Barriak

Etiquetado como: Arratia

25.06.2026

Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar

Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.

24.08.2024

Bizkaiko hainbat lekutan ospatzen da San Bartolome eguna

Gaur, Nathanael be deitzen dan Jesusen apostoluetako baten egunez, gure eleizetan santuaren omenez egindako hainbat bitxi emongo dogu ezagutzera.Esate baterako, ehun urtetik gorako organoa Areatzan, kolunbarioa Leioan edo Aldeacuevan (Karrantza) jatorriz bertakoa zan militar batek Mexikotik bialdutako dirutzari esker eraikitako eleiza. monumentala.

20.03.2024

Garizuma-aldiko azken berbaldia Arratian

Xabier Eskauriatza abadeak emongo deutso amaiera gaur arratsaldeko zazpietan Arratian ospatzen diharduen Garizuma-aldiko berbaldi sailari. Hitzordua, Lemoako parrokia da eta Eskauriatzak 'Iragarri-Anunciar' goiburuaren haritik jardungo dau. Goizez, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina IV. bikaritzan izango da, hain zuzen be Zornotzan, lurraldeetako egoera ezagutzeko saioen …

08.07.2023

Arkitekturako ikasleek Zeanuriko ermitak barriztatuko dabez

Arratia bailarako Zeanuri herrian egitasmo aitzindaria jarri dabe martxan. Parrokiak, auzotarrek eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura-fakultateak bat egin dabe ondare erlijiosoa zaharbarritzeko. Kasu honetan, herriko hainbat ermita konponduko dabe. Arkitekturako hamabost ikaslek lau ermiten -San Isidro, San Justo, Pietatea, Altzustako San Migel- neurketak eta planoak …

14.06.2023

Arratiako zortzi parrokiak Urkiolara erreguteak egitera

Datorren zapatuz, ekainak 17, Arratia bailarako eleiztarrak Urkiolara joango dira erreguteak egitera. Aurton, Zeanurikoek antolatu dabe, `Bakegile izan gaitezen- Seamos portadores de paz´ goiburuaren haritik.

26.05.2023

Gaur, Arratiako Eleizaren eguna

Aurton, Bediako parrokian izango da Mendekoste inguruan Arratiako sinistedunak batzen dituan eleizkizuna. Arratsaldeko zazpietan hasiko da Eukaristia eta sinbolo lez, alkarteetako kideei dei egingo jake bakotxak bere kandela biztu daian. Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa eta alkartea sustatzeko erronka dagoz ekitaldi honen atzean. Atzo, hain zuzen be, Kerman Lopez

15.12.2022

Arratia bailarako KT familiei Areatzan egingo deutse harrera

Mikel Azpeitia abadea laguntzaile-lanetan dala, Gabon-jaia ospatuko da zapatuz Areatzan. Jentaurreko ministeriotik kanpo egon da urte bitan eta joan dan irailetik barriro be Arratiako alkarteetan dihardu laguntzaile lez. Auzitegi Nazionalean bere aurka irekitako auziari dagokionez, joan dan azaroaren 8an salaketak artxibatuta egozala ebatzi eban, 'Bajo el silencio' …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2601 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
23.07.2026

Eleizbarrutiko 30 lagun inguru laikotzaren biltzarrean, Malagan

Ekintza Katoliko Orokorrak lau urtez behin antolatzen dauan parrokietako laikotzaren biltzarra ospatuko da Malagan uztailaren 24tik 26ra -barikutik domekara-. "Bide berari lotuz, itxaropenean bat eginez" da aurtengo goiburua.  

22.07.2026

"Bokazinoa: hitza eta egitea": Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen kanpamentua

Atzo bueltatu ziran Huescako Pirinioetan egin dan 'Virgen Blanca' kanpamentuan parte hartu daben Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) gazteak.

22.07.2026

Zabalik da Durangon ospatuko dan «Goazen!» kurtsoaren hasierako ekitaldian izena emoteko epea

2026-2027 kurtsoaren hasiera ofiziala irailaren 26an izango da Durangoko Andra Mari basilikan. Zabalik da ekitaldira joan aurretik ezinbesteko dan izena emoteko epea. Irailaren 20a da azken eguna: Hemen.

21.07.2026

"Ehundu alkartea" botere teknologiko eta ekonomikoaren aurrean, HOACen udako ikastaroetan

200 lagunek -15 Bilboko eleizbarrutikoak- parte hartuko dabe aste honetan -uztailaren 20tik 26ra- HOACen udako ikastaroen aurtengo ekitaldian, Madrilen. Aurton, "Alkartea ehundu aro digitalean: guztion onaren aldeko konpromisoa" goiburuaren haritik, era digitalean guztion ona eratzearen ingurukoak landuko dabez. 

20.07.2026

Zacarias Guenaga "Zaca" abadea hil da: Abegi, adeitasun eta irribarrea

Joan dan barikuz, uztailak 17, Zacarias Guenaga Belaustegi eleizbarrutiko abadea hil zan, 94 urteko zala eta 69 urte abade bizitzan emon ondoren. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Ondarroako parrokian 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

20.07.2026

Eukaristia Francisco Beraskola jaio zan lekuan

Atzo, uztailaren hirugarren domekaz ohikoa danez, Eukaristia ospatu zan Gordexolan, frai Francisco Beraskola jaio zan lekuan. Urriaren 31an, dohatsu autortuko dabe, beste 4 frantziskotar martirigaz batera, Floridako penintsulako Georgia estatuko Savannat eleizbarrutian. 

20.07.2026

Akonpainamendua eta laguntasuna Lagungoren eskutik venezuelar alkartearentzat

Lagungo Fundazinoak Euskal Herrian bizi dan venezuelar alkarteari laguntza eskeintzen dihardu, joan dan ekainaren 24an lurrikarak Venezuelan eragindako hondamendiaren ostean. Lagungok laguntza terapeutikoa emoten dau taldean eta laguntasun psikologikoa familiei, norbanakoei eta taldeei. 

06.07.2026

Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan

Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.

05.07.2026

Asteko albisteak

Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.

04.07.2026

Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean

Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.

Emaitzak orrialdeka