Barriak
Etiquetado como: Alkarren barri
Alkarren Barri aldizkariaren ale berezia Frantzisko aita santuaren legatuari buruz
Hilaren lehenengo egunez ohikoa danez, kalean da Alkarren Barri aldizkariaren maiatzeko alea, euskarri digitalean. Oraingoan, agerkariaren lehenengo zazpi orrialdeak Frantzisko aita santuari eta bere legatuari eskainita dagoz. On Joseba Segura gotzainak BIzkaiko hainbat irudi jasotzen ebazan (Amatxu, Santiago katedrala, alkarteetako laikoak askotariko jardueretan...) aurkeztu …
Amatxuri eskaini jakon oinatza Alkarren Barri aldizkariaren azalean
Martxotik Begoñako basilikan dagoan eta Toño Valdivieso artistak margotu dauan lamina agertzen da Alkarren Barri aldizkariaren apirileko alearen azalean. Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunari lotuta, Bilboko eleizbarrutiaren urteurreneko urte berezi honetan, zazpi urtez banan-banako oinatzak margotu dituan margolariak, artelan berezia sortu eban Begoñako basiliak …
Frantzisko aita santua edo eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeak euskarri digitalean argitaratutako aldizkarian
Kalean da euskarri digitalean Alkarren Barri aldizkariaren martxoko alea. 310. alearen lehenengo orrialdeetan, Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek Garizuma-Pazkorako idatzi daben pastoral idazkiaren ingurukoak jasoten dira. Beste alde batetik, Luis Mari Vega Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) kideak osasun egoera larrian dagoan eta karguan 12 urte …
Etorkinei eskainitako Vatikanoko eskultura hunkigarria Alkarren Barriren azalean
Alkarren Barri aldizkariaren otsaileko alearen azalean agertzen da estatua: 140 etorkin eta errefuxiatu dira, askotariko kulturak eta historiako hainbat aldi irudikatuz. San Pedro plazan Berniniren kolomadia osotzen dauan eskultura-kopuru bera da. Txalupa baten dagoz danak, eta tartean Familia Santua ikusi daiteke. Irudi hunkigarria da eta bere inguruan aita santuak gauzatzeko …
Gabon-txartel 'probokatzailea' aldizkariaren azalean
Gaur argitaratuko da Alkarren Barri aldizkariaren abenduko alea euskarri digitalean. Azalean, Eleizbarrutiak Gabon-agurrerako erabiliko dauan irudia jasoten da. Gotzaina buru zala, 2019an Lurralde Santura erromes joan zan Eleizbarrutiko taldeak ekarri eban jaiotza da. Suntsiketa eta sufrimentu itzela jasaten dihardue lurraldean eta, horrexegaitik, guztiz esanguratsu da jaiotza …
Hilaren hasieran, aldizkariaren ale barria
Gaur, azaroak 1, Komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak alkarren Barri aldizkariaren agerkari digitala argitaratu dau. Ale honetan, besteak beste, Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren inguruko jardueren, Oroimenaren Egunaren -aurton estorsinoa jasan daben enpresariengan jarri da arreta- eta azaroaren 23an ospatuko dan Caritas Tabira erakundearen 25. urteurrenaren inguruko …
Pazko zoriontsuak! Alkarren Barri aldizkariaren kolorezko azalean
Gaur, apirilak 1, Alkarren Barri Elizbarrutiko aldizkariaren ale digitala argitaratzen da. 302. zenbaki honetan hainbat eduki aurkitu zeinke. Aldizkaria on Joseba Segura gotzainak Aste Santu hasieran egindako hausnarketa azaltzen da. Bertan Gaza eta Zisjordanian hilten dagozan milazak lagun hartzen dauz kontuan, besteak beste. Bestalde, Vicente Larrea eskulturgilearen oroimena …
'Alkarren Barri' aldizkariaren ale 'borobila'
Gaur argitaratu da hasi barri dogun hilari dagokion Alkarren Barri - Comunicación aldizkariaren alea multimedia edukiagaz. Azalean, 300 zenbakia osotzen daben hiru globok gaur kaleratu dan alearen zenbakia gogoratzeaz gainera, begirune eta esker ona adierazo gura deutse orain dala 34 urte lehenengo harria jarri eben eta gaur egun egitasmoari eusten deutsen norbanako, erakunde …
Alkarren Barri aldizkariak Egitasmoaren koloreakaz margotu dau 2024a
Alkarren Barri - Comunicación aldizkaria 300. alera gerturatu da, 2024.eko urtarrilaren 1ean 299. aldea kaleratu da-eta. Komunikazinorako sailak urte barria opa deutsue, era batera edo bestera, aldizkariagaz lotura dozuenoi: irakurle, laguntzaile, parrokia, erakunde, iragarle, diseinatzaile, sail, ordezkaritza, inprenta... Eskerrik asko guztioi hogeta hamar urtetik gorako …
Sarean da Eleizbarrutiko aldizkariaren kurtsoko lehenengo alea!
Alkarren Barri Eleizbarrutiko aldizkariaren urriko alea eskuragarri da online gaurtik aurrera. Kurtsoko lehenengo aldea da, etxeetara atzerapenez helduko dana, kurtso hasierako ekitaldia be jaso gura izan dalako argitalpena itxi aurretik. Sareko agerkariak joan dan irailaren 30ean Markina-Xemeinen ospatu zan 'Goazen!' kurtso hasierako ekitaldiaren multimedia informazinoa …
Bilboko gotzaina aita santuak gotzainagaz dauan batzarrean
Bilboko eleizbarrutiak bizitasun eta sakontasunez bizitzen dihardu Leon XIV.a aita Santuak Espainiara egiten diharduan bisita. Asteburuan, dozenaka gazte bizkaitarrek Aita Santua buru zala ospatutako ekitaldietan parte hartu ondoren, gaur goizean, Aita Santua gotzainakaz batzartu da, besteak beste On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru daka, Diputatuen Kongresuan hitz egin ondoren.
HOAC mobimentuak gizarte eraldaketaren aldeko konpromisoa berretsi dau
HOAC Bizkaia mobimentuak urteko batzar nagusia ospatu eban atzo -domeka-, Bilbon, Bizkaiko zortzi taldeak bertan zirala. Kurtsoaren azterketa egin eben, baterako gogoetaren bidez, gizarte zuzentasunaren aldeko konpromisoa berretsiz, lankidetza, parte-hartze eta konpromisozko giroan. "Beste batzukaz batera konpromisoa hartu eta gizartean eta lanaren eremuan hedatuta dagozan bidebakokeriazko errealitateak eraldatzea" nahitaezko dala nabarmenduz beste behin be.
Hainbat erlejino batuko da Bilbon bakea eskatzeko
Bizkaian dagozan hainbat sinismenetako ordezkariak batuko dira bihar, ekainak 9, 19:30etan, Indautxuko plazan erlejino arteko ekitaldian."Senide diran alkarteak bakearen alde, Jainkoaren irrika" goiburuaren haritik,Alkarte katolikoek, ebanjelikoek, greko-katolikoek, musulmanek, budistek eta hahá'isek parte hartuko dabe Bake goldeak taldeak bultzatuko ekimenean. On Joseba Segura Bilboko gotzainak ekitaldian parte hartuko dau.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Kontzertua Arratzuko eleizan Jose Luis Lauzirikaren omenez
Bihar, Xemein abesbatzaren 50. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldietako bat ospatuko da Arratzuko Santo Tomas eleizan. Abesbatzak kontzertu berezia eskeiniko dau domekako mezaren ostean, fundatzaile eta lehenengo zuzendari izan zan Jose Luis Lauzirika Busturialdeko herri honetako semearen omenez.
San Anton, Espainiako erdi aroko sare nagusian
4.0 espedizinoa Erdi Arora ekimen kultual eta turistikoa aurkeztu zan Artxibo Historiko Nazionalean. Erdi aroko Espainiako leku erlijioso esanguratsuak lotzen ditu barrikuntza teknologikoaren, ikerketaren eta ondare historikoaren garrantzia nabarmentzearen bitartez.
Bizkaiak Leon XIV.a Aita Santuari eskainitako ONCEren 'kupoitzarraren' kopia jaso dau
Leon XIV.a Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaia apostolikoa agertuko da ONCEren barikuko -ekainak 12- kupoiitzarrean. 13,5 miloe kupoik Leon XIV.aren eta bere bisitaren irudia eroango dabe Espainiako Eleizbarrutietako bazter guztietara. Gaur, kopia heldu da Begoñara.
Gotzaina, Klasikoen irakurketa jarraituan
Ehunka lagunek euskerazko lehenengo nobela modernotzat jotakoa txandaka irakurtzen dihardue. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Eleizbarrutiak ekimenean parte hartzen dihardu Labayru Fundazinoko zuzendariaren edo Bizkaia Irratiko zuzendariaren eskutik. Bizkaia Irratiak, gainera, Arriaga antzokitik beratatik emititzen dihardu.
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuaren kurtso amaiera
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuak 2025-26 kurtsoaren amaiera ospatu eban eguaztenez. Eleizbarrutian mobimentua osotzen daben taldeetako kideak batu ziran San Nikolas eleizan Jobish Kuriakose Kulathumpattu, CMF buru zala ospatu zan Eukaristian parte hartzeko.
Zapatuz, Maitasunaren Eguna, Zeanurin
Jaia eta alkartasuna batuko dira Arratiako bailarako herrian, gotzaina buru dala egingo dan ekitaldian. Musika zuzenean, askotariko jarduerak eta 300 partaidetik gora.



