Barriak
Etiquetado como: Alkarren barri
Hurrengo 'Alkarren Barri-Comunicación', urrian
Gaur argitaratu da Eleizbarrutiko aldizkaria euskarri digitalean. Ekainari dagokion alea, kurtsoko azkena da. 295. aleak Bizkaiko Eleizako gaurkotasun-barriak jaso ditu, ohikoa danez. Alkarrizketen sailean, bi nabarmentzen dira: David Garrido abadegaiari eta Filo Hirota Berrizko Mesedetako Misiolariari egindakoak nabarmentzen dira. Lehenengoa, datorren uztailaren 2an abade …
Maiatzaren 1a Alkarren Barri aldizkarian
Gaur, maiatzak 1, Alkarren Barri-Comunicación aldizkaria kaleratu da euskarri digitalean, askotariko gaiak jasoz. Radio Popular-Herri irratian laneko ezbeharren inguruan ospatu zan solasaldia da hileroko agerkarian nabarmentzen dan gaietako bat. Maiatzari dagokion 294. ale honetan, beste hainbat gai be landu da, esate baterako, Alkar Kutxaren 50. urteurrena edo maiatzaren …
Zer dira Aste Santuko monumentuak?
'Alkarren Barri' aldizkarian hilero jasoten dan Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak azken alean aurkeztu dauan artikuluan, arkitektura iragankorarren adierazpenetako batzuen inguruko usadioa azaltzen da: Aste Santuko monumentuak. Monumentuok ipini eta Eguen Santutik Bariku Santura irauten eben. Eleizako albo bateko kaperan ipinten ziran, altara baten gainean. Altara horretan …
Alkarren Barrin, otoitzaldiaren biharamuna
Gaur, apirilak 1, Komunikazinorako Eleizbarrutiko Sailak Alkarren Barri aldizkariaren argitalpen digitala kaleratu dau. Apirilari dagokion 293. alean, Eleizbarrutiko barri nabarmenak jasoten dira, besteak beste gotzainak Bilboko Kofradien Ermandadeari Aste Santua dala-eta bialdu deutsen mezuaren pasarte batzuk eta Ermandadeko presidente izendatu barri daben Luis Olaortuari …
Martxoko aldizkari digitalak Gorbeiako kurutzeraino garoaz
Gaur argitaratu da Eleizbarrutiko aldizkariaren martxoko alea euskarri digitalean. Garizuma-aldiari ekinda, azalak Gorbeiara igoteko dei egiten deusku. Elurtutako gailurrean, eguzki-izpiez argitutako kurutzearen aurrean geratuko gara. Testuinguru ederra, otoitz egiteko, hausnartzeko eta bihotz-barritzera garoazan aldi honetan murgiltzeko. Erdiko orrialdeetan, aurton, …
Bake Topaketaren IX. ekitaldia Alkarren Barri aldizkariaren azalean
Gaur, otsailak 1, Alkarren Barri - Comunicación aldizkariaren otsaileko alearen agerkari digitala argitaratu da. 291. alearen azalean, Bake Topaketaren IX ekitaldirako prestatutako kartela ikusi daiteke. Esku Elkartuak erakundeak sustatzen dauan gosearen aurkako kanpainaren ingurukoak be jasoten dira hilabete honetako agerkarian. Kanpaina horren barruan, Amerikan eta Afrikan …
Alkarren Barri barria, Gabon-zorion eta guzti
Alkarren Barri aldizkariaren 289. zenbakia kalean da. 2022ko azken argitalpen honetan hainbat eduki interesgarri batzen dira. Besteak beste, Agrelo Tangerreko gotzain emerituari egindako alkarrizketea.
Alkarren Barri aldizkariaren 2022ko azken alearen azalean, Egitasmoaren lau kolorez margotutako jaiotza agertzen da. Barruko orrietan, Eleizbarrutiko barriak eta Gabonetako …
Bokazino kutsuko ekitaldia, ezusteko eta guzti, Gizakundea eleizan
Bihar, zapatua, Bokazino Pastoraltzak antolatutako ekitaldia ospatuko da Atxuriko GIzakundea eleizan. On Joseba Segura gotzainak parte hartuko dauan ekitaldian, bokazino-lekukotasunak eskeiniko dabez, otoitz egingo da Hakuna Bilbao taldearen eskutik eta Mision Jatari misino-taldeak kontzertua eskeiniko dau.
Bizkaiko klausurako monjen batzarra
“Kontenplazinozko bizitza: norengaitik zara?”, goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, maiatzak 31, Hirutasun Santuaren egunez, klausurako lekaide eta lekaimeen eguna. Ernesto Diaz Klausurako Monasterioetarako Idazkaritzako arduradunak egun honetarako idatzi dauan gutunean azaldu dauanez, "Jainko familiaren jai honetan, PRO ORANTIBUS EGUNA ospatuko dogu, hain zuzen be, gure bizitzak otoitzaz, gorespenaz eta gure aldeko eta guretzako bitartekotzaz betetzea bokazinotzat daben klausurako lekaide eta lekaimeen agerpena ikusgai jartzeko eguna".
Airlan Industrial SA, enpresarentzat izan da XXII. Enkarterri Hoberantz saria
AIRLAN INDUSTRIAL SA empresari emon deutsoe aurtengo Enkarterri Hoberantz saria. XXII. ekitaldiko sari-banaketa atzo ospatu zan Galdameseko Loizaga torrean, EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak Enkarterriko Mankomunitateagaz batera, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Enkartur, SPRI, ADR, Enkarterrialde eta Enkarterri Group erakundeen laguntzagaz, antolatuta.
'Bizkaia isilik' ekimenekoek gerraren aurkako manifestazinoagaz bat egingo dabe
Hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkura isilak egingo dira gaur arratsaldez "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko eta pertsona guztien eskubide eta duintasuna errespetatu daitezala eskatzeko". Oraingoan, Bilboko Arriaga plazan egiten dan bilkura isilak bat egingo dau "Gerrari Ez. Bizitza duinak denontzat" manifestazinoagaz bat egiten dau. Manifestazinoagaz bat egiteko dei egiten dabe: "animando a participar en ella a las personas que normalmente acuden a nuestra concentración mensual". Gainerako bilkurak beti lez egingo dira.
"Bizian Gora" mobimentuak Eukaristia ospatuko dau Bilbon
Bihar -maiatzak 27, eguaztena-, Vida Ascendente - Bizian Gora mobimentuak meza ospatuko dau Bilboko San Nikolas eleizan, On Joseba Segura buru dala eta euskeraz. Euskeraz izango da eta Laukiz, Fika, Mungia, Gatika, Gernika, Durango, Berriz, Mallabia eta Ondarroako taldeei zuzenduta.
Bizkaiko abadeek euren abadegintzaren urteurrenak ospatuko dabez
Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzen urteurrenak ospatuko dira, diamante, urre eta zidarrezko ezteguak ospatuko dabezan abadeak protagonista dirala. Hogeta bost abade eta frailek ospatuko dabe egun berezi hori. Gotzaina buru dala ospatuko da Eukaristia, Plasenciako gotzainaren berbaldiaren ostean.
Aita Santuaren bisita prestatzeko otoitzaldiko argazkiak
Bilboko eleizbarrutiak Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisitaren inguruko otoitzaldia ospatu eban zapatuz Begoñako basilikan. On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako otoitzaldian, hiru lagunek euren sinistedun bizitzaren lekukotasuna emon eben: Yaiza eskaut gazteak, diakono izateko prozesuan dagoan Daniel Guevara familiako aitak eta Veronica Cali pastoral latinoamerikarreko arduradunak
Mendekoste aldiko eleizbarrutiko zeinua, argazkitan
Asteburuan, Mendekoste eguna ospatu dogu. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak bakearen aldeko kristau konpromisoa agerian jartzeko zeinu zehatzak egitea proposatu eutson alkarteari: eleizan barruan eta kalean, aurretik prestatutako pankartaren ostean bost minutuko bilkura isila eginez.
400 lagun baino gehiago alkartearen egunean, Portugaleten
Portugaleteko kristau alkarteak 400 lagun baino gehiago batu eban atzo "Batera, Tod@s a una" goiburuaren haritik, Mendekoste eta Portugaleteko kristau alkartearen eguna ospatzeko.
Sestaoko "Ibiltariak" taldearen jolas-jardunaldia
Sestao Pastoral Barrutiko alkarteko migratzaileek osotutako "Ibiltariak" taldeak jolas-jarduerak antolatu ebazan kurtso amaierako atzoko ekitaldirako.



