21-10-2025 Martes, XXIX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: BAM

02.10.2025

Konpromisoa eta alkartasuna BAMeko irakasleen hasierako heziketan

Atzo -eguaztena-, Derioko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM) batu ziran boluntario-lanari lotutako 20 erakunde eta BAMeko ikasleak. BIzkaia gara alkarteagaz batera egindako azoka honek boluntario lanaz baliatzen diran Bizkaiko erakundeek egiten dauan lana ezagutzera emon gura dau, heziketa alkarteak, ikasturtearen hasieran, unibertsitateko prestaketa eta boluntarioen …

04.12.2024

Biktimak hezitzaile BAM Unibertsitate Eskolan: Oroimena, heziketa eta justizia

Oroimenaren Egunaren eta laster ospatuko dan Giza Eskubideen Egunaren harira, xede politikoko indarkeriak Euskadin eragin izan dauan zenbait biktimak bere lekukotasuna eskaini eban atzo, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM).

07.10.2024

Graduazino-ekitaldia BAMen eta Diakonotzaren Eleizbarrutiko Eguna

Eleizbarrutiko diakonek euren  urteroko jardunaldia ospatu eben atzo. Joan dan barikuan izan eben atariko batzarra; Eukaristia ospatu eben On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala Begoñako Gogarte Etxean eta, ostean alkarregaz bazkaldu eben. Gainera, barikuz, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako (BAM) XII. promozinoko ikasleen graduazino-ekitaldia …

28.06.2024

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolaren urteurrena

'Begoñako Andra Mari' Irakasleen Unibertsitate Eskolak ekitaldia ospatuko dau gaura arratsaldez bere 75. urteurrena dala-eta. Gaur egun unibertsitate eskola osatzen dabenak eta aurretik partaide izan diranak batuko dira gaur arratsaldeko seietatik aurrera SILO Bilbao (Olabeaga 21) eremuan ospatuko dan jaian. Urteotan, 10.000 andereño eta maisu baino gehiago prestatu izan da …

07.06.2024

BAMek heziketari buruko hainbat ekarpen jasoten dauan liburua argitaratu dau

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak (BAM)Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen” liburua aurkeztu eban atzo, euskak heziketa-sistemaren inguruan hogei lagun inguruk egin dituan gogoetak batuz. Euren esperientzia eta ikuspuntutik, euskal heziketa-sistemaren etorkizunaren inguruan jarduten daben heziketa, hizkuntza eta kultur arloko 24 lagunek idatzitako 24 …

29.09.2023

Erakunde ugari boluntario jardunari lotutako azokan, Begoñako Andra Mari irakasle eskolan (BAM)

Beste urte batez, Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolako (BAM) pastoral eta unibertsitate-hedapenerako sailetik boluntario lanari lotutako azoka antolatu dabe, Bizkaia Gara dalakoagaz batera, arduradunen esanetan, "partaidetza eta alkartasuna sustatzeko eta heziketa alkarteari boluntarioen lanaz baliaten diran erakundeek garatzen daben lana ezagutzera emoteko. Gainera, …

18.07.2023

Kirola Basauriko kartzelan, BAM Irakasle Eskolako ikasleakaz

Saio baten heziketa jaso ondoren, BAM Irakasle Eskolako Lehen Hezkuntzako Graduko (gorputz-hezkuntza aipamena) hirugarren mailako 9 ikaslek (6 neska eta 3 mutil), Basauriko kartzelako patioa sustatu eben joan dan asteko hainbat arratsaldez. Berrogeta hamar preso inguruk hainbat kirol -voley, boloak...- praktikatu eben. Esperientzia burutu eta ebaluatuta, ikasleek Bidesarigaz

09.05.2023

Irakasle Eskolako ikasleen alkarrizketa gotzainagaz

'Begoñako Andra Mari' Irakasleen Unibertsitate Eskolako ehun ikasle inguruk alkarrizketan jardun dau Eleizbarrutiko gotzainagaz. Erlejinoko irakasle izateko gaitsuna emoten dauan GAEA heziketako hirugarren kurtsoko ikasleek gaurkotasun-barrien inguruko hainbat galdera egin deutse gotzainari. Batzar trankil eta bat-batekoa izan da, Belen Rodero Eleizbarrutiko ikasegiko …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2143 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
21.10.2025

Migrazinoetarako Mahaiak bat egin dau etorkinen ezohiko erregularizazinoagaz

Migrazinoetarako Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak Garapen Solidariorako Erakundeen Sareak (REDES), Lekaide eta Lekaimeen Espainiako Biltzarrak (CONFER), Caritasek eta Migrazinoetarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Sailak aurkeztutako idazkiarekiko atxikimendua onartu eban atzo. Herri-ekimen legegile horretan, Espainian legez kontrako egoeran dagozan etorkinen ezohiko erregulazinoa ahalbidetzea urgentziaz onartzea eskatzen dabe.

20.10.2025

Asteburuan, DOMUND eguna ospatu da

Atzo ospatu zan DOMUND eguna eta, egunotan, alkarteen jarduera nagusia eleizbarrutiaren misino-eginkizuna zabaltzea eta babestea izan da. 

20.10.2025

Lourdesera egindako erromesaldia argazkitan

630 lagunek parte hartu dau asteburuan eleizbarrutitik Lourdesera egin dan erromesaldian. Honako honegaz batera, handik bialdutako argazki eta bideoak ikusi daitekez. 

20.10.2025

Pastoral ekiturtearen hasiera Portugaleten eta BAGARA egitasmoa martxan jartzea

"Portugaleten, lagunarteko Eleiza, nortasun sendoa dauan Eleiza eraiki gura dogu", aldarrikatuz emon eutsen hasiera joan dan zapatuz Portugalete PBko pastoral ekiturteari, Andra Mari basilikan. 

20.10.2025

Artxiboak lau gizalditako arkitektura-agiriak erakutsiko ditu

Bisita gidatuan, lau gizalditako arkitektura-agiriak ikusi ahal izango dira, besteak beste,eleiz eraikinen planoak, egitasmoak, oroitza-txostenak eta aurrekontuak, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan. Ekitaldia bihar ospatuko da 16:00etatik 18:00etara eta lekuak mugatuak diranez, ezinbestekoa da aurretik lekua gordetzea 944 062 493 telefonora deituz edo katalog@aheb-beba.org helbide elektronikora mezua bialduz.

19.10.2025

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
18.10.2025

Ondarearen jardunaldiak Elorrion, Arteagan eta Gordexolan

Asteburuan, BIlboko eleizbarrutiak Ondarearen Europako Jardunaldiakaz bat egingo dau ondare erlijioso eta kulturalaren leku esanguratsuenetako batzuk ezagutzeko aukera emongo daben bisita gidatuen bidez. Elorrio, Gautegiz-Arteaga eta Gordexolan garatuko dira ekitaldiok, basilika, ermita eta kanposantua bisitatuz hurrenez hurren.

17.10.2025

Bizian gora mobimentuak emon deutso hasiera kurtsoari: "Ez gara zaharrak, nagusiak baino"

Maria Jesus Beascoechea "Vida ascendente/BIzian gora" mobimentuko eleizbarrutikok presidentearen berbok emon eutsen hasiera mobimentuaren kurtsoari, lehenengo batzar nagusia ospatuz. Otoitzaren ostean, presidenteak kurtso osorako jardueren egitaraua eta eleizbarrutiko batzorde barriaren kideak aurkeztu ebazan, talde-lana mobimentuaren jardunbide nagusia dala nabarmenduz. 

17.10.2025

Erromesaldia eleizbarrutitik Lourdesera

Gaurtik domekara arte, On Joseba Segura gotzaina buru dauan eleizbarrutiko taldeak erromesaldia egingo dau Lourdesera. lLourdeseko Andra Mari Bizkaiko Hospitalitateak antolatu dau, beste behin be, erromesaldi hau.

16.10.2025

Jose Larrearen eskultura aurkitu dabe eleiza baten hondakinen artean

Bilboko Eleiz Museoko talde batek, inguruko bikarioagaz alkarlanean, aingeru guardako baten eskultura baliotsua atara dau Sopuertako Beziko San Kosme eta San Damian eleizaren hondakinetatik. Irudia, antxinako kanposantuko sasitzan ezkutatuta egon da dozenaka urtetan, baina, harrigarria bada be, egoera nahiko onean dago. Jose Larrea eskultore bilbotar ezagunaren lana da. Berreskuratu ondoren, Museoan egongo da ikusgai. 

Emaitzak orrialdeka