Barriak
Irailaren 15ean, Marco, Gorka eta Juan abade egingo dira
Irailaren 15ean, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaiak abade egingo dira. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna Santiago katedralean izango da 18:00etan eta zuzenean emongo da web honen bidez.
"Heriotza, bIzitzako aldi natural lez hartu behar dogu"
Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko 'Hobeto zaintzeko' Institutuko zuzendari dan Jacinto Batiz medikuak gidatu dau gaur Bilbon Ministerio Ordenatuari zuzendutako saioa. "Biziaren azkena: Bioetika, zaintza aringarriak eta akonpainamendua" goiburuaren haritik, kultura aringarrien inguruan jardun dau: "nire ustez, gure gizartean, jenteak ondo daki zer dan medikuntzaren …
Zainketa aringarriei buruzko saioa Jacinto Batizen eskutik
Urteko jardueren egutegian jasoten danez, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuagaz (ETPI) batera antolatuta, heziketa-saioa izango dabe gaur. Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko 'Hobeto zaindu' Institutuko zuzendari dan Jacinto Batiz medikuak jardungo dau goiburu honen haritik: "Biziaren azkena: Bioetika, zainketa …
Ministerio Ordenatuko kideentzako gogo-jardunak
Bihar hasiko dira Ministerio Ordenaturako kideek egiten dabezan gogo-jardunen txanda biak (gazteaniaz eta euskeraz). Oraingoan, txanda biak Larreako Gorarte Etxean (Zornotza) ospatuko dira barikura arte -urtarrilak 12-. Lontzo Zugazaga eta Miguel Angel Esnaola Eleizbarrutiko abadeek zuzenduko dabez, hurrenez hurren, euskerazko eta gaztelaniazko gogo-jardunak. Datorren ostean …
Irailaren 15ean, Marco, Gorka eta Juan abade egingo dira
Irailaren 15ean, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaiak abade egingo dira. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna Santiago katedralean izango da 18:00etan eta zuzenean emongo da web honen bidez.
"Heriotza, bIzitzako aldi natural lez hartu behar dogu"
Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko 'Hobeto zaintzeko' Institutuko zuzendari dan Jacinto Batiz medikuak gidatu dau gaur Bilbon Ministerio Ordenatuari zuzendutako saioa. "Biziaren azkena: Bioetika, zaintza aringarriak eta akonpainamendua" goiburuaren haritik, kultura aringarrien inguruan jardun dau: "nire ustez, gure gizartean, jenteak ondo daki zer dan medikuntzaren kultura prebentibo eta sendatzailea baina ez hainbeste medikuntzaren kultura aringarria, eta ez dakit zergaitik, batera garatu beharreko hiru diziplina dira-eta".
Zainketa aringarriei buruzko saioa Jacinto Batizen eskutik
Urteko jardueren egutegian jasoten danez, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuagaz (ETPI) batera antolatuta, heziketa-saioa izango dabe gaur. Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko 'Hobeto zaindu' Institutuko zuzendari dan Jacinto Batiz medikuak jardungo dau goiburu honen haritik: "Biziaren azkena: Bioetika, zainketa aringarriak eta akonpainamendua". Saioa, Begoñako Gogarte Etxean izango da, goizeko 10:00etatik aurrera.
Ministerio Ordenatuko kideentzako gogo-jardunak
Bihar hasiko dira Ministerio Ordenaturako kideek egiten dabezan gogo-jardunen txanda biak (gazteaniaz eta euskeraz). Oraingoan, txanda biak Larreako Gorarte Etxean (Zornotza) ospatuko dira barikura arte -urtarrilak 12-. Lontzo Zugazaga eta Miguel Angel Esnaola Eleizbarrutiko abadeek zuzenduko dabez, hurrenez hurren, euskerazko eta gaztelaniazko gogo-jardunak. Datorren ostean ospatuko dira Madrilen gotzainentzako gogo-jardunak be, Gotzainen Batzarrak antolatuta, eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina be bertan izango da.