22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Kultura 5 ETBko mezak Berrizetik
17.06.2023

ETBko mezak Berrizetik

Datozan hiru domeketan, ETB1en goizeko 10:00 emongo dabezan mezak Berrizen ospatuko dira, hain zuzen be, San Joan Ebanjelaria parrokian eta Txomin Alonso parrokoa buru dala.

Ekainaren 18 eta 25ean eta uztailaren 2an  ETB1en emongo dabezan mezak Berrizkoak izango dira. Bezperan grabatu eta domeka goizeko hamarretan ikusiko dira.

Denporaldi barri honetan, kate publikoak holan erabakita, ez da Eukaristiaren aurretik eskaintzen zan tartea emongo. Minutu batzuez, meza ospatzen zan herriaren eta eleizaren inguruko datuak emoten ziran. Kasu honetan, Berrizeko eleiza eta San Joan Ebanjelaria parrokiako alkartearen inguruko datu esanguratsuak dira azalduko ez dabezanak.

San Joan Ebanjelaria eleiza

Eleiz Museotik San Joan Ebanjelaria eleiza, Elizondon dago eta multzo ederra osatzen dau udaletxeagaz, abadetxeakaz eta  bolatokiagaz batera,

Eleiza 1200 inguruan eraiki bazan be, gaur egungoa 1535 inguruan hasitako berreraikuntzaqren emaitza da. Hasieran gotiko berantiarreko estiloa izango eban eta estilo errenazentista eta barrokoa nahastatuko jakozan.

Erretaula

San Joan Ebanjelariari eskainita dago erretaula. Erretaula hau, arrautza-oskol itxurakoa da eta eleizaren abside poligonalaren formari egokitzen jako. Bankua eta gorputz bi eta atikoa ditu. salomondar deitutako lau zutabe ditu, mahats eta mahatsondo-hostoz apainduta eta zutabeok pisu edo gorputz bakotxa hiru kaletan banatzen dabe. Hasieran, sagrarioa be bertan txertatuta egoan, baina orain aparte dago eta bere lekuan, Kristo kurutziltzatuaren eskultura dago. 

Berrizeko San Joan Ebanjelariaren erretaula
Berrizeko San Joan Ebanjelariaren erretaula

Irudiei dagokienez, margoak eta eskulturak dagoz. Erdian, margolan batek San Joane Patmos irlan izan eban irudipena irudikatzen dau. Multzoa osatzeko, San Pedro, San Paulo, San Jose eta San Joan Bateatzailearen  eskulturak dagoz eta San Sebastian, Santa Teresa, San Jose, Kristo berbiztua, Jainko Aita eta Espiritu Santuaren margolanak. apaingarri ugari dago, landareen irudiakaz. Eskulturen diseinu fina oso ondo egokitzen da estilo barrokoaren ezaugarriei eta ezaugarri honeen eraginez, erretaula egin zan sasoirako aitzindari jo daiteke eta baita Bernardo Villarreal de Berriz sustatzailea be.

Polikromiari dagokionez, bakarrik nitxo eta eskulturetan ikusten da eta gainerakoak egurraren koloreari eusten deutso. XVIII. gizaldian arazoaren konponbide izan zanak handitasun kutsua emoten deutso erretaulari.

Iglesia San Juan Evangelista (Foto: Txelu Angoitia)