22-01-2025 Miércoles, II semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Algortak leku bat barriztatu dau bizilekurik ez daukien etorkin gazteentzat
16.12.2024

Algortak leku bat barriztatu dau bizilekurik ez daukien etorkin gazteentzat

Bihar inauguratuko da barritutako lokala, bertan Getxora heltzen diran eta kale gorrian bizi diran etorkin gazteei lagun egiteko. Algortako San Nikolas parrokiaren bultzadaz sortutako "San Nicolás Zabalik" alkartearen ekimena da. 'Abegigune' lokalean laguntza eskaintzen jake etorkin gazteei "gizarteratzeko eta egitasmo pertsonala garatzeko bidean lehen urratsak emoteko" ezinbesteko dabezan kudeaketak egiten. 

Algortan barriztatu dabezan lokalen inaugurazinoa bihar izango da, 19:30etan. Ekitaldian izango dira Javi Garai parroko izan zana eta Fernando Marcos gaur egungo parrokoa, lokala bedeinkatuko dauana. Amaia Agirre alkateak eta Itziar Peña Laustelet Eusko Jaurlaritzako Sareen Sareko Sustapen eta Alkarte ekintzarako zuzendariak jardungo dabe eta Aintzane Monteverde “San Nicolás Zabalik” alkarteko presidenteak egingo deutse ondo etorria bertaratutakoei.

`Abegigune´ eremuan, aholkua eta laguntza emoten jake udalerrira heltzen diran eta gizarte zerbitzurik jadesteko aukerarik ez daben etorkin gazteei. Algortako basoetan edo inguruko herrietan bizi diran gazteak dira,  “gizarte bazterketa jasateko arriskuan egon eta familia sarerik ez daben pertsonen arretarako Getxoko” egitarautik ezin deutsielako arretarik eskaini joaten dira “San Nicolás Zabalik” alkartera.

Gaur egun, batez beste 58 gazteri eskaintzen deutse arreta eta 93 inguru gaztelaniazko eskolak hartzera joaten da. Aintzane Monteverdek nabarmendu dauanez, “urtebete inguru kale gorrian bizi diran eta 2024osoan gugaz egon diran gazteoi abegi eta akonpainamendurako eremua eskaini gura deutsegu”.

Leku ‘beroa’

‘Abegigunek’ oinarrizko “txokoa” izan gura dau, premina gorrian bizi diran gazteei gosaria edo askaria emoteko. Gainera, euren prozesu pertsonala bideratze aldera, administrazino-, ikaste- edo osasun-tramiteak egiten laguntzen deutsie.

2025ean, alkarteak laguntza barriak emon gura deutsez udal aterpetxean sartzerik ez daben gazteei. Aintzaneren esanetan, “garbitoki-zerbitzua jarri gura dogu martxan eta astean behin zabalduko litzateke banakako bonoen bidez erabilteko”.

Leku barrian, boluntarioek eta hartuko dabezan gazteen egoera berak bizi izan dabezan pertsonek “berotasuna” sentitzeko aukera dabe. Eragin-truke honi esker, errefortzu eskolak eta hizkuntza-bikoteak martxan jarri daitekez, lanbide heziketari edo gradu ertain edo goi graduko ikasketei ekingo deutsen gazteentzat.

Hamarkada bi urtenbideak eskainiz

12 urteotan akonpainamendua eskaini jaken eta heziketa prozesua burutu daben etorkin gazte gehienek Euskal Herrian bizitzea lortu dabe. 60 gaztek lana aurkitu dabe ostalaritzan, iturgintzan, mekanizazinoan, zurgintzan…

Lau lagun dagoz kontratatuta Algortako ‘San Nicolás Zabalik’ alkarteak sustatutako askotariko ekimenak garatzeko eta horreei parrokia alkarteko, Getxoko eta inguruko herrietako 150 boluntario inguruk laguntzen deutse. Gobela-Galea Pastoral Barrutian txertatuta dagoz eta Caritas, Hirukoiztar Alkartasuna…, eta beste eleiz erakunde batzukaz koordinatzen dira. 

Funtsezkoa da, aldi berean, Sortarazi, Harribide eta Pertsonalde lako alkarteakaz sarean lan egitea eta Getxoko udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza instituzionala. 

Aintzane Monteverde, presidenta de San Nicolás Zabalik recibió el reconocimiento 8m8m de la diócesis de Bilbao

     

    Jóvenes en clases de castellano de San Nicolás Zabalik