Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Proposamen barriak: Ipuin-lehiaketa eta Abendualdiko egutegia
17.11.2026

Proposamen barriak: Ipuin-lehiaketa eta Abendualdiko egutegia

Caritas Bizkaia erakundeak 2026ko Gabonetako kanpaina jarri dau martxan: «Hay sitio en nuestra posada. Alkartuta». Proposamen barri bi dakarrez: Abendualdiko egutegia Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzagaz batera eta errege-opil solidarioaren inguruko ipuin-lehiaketaren bigarren ekitaldia, Misinoakaz eta Jakinbide liburu-dendagaz batera. 

“Ez egoan ostatuan hareentzako lekurik” (Lk 2, 7) ebanjelioko pasartetik hartuta dago goiburua. Caritas Bizkaia erakundeak azaldu dauanez, babes bako egoera hau «hoy en día se repite en nuestro entorno». Horregaitik, kanpainaren bidez dei egiten deutsie parrokia, auzo eta Bizkaiko Eleizaren egitasoei, «lugares de refugio, acogida, escucha y pertenencia para las personas más vulnerables» izan daitezan.

Proposamenak bat egin dau Leon XIV.a aita santuak joan dan domekaz ospatutak Pobreen Munduko Egunerako kaleratue ban mezuagaz. Aita Santuaren esanetan, gordeleku eta harreraleku izatea ez da leku fisikoa bakarrik, batera egindako bidea, bizitzeko eta alkartea egiteko era jakin bat baino. 


Lau ikur eta zeinu zehatz

Kanpaina egituratzen daben lau ikurrak batzen dira kartelean: ostatua, atea, argia eta mahaia. Horreek kontuan hartuta, egun honeetarako ekintza xumeak proposatu ditu Caritas Bizkaia erakundeak. Esate baterako, norbere aurreretxiak aztertu, txarto pasatzen ari danari entzun, boluntario-lana egin edo kontsumo arduratsuaren eta alkartasunezko ekonomiaren alde egin.

Argibideak, kartela eta ospakizunetarako lagungarriak eskuratzeko Caritas Bizkaia jo.

Caritas Bizkaia erakundearen kartela 2026ko Gabonetarako
Caritas Bizkaia erakundearen kartela 2026ko Gabonetarako

Abendualdiko egun bakotxerako keinu bat

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako gazte-jenteak be bat egin dau kanpainagaz Abendualdiko egutegiagaz. Egutegiko irudia Caritas Bizkaia erakundearen karteleko irudiari lotuta dago. Ostatura heldu eta atea zabalik aurkitu dauan familia agertzen da goialdean.

Egutegia azaroaren 29an, Abendualdiko lehenengo domekaz, hasi eta abenduaren 24an amaitzen da. Egun bakotxerako ekintza bat proposatu dabe: jaiotza ipini, aitite-amamari deitu, jostailuak emon edo Gabon gaueko afaria bedeinkatu, besteak beste.

Abendualdiko egutegiak, gainera, kanpainako lau ikurretako bati lotutako keinua erantsi dau estero, eta domekaz QR kodea familian lantzeko lagungarriak eskuratzeko.

Harrerari buruzko ipuinak

Kanpaina osotzeko, errege-opilari buruzko II. ipuin-lehiaketa ospatuko da. Caritas Bizkaia erakundeak antolatzen dau, Misinoetarako Ordezkaritzagaz eta Jakinbide eleizbarrutiko liburu-dendagaz batera.  6 eta 17 urte bitarteko ume eta gaztetxoen parte hartu leikie, kanpotik datozanak, edozien lekutatik etorrita be, errespetatu, maitatu eta hartu egiten dabezan pertsonei buruzko istorioak idatziz. Abenduaren 30era arte aurkeztu daitekez lanak. 

Ipuin-lehiaketaren II. ekitaldiko sariak urtarrilaren 5ean, errege-opil solidarioa banatzen dan egunez, banatuko dira Bilboko Areatzan.

Garizumarako lagungarriak

Eleizbarrutiko hainbat erakunde eta taldek bat egin dabe, gainera, datorren Garizumarako lagungarriak prestatzeko. Liturgiarako, Ekumenismorako, Karitate eta Zuzentasunerako, Fede-zabalkunde eta katekesirako ordezkaritzetako arduradunak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko ordezkariak batu ziran azaroaren 12an, Bikaritza Nagusiak deituta. Besteak beste, liturgia aldi honetarako lagungarrien proposamena koordinatu eben, alkarteei hobeto laguntzeko euren egitekoan. 

«Alkartuta» izango da barriro be hari eroalea, alkarteetan ahots gitxien dabenei entzutea sustatuz: emakumeei, gazteei eta beste erlejino batzuetako sinistedunei. 

Hauts-eguna (otsailak 10) baino hilabete aurretik helduko dira lagungarriak parrokia eta pastoral barrutietara.

Abendualdiko eguteria