Itziar Urtasun da 2026ko Begoñako ohorezko erromes. Gaur goizean aurkeztu dabe Urtasun, Javier Diago kofradiako presidenteak gidatutako ekitaldian. Bertan izan dira aurreko urteetako ohorezko erromesak.

Itziar Urtasun
Urtasun 2007an iritsi zan Bilboko Udalera, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Saileko Gazteria arloaren koordinatzaile lez hogei urte emon ondoren. Hainbat erantzukizun izan dau udaletxean, herritarren partaidetzaren, jaien, herritarren aldeko arretaren, bardintasunaren, lankidetzaren eta bizikidetzaren inguruan.

Aurtengo ohorezko erromez izateko aurkeztu ebenean, berak azaldu dauanez, “acepté; cómo no iba a aceptarlo, con mucho honor y emoción. Emocionada como estoy ahora”. Begoñagaz dauan lotura aspaldikoa da, bere eta bere familiaren historian txertatuta dago. Urtasunek esan dauanez, Begoñako basilika bere bizitzako une garrantzitsu askotan agertu izan da. “Me casé en la Basílica de Begoña y mi hijo fue bautizado en la Basílica de Begoña, y en casa era algo importantísimo”.

BEGOÑAKO OHOREZKO ERROMESAK
2003 – Jabo Irureta
2004 – Carlos Bacigalupe (g.b.)
2005 – K-Toño Frade (g.b.)
2006 – Joane Somarriba
2007 – Txema Soria
2008 – Javier Otxoa
2009 – Marino Montero
2010 – Jon Mugica
2011 – Enrique Thate
2012 – Xabier Jon Davalillo
2013 – Marino Lejarreta
2014 – Josu Erkoreka
2015 – Jon Zapirain
2016 – Mercedes Rodríguez
2017 – Jon de Miguel
2018 – Ibone Bengoetxea eta Beatriz Marcos
2019 – Boni García
2020 – Juan Mari Aburto
2021 – Irene Diaz
2022 – Juan Antonio de Arbaiza
2023 – Juan Carlos Rastrollo
2024 – Jon Uriarte
2025 – Iñigo Urkullu
2026 – Itziar Urtasun







