14-10-2024 Lunes, XXVIII semana - tiempo ordinario

Autoen Konfidentzialtasun Dekretua

Auzitegiak eta bertako beharginak, bertan tramitatzen diran auziei eta prozesuko autoei, euron erabilera foro kanonikora mugatzen dalarik bakarrik, dagokienez ofiziozko sekretua gordetera behartzen dabezan 1455,1 kanonaren eta Dignitas Connubii arauetako 73,1 artikuluaren arabera; eta, epaileari, aldeei, euren abokatu eta prokuradoreei, perituei eta lekuko guztiei, zin eginez edo hitzemonez, sekretua gordetera eta jadetsitako zientzia bakarrik foro kanonikoan erabiltera behartzeko baimena emoten deutsen 1455,3 kanon beraren eta Dignitas Connubii arauetako 232,1 artikuluaren arabera,

Beti gizon eta emakumeen intimidadean eragiten daben (ik. 220 k.) ezkontzaren deuseztasunerako arrazoien eta egiten diran frogen jatorria ikusita, personen ospea arriskuan jartea eta edozein kalte, eskandalu edo eragozpen saihesteko interesatuengan eta, euron bitartez, beste batzuengan,

DEKRETUZ AGINTZEN DOGU: EZKONTZAREN DEUSEZTAPENERAKO PROZESUKO AUTOEN SEKRETUA, eta aldeak, euren abokatuak, prokuradore eta lekukoak, eta era batera edo bestera ezkontzaren deuseztapenerako kasu bakotxean zerikusia daben guztiak erabateko konfidentzialtasuna gordetera behartzen doguz. Era berean, guztiz eta erabat debekatuta dago prozesuetako autoetatik zerbait hartzea (kopiatzea, fotokopiatzea, e.a), behin betiko epai edo sententzia izan ezik, beste jurisdikzino –zibil edo penal- batzuetan erabilteko, hau da, eleiz jurisdikzinotik edo jurisdikzino kanonikotik kanpo erabilteko.

Legezko arau hau ez betetea, Auzitegiari men ez egite larria da eta Zuzenbide Kanonikoko Kodearen arabera zigortu egin daiteke. Eta zin egite honi edo, dagokionean, hitzemoteari uko egitea lege kanonikoak kasu bakotxean aktak aztertzeko emoten dauan eskumenari uko egitetzat hartzen da.

Bilbao, 2012.eko irailaren 19a

Pedro J Anacabe

Epai-bikarioa

Notario-Aktuarioa