14-10-2024 Lunes, XXVIII semana - tiempo ordinario

Moderatzaileen Topaketa

Moderatzaileen Topaketa (Maiatzaren 13a)

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko V. Egitasmoaren harrera eta garapenean laguntasuna eta bultzada emoteko asmoagaz ospatu zan maiatzaren 13an, moderatzaileen batzarra Bilbon. Bertan, 400 lagun ingururi, egitasmoaren gorabeherei eta kursoaren hasieran antolatu ziran tailerrei buruz eretxia eskatzeko bialdu jaken galdeketaren emaitzak   aurkeztu ziran.?Hogeta hamar lagun inguruk egin eban bat Bikaritza Nagusiaren deialdiagaz eta batera jarri ebezan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren (EEE) inguruan bikaritzetan egiten ari diran esperientziak.

Batzarrean, Egitasmoa suspertzeko eratu ziran taldeetako moderatzaileei bialdu jaken galdeketatik eratorritako ondorioan aurkeztu ziran. Carlos Bargos Egitasmoaren jarraipenerako batzordeko kideak aitatutako galdeketa horretan jasotako lerro nagusiak aurkeztu ebazan. Bere esanetan, “erantzun dabenen %51ak bereizketa egin eban taldean batzartzen jarraitzen dau gaur egun be”. EEEa kontuan hartzeko zer egin behar dogun galderari emondako erantzun askok eta askok hiru berba aitatzen ebazan: komunikazinoa, jarraipena eta errealismoa.

Gerorako proposamenak

Taldeka, ondorengo honeen inguruan jardun eben partaideek: bidean geratu diran gaiak eta irabazi doguzanak. Zailtasun nagusiak antzeman ziran eta hainbat adierazle proposatu zan, alkartasunaren, espiritualtasunaren eta batasunaren arloetan aurrera egin ahal izateko. ‘Goazen’ kurso hasierako jardueran lantzeko gaiei dagokienez proposatu ziran batzuk, esate baterako, familiak konprometitzeko bidea, zelan lortu parrokia solidarioa edo ospakizuneko hizkuntza egokitzea.

2017ko Maiatzaren Moderatzaileen Batzarreko Agiriak

Moderatzaileen Topaketa (2015ko. apirilaren 18a)

Moderatzaileen Topaketa (2015ko Urtarrillaren 17a)

Presentación “Marco del discernimiento del V PDE” a cargo de Javi Oñate   

Presentación: “Discernimiento diocesano” a cargo de Vicente Marcuello