22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Amaya Modregok emongo deutso amaiera Garizumako berbaldiei Ermuan
22.03.2023

Amaya Modregok emongo deutso amaiera Garizumako berbaldiei Ermuan

Amaya Modregok amaiera emon eutsen atzo -martitzena, Ermuan, Garizuma-aldi honetan izan diran berbaldiei. Berrizko Mesedetako MIsiolariak partaideei lagundu egin eutsen "Garizumaren ikuspuntutik euren burua kokatzen (4. erronka, alkartea)". Estibaliz Duran Fede-zabalkunde eta Katekesirako Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko (PB) arduradunaren esanetan, "zaintzan maisu zan Jesusek Jainkoarentzat zein baliotsuak garan gogoratzen deusku eta alkartearen altxorrari esker, bere laguntzari esker, anai-arreba sentitzen gara eta alkarregaz Jesusegaz bat egitera goaz".

Aurreko asteetan, Txomin Alonso Ermuko parrokoa eta Euskal Eleizbarrutietako MIsinoen aurtengo  kanpainan “Hegoaldeko ahots” izan diran Consuelo Pillajo eta Blanca Vera monja marianitak izan dira protagonista Garizumako berbaldietan.

Oiz-Anboto
Atzoko berbaldia Ermuan

Oiz-Anboto PB

Ermuagaz batera, Oiz-Anboto PBko beste hainbat parrokiak be antolatu ditu jarduerak Garizuma-aldian. Elorrion, esate baterako, Vicente Vide abadeak jardun eban “Jainkoaz hitz egin sinisgogortasunaz jotako sasoian” gaiaren inguruan, EEEaren 2. erronkaren haritik. 

Oiz-Anboto
Vicente Videren berbaldia Elorrion

Berrizen, Junkal Otadui Osasun Pastoraltzarako Galdakaoko ospitaleko taldeko arduradunak makaltasunari, doluari eta zaintzari lotutako eremura hurreratzen lagundu eutsan alkarteari, “Garizuma-aldi honetan bat egiteko ikuspuntutik”, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren (VI. EEE) 2. erronkaren barruan.

Estibaliz Duranek gidatu eban Zaldibarreko topaketa, “Nekaldiaren aurpegi biak” gaiaren inuruan jardunez. EEEaren 1. erronkaren haritik, Garizuma-aldia barrikuntzarako aldi lez aurkeztu eban: “barritzea, Jainkoak barriro egin gaizan eta nekaldiak Jesusen pedagogiaz eskaintzen deuskunaren inguruan alkarrizketan jarduteko”.

La Misionera Mercedaria de Brerriz Amaya Modrego y el párroco de eRMUA, Txomin AlonsoaLONSO