22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Kultura 5 “Bilbao, gaur egungo arte erlijiosoak izan beharko leukenaren eredu da”
28.06.2024

“Bilbao, gaur egungo arte erlijiosoak izan beharko leukenaren eredu da”

Gaur goizean emon deutse amaiera joan dan martitzenez Bilbon hasi ziran Eleizaren Kultur Ondarearen XLII. Jardunaldiei. Pablo Lopez Raso Madrileko Francisco Vitoria Unibertsitateko Komunikazino-fakultateko katedradunak betiko eleizetan eta oinplano barriko eleizetan txertatutako arte garaikidearen inguruko berbaldi bi eskaini ditu. Pablo Delclaux Ondarerako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeko Idazkaritzako zuzendariak esker ona adierazo deutse Bilbao uriari eta Eleizbarrutiari harreragaitik eta "arte garaikidea gizarte bizikidetzarako bultzada eta, gure kasuan, fedea agertzeko bidea" dala ikusten lagundu deuskuen bisita "zoragarriengaitik". 

Aurton, Ondarearen Jardunaldietan, ohitura, modernitatea eta jasangarritasuna landu dabez.

Gotzainen Batzarrak Bizkaiko uriburua aukeratu dau “gaur egungo arte erlijiosoaren eredu” lez. Jardunaldien koordinazinoaz arduratu dan Pablo Delclauxen ikuspuntutik, Bilbao gai izan da “ondare garaikidea era jasangarrian eransteko”. Arte moderno honek “bultzada handia emon deutso uriari gizarte, ekonomia eta estetikari dagokienez”.

Lau egunez, Bilbao izan da estatuko arte erlijioso eta zibilaren epizentro izan da. Hogeita bost Eleizbarrutiko ordezkariek XXI. gizaldiko arkitektura erlijiosoaren, eraikin zaharrentzako erabilera barrien, jasangarritasunaren orekaren edo Guggenheim Museoak urian izan dauan eraginaren inguruan gogoeta egin eta eztabaidan jardun dabe.

Ospakizuna Santiago katedralean

Jardunaldietan parte hartu dabenek, Alde Zaharrean bisita gidatua egin ondoren, atzo arratsaldez Eukaristia ospatu eben, On Joseba Segura buru zala, katedralean.

Bilboko Koral Alkarteak girotutako Eukaristian, gotzainak Eleizaren ondare material eta immaterialaz hitz egin eban. Entzute “arretatsu, ekintzaile, leial eta kontsekuenteaz” jardun eban, bestela, “behera etorri daitekezan eraikinak jasoten” doguzalako.

“Guztiaren oinarri bakarra Kristo” dala esan eban gotzainak.

Patrimonio CEE