Barriak

Etiquetado como: Alkarren barri

24.07.2026

"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin

Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma. 

01.06.2026

Hainbat iragarpen aldizkariaren kurtsoko azken alean

Askotariko gaiak jasotzen dira aldizkariaren 2025-2026 kurtxoko azken alean, besteak beste, Leon XIV.a Atia Santuak Espainiara egingo dauan bisitaren prestaketa eta irailaren 26an Durangon ospatuko dan Goazen ekitaldiaren iragarpena.

12.04.2026

Arteako Guadalupeko Andra Maria: Bizkaia eta Mexiko lotzen dituan maisulana

Arte eta debozinoaren aldetik egungoko balioa dauan artelana dago Eleiz Museoan: "Barroco novohispano" deitutakoan maisu izan zan Miguel Cabrerak 1754an margotutako Guadalupeko Andra Maria. Elexabitiako San Migel ermitatik (Artea) ekarri dabe Bizkaia eta Mexiko lotzen dituan ondarearen erakusle dan artelan hau eta laster egongo da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan.

01.03.2026

Garizuma gogora dakarskun arrosa-pipila aldizkariaren azalean

Arrosa-pipila. Itxita, itxura baten geldirik, baina biziz beteta. Horixe da Alkarren Barri aldizkariaren 319. alearen azalean nabarmentzen dan irudia. Alberto Sanzen argazki hau ez da halabeharrezkoa: Garizumaren bihotza irudikatu gura dau, iitxaronaldia -Zain, Renovación- non silik hazten ari dan barritasuna.

04.02.2026

Oles ta oles, kalerik kale

Bihar -otsailak 5, eguena- Agata Donearen eguna ospatuko dogu eta, ohikoa danez, gaur, jai-bezperan, abesbatzak kalez kale ibiliko dira inguruko hainbat herritan santaren omenez koplak kantatzen. no, en honor de la santa. Arratiako abesbatzak be zintzo beteko dau bere hitzordua: Bilboko kaleak zeharkatuko ditu eta, esate baterako, Begoñako basilikan abestuko dau 11:00etako …

01.02.2026

Alkarren Barri aldizkaria kandelario-hotsez

Alkarren barri aldizkariaren otsaileko alea, hain zuzen be 318.a, kalean da. Multimedia bertsinoa argitaratu da gaur, luze eta zabal azaldutako kontuakaz eta material esklusiboakaz. Datozan egunetan helduko da paper-euskarrian etxe eta parrokietara. "Luz nueva - Kandelerio, lerio" goiburuaren harira, ale honetan Kandelario eguneko ospakizunean agertutako alkarte otoitzaren …

01.12.2025

Alkarren barri aldizkariaren azalean, aska hutsik agertzen da

Bizkaiko Eleizaren inguruko barriak jasoten dituan Alkarren Barri hileroko agerkaria harpidedunen etxeetrako bidean da. Gaur, abenduko alea argitaratu da euskarri digitaleak ikus-entzunezko materialagaz. Ale hau Abendualdian eta Jubileu Urtearen amaieran atara da eta azalean gogoetara garoazan irudia agertzen da: aska hutsa eta goiburu hau: "En Navidad, pon lo que falta - …

01.11.2025

Aurkikuntza bat Alkarren Barri aldizkariaren azalean

Eleiz Museoko taldeak oraintsu Sopuertako eleiza baten hondakinen artean aurkitu dauan Jose Larrea eskultorearen irudia ikusi daiteke Alkarren Barri aldizkariaren azaroko alearen azalean. Hain zuen be, alkarrizketen sailean, Raquel Cilla Eleiz Museoko zuzendari barriari eta bere aurretik kargu horretan izan dan Juan Manuel G. Cembellini egindakoa nabarmentzen da. 

01.10.2025

Kurtsoko lehenengo aldizkaria zure eskuetan

Urriagaz batera, Bilboko eleizbarrutiak Alkarren Bari aldizkariaren 2025-2026 kurtsoko lehenengo alea kaleratu dau. «Goazen 2025» goiburuaren harira, orrialdeak lekukotasunez, itxaropenez eta abian dan eta ahulenakaz konprometituta dagoan sinodo-seneko Eleizaren egitasmoez beteta dagoz.

27.08.2025

Bilboko Elizbarrutiaren 75. uteurrena modu birtualean

Bilboko Eleizbarrutiak 75. urteurrena ospatzen jarraitzen dau, etorkizuna sendotu gura daben ospakizun, oroitzapen, esperientzia eta mugarrien bidez. Egitarauak aurrera darrai zemendiaren 9ra arte luzatuko da, egun horretan egingo dalako amaiera ospakizun handia Santiago Katedralean. Datorren ikasturtean zehar, eleizbarrutiko historia jasoten dauen erakusketa ibiltariak …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2617 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
03.08.2026

Erlejinoen arteko hartu-emona: Alkarte musulman senegaldarraren ospakizuna

Alkarte musulman senegaldarreko Euskadi eta Kantabriako 5.000 kide inguru batu zan atzo Deustuko ibaiertzean. Oroitzapenezko jardunaldi espiritual hau hiru urtez behin ospatzen da Bizkaian eta bertan izan zan Miguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako eleizbarrutiko ordezkaria.

03.08.2026

Bermeon, XLI. Musika Astea

Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua. 

02.08.2026

Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa

Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.

01.08.2026

Gaur, organo-jaialdia Arratzun

“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.

31.07.2026

San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik

Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.

31.07.2026

Gaur, Loiolako San Inazio Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindariaren eguna

Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur Loiolako San Inazioren eguna ospatzen dogu.

30.07.2026

Bisita gidatuak Elorriora ondare historikoa ezagutzeko

Sortzez Garbia basilika, Argiñetako nekropolia, gune historikoa, iraganeko industria-eremua..., ezagutzeko aukera izango da Elorrion, abuztuan eta irailean garatuko dan jardueran, Ekimen guztiak goizeko hamaiketan hasi eta talde txikietan -gitxienez bost lagun eta gehienez hogei- egingo dira. Lagun bakotxak 3 euro ordaindu beharko ditu jarduerako. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea 946 82 01 64 edo 688 77 62 70 telefonoetan, edo turismoa@elorrio.eus posta elektronikoan.

29.07.2026

Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte

Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.

28.07.2026

Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik

Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez. 

27.07.2026

Urriaren 13an emongo jako hasiera indusketa arkeologikoari Begoñako basilikan

Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urriaren 13an ekingo deutso Begoñako Andra Maria basilikako indusketa arkeologikoari, Begoñako Andra Mariaren eguna (urriak 11) ospatu ondoren. Jarduketa Begoña/Vecunia egitasmoaren barruan dago eta Bilbao uriaren eta Bizkaiaren erlijio-, gizarte- eta kultura-memoriari estu lotuta dagoan leku horren historiaren ezagutzan aurrera egitea dau helburu.

Emaitzak orrialdeka