22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 600 lagun inguruk parte hartuko dau asteburuan Misino-abestiaren jaialdian
20.04.2023

600 lagun inguruk parte hartuko dau asteburuan Misino-abestiaren jaialdian

"Handian amets" goiburuaren haritik ospatuko da Misino-abestiaren 43. Jaialdia, hain zuzen be, Bilbon, apirilaren 22 eta 23an, “Muga bako kristauak” ekimenak sustatuta. Eleizbarrutiek txandaka antolatzen dabe jaialdi hau eta aurton, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta,  Bilbon ospatuko da. Estatu osoko 15 Eleizbarrutitako ordezkariak batuko dira bizkaitar uriburuan.

Delicia Cavadas Probidentziako monja eta San Fausto Pastoral Barrutiko (PB) kidea da jaialdiaren antolatzaileetako bat. Bere esanetan, “alaitasunetik fedezko konpromisoa helarazotea da gure helburua. Jenteak jaialdiaz gozatzea gurako geunke”. Cavadasek urteak emon ditu irakaskuntza eta pastoral arloan eta misiolari be izan zan, hain zuzen be, Peruko Tambopata bailaran. 

Antolatzaileek jaialdi hau ospatzeak dauan garrantzia nabarmentzen dabe, euren ustez misinoa sustatzeko baliagarri dalako. Azaldu dabenez, “misino-bultzada da ‘fedea kaleetara eroateko’ eta gure musika eta giartearen ebanjelizazinoa esnatzeko eta baita parrokietako eta ikastetxeetako abesbatzei adore emoteko eta taldeok sustatzeko”.

Ume misiolariak

Pandemiak eragindako etenaldiaren ostean, Misino-abestiaren jaialdia normaltasunera itzuli da apurka-apurka. Aurtengo ekitaldia ilusino handiz prestatzen dihardue eta, beste batzuetan lez, goiburuak kontuan hartu dau urtero urtarrilean ospatzen dan Ume misiolarien egunekoa. Aitatutako goiburu horrek kontuan hartu dau “Frantzisko Aita Santuak hainbestetan erakutsi dauan ardura, hau da, ‘gauza handiak amestekoa'”, Eleiza alai eta abegitsuan, orainaldia bizi dauan eta hizkuntza barriak arakatzen dituan Eleizan. “Sinisgarri zara, zure lekukotasunagaz han eta hemen txertatzen zaranean. Lekukotasun barik, Eleiza herdoildu egiten da, ‘kontu’ erlijiosoak beteten dituan jente onaren alkarte bihurtzen dalako eta ez daualako ausardiarik kanpoaldeetara atarateko”.

Egitaraua

Zapatu goizez, 10:30etan, ekitaldi publikoa egingo da Indautxu plazan, Eleizbarrutiko ordezkariak, antolatzaileak eta lekuko agintariak bertan dirala. Ez da musikarik faltako eta goizeko ekitaldiko partaideetako bat  aurreko ekitaldiren batean be jaialdian lagundu izan dauan Juanjo Elezkano Eleizbarrutiko abade, musikagile eta abeslaria izango da. Jolas-jarduerak egingo dira eta taldeka gogoeta egingo dabe goizari amaiera emon aurretik.

Arratsaldez ospatuko da hiru leku desbardinetan: Mariaren Birjintasuna, Eskolapioak eta Salestarrak ikastetxeetan. Gaueko bederatzietan, Argiaren Gaubeila ospatuko da Karmeneko Ama parrokian.

Domekaz, On Joseba Segura gotzaina buru izango da goizeko 10:30etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian.

Cartel del Festival