21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleiza Afrikan eta Sinodoa, gaur Bilbon ospatuko diran berbaldi biren gaiak
23.11.2022

Eleiza Afrikan eta Sinodoa, gaur Bilbon ospatuko diran berbaldi biren gaiak

Eskaera gehienak Afrikatik jasoten dira eta ‘Laguntasuna Eleiza Behartsuari’ erakundeak dohaintzen %30 inguru zuzentzen dau bertara.

“Eleiza Afrikan gaur” goiburuaren haritik jardungo dau, gaur, Afrikan Laguntasuna Eleiza Behartsuari Pontifize Fundazinoaren arduradun dan Kinga V. Schierstaedtek Barrian, 19:30etan.

Afrika

Askatasun erlijiosoari buruzko 2021eko txostenaren ondorioen arabera, pobretasunaren sorrerek, estatuen egitura ahulek eta ustelkeriaz jositako egiturek Sahara azpiko Afrikari egundoko arriskuak dakartsez. Guzti horreen eraginez, gazte asko eta asko baztertuta eta etsita dago eta honeek erraz jausi daitekez aberastasuna eta boterea agintzen deutsiezan muturreko jihadisten sareetan. Eta hizlariaren arabera, azken urte biotako bilakaera hori berretsi baino ez dau egin. Indarkeria ugaldu eta zabaldu egin da lurralde nahiko baketsuetan. Nigeria eta Mozambiken, herrialdeetan bertan desplazatutakoak miloeka zenbatu daitekez, Laguntza Eleiza Behartsuari Fundazinotik azaltzen dabenez.

Eskaera gehienak Afrikatik jasoten dira eta ‘Laguntasuna Eleiza Behartsuari’ erakundeak dohaintzen %30 inguru zuzentzen dau bertara. Kinga V. Schierstaedt alemana da jaiotzaz, ama txiletarra dau eta Königsteineko (Alemania) egoitza internazionalean jarduten dau.

Sinodoa

Carmen Garcia Peñak Sinodo-senaren Sinodoari buruzko berbaldia eskainiko dau gaur Bilbon. Sinodo-seneko Eleizaren aldeko mundu osoko prozesua berrikusiko dau. Ondoren, Idoia Perez Mendiolak Sinodoak Bizkaian jarten deuskuzan erronken inguruan jardungo dau.