22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Eleizbarrutiko 2.500 gazte inguruk parte hartuko dau kanpamentuetan
26.06.2023

Eleizbarrutiko 2.500 gazte inguruk parte hartuko dau kanpamentuetan

Ikasturtea amaituta, parrokietako eta mobimenduetako taldeak udako jardueretan murgilduta dagoz. Uztailaren amaiera edo abuztuaren hasierara arte, hainbat kanpamentu, kolonia, lan-esparru... osatuko da. Gazteen saileko Maite Morezuelasen esanetan, "talde bakotxak bere erara, eta bere aukeren arabera, jardungo dau; garrantzitsuena, neska-mutilek esperientzia egokia izatea da, ikasi daien, pertsona lez hazi daitezan eta Jainkoagaz bat egin daien", izadian edo aisialdian.

Hainbat talderentzat udako kanpamentuak kurtsoari amaiera borobila emoteko aukera dira. Morezuelasek azaldu dauanez, “aukera bikaina dira bizikidetza lantzeko eta konfiantza eta senidetasunezko giroan bizitzeko”.

Zortzi eta hemeretzi urte bitarteko 2.500 gazte eta gaztetxo inguruk parte hartuko dabe, euren begiraleakaz batera.

Esker ona begiraleei

Eleizbarrutiko gazteen sailetik esker ona adierazo gura deutse kanpamentuetan neska-mutilei laguntzen deutsen gazteei: “kurtso osoan erakusten dabe konpromisoa eta lana, musu-truk aritzen dira neska-mutikoei aisialdi desbardina eskaintzeko, euren fede bizitzan aurrera egin daien”.

Gazteen Munduko Eguna

Uda honetan, 16 eta 35 urte bitarteko 250 lagun inguru eta euren laguntzaileak eta gotzainak Gazeen Munduko Egunean izango dira, Lisboan. Uztailaren 25an joango dira Portugalera batzuk, Eleizbarrutietan txertatu eta bizitzeko eta beste batzuk 31 eta danak egongo dira han abuztuaren 6ra arte. Frantzisko Aita Santuagaz konpartituko daben Otoitzaldi eta bialketaren ostean bueltatuko dira.

gme
Gazteen Munduko Egunean parte hartuko daben batzuk
Campamentos de verano