02-03-2024 Sábado, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Norai

18.11.2023

Norai, 10 urtez kulturartekotasuna sustatzen

Gizarte-heziketa seneko Norai alkartea orain dala hamar urte sortu zan Miguel Angel Esnaola abadeak gidatutako gizataldearen bultzadaz. San Frantzisko auzoan pertsona guztiak barne hartzen dituan bizikidetzaren alde egitea da ekimenaren xedea. Hainbat ekimen garatu izan dabe inguruan. 2019an, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala Bilboko auzoetako 6 eta 16 urte bitarteko …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 942 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
02.03.2024

Lucia Cerda, bizitza osoa Misinoei lotuta

Lucia Cerdak besteei laguntzen emon dau bizitza. Gaztetatik datorkio sen hori, orduan be Bilbo inguruko kaltetuenei laguntzen ibilten zan-eta. Lehen 'erantsia' esaten jakon eta gaur egun Familia Santua deitzen dan parrokiari lotuta egoan. Sasoi haretan "loratzen ari zan" Ekintza Katolikoan parte hartu eban eta hantxe erakutsi eutsen Barri Ona "bizitza eraldatzea edo besteei laguntzen saiatzea" dana. Larogeta hamarreko hamarkada baino apur bat lehenago sortu zan Bilbo Etxezabal atzerriko etorkinei osoko giza arreta eskaintzeko. Laster egin eban bat alkarte horregaz eta hogei urte inguru …

02.03.2024

Gotzaina izango da buru bihar Algortako Berrerosle Santua parrokian ospatuko dan Eukaristian

Bihar -martxoak 3, domeka-, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Algortako Berrerosle Santua parrokian 12:30etan ospatuko dan Eukaristian. Azken hilabeteotan, hainbat jarduera antolatu da bertan, bere 50. urteurrena ospatzeko.

01.03.2024

Mari Puy Inzunza 'alkartezain' Mañariko parrokian

Mari Puy Inzunza da martxoaren 8an, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian eguerdiko 12:30etan ospatuko dan ekitaldiak Eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben emakumeetako bat. Eleizagaz eta herriagaz konprometitutako emakume hau jaiotzatik bertatik dago Mañariko eleizari lotuta. Gero, liturgian, katekesian, gazteen taldeetan..., lagundu eban. Gaur egun, 'alkartezain' da eta Pastoral Barruti baten Caritaseko kontsiliario izan zan lehenengo emakumea da.

01.03.2024

'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VII. ekitaldiko sari-banaketaren zuzeneko emonaldia

'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VII. ekitaldiko sari nagusia jaso dauan Sagrado Corazón ikastetxean ospatuko da gaur sari-banaketa eta, Somorrostro ikastegiko irakasle eta ikasleen laguntzagaz, zuzenean ikusi ahal izango da web honen bidez eguerdiko hamabietatik aurrera.

01.03.2024

500 lagun inguruk parte hartzen dihardu Bizkaian sinodoaren inguruko azterraldian

Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusiak Eleizbarrutiko gorabehern inguruan jardun dau Radio popular/Herri Irratian hilero izaten dauan hitzorduan. Kermanek gogoan izan eban joan dan otsailaren 17an hil zan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua. Sinodoaren inguruan, Eleizbarrutian egin dan azerraldia be aitatu eban, "537 lagunen parte hartu" dabela nabarmenduz. Beste gai batzuk be jorratu ditu, esate baterako "Bake Topaketaren" X. ekitaldia, "Jazotakoa jaso" lehiaketaren VII. ekitaldia eta martxoaren 8an, Indautxuko Karpeneko Ama parrokiako areto nagusian, Eleizbarrutiak 8 …

01.03.2024

Martxoko aldizkarian, oroipena Uriarteri eta omenaldia 8 emakumeri

Alkarren Barri aldizkariaren martxoko alean, 301.ean, Eleizbarrutiko askotariko barriak jasoten dira. Azalean, Bake Topaketako irudia ikusi daiteke: hainbat lagun Ziortzako monasteriora daroan kurutze-bidea egiten. Aste Santuaren aurreko Garizuma-aldia dakarsku gogora. Barrualdean, gotzainak Hausterre Eguneko ospakizunean egin eban homiliaren zati batzuk jasoten dira hasieran. Nabarmentzekoak dira On Joan Mari Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren heriotzaren inguruko adierazpenak. Erdiko txostenean, martxoaren 8an Eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeren gizarte eta eleiz …

29.02.2024

Heziketarako saioa Zornotzan Alkartezainei buruz

Gaur goizean, alkartezainen inguruko heziketa-saioa ospatu da Zornotzan, IV-V bikaritzetarako. Estrella Moreno eta Esther Crespo Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko kideek gidatu dabe 35 lagun bertan zirala ospatu dan saioa. 

29.02.2024

Eleizbarrutiak omenduko dituan 8 emakumeak

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazinoarteko Egunez, `martxoak8mujeres´ ekitaldia ospatuko da. VI. urtez jarraian, emakumeek Eleizan egiten daben egundoko lana agertu eta autortu egin gura da, askotan ezkutuan geratzen da-eta. Oraingoan, euren alkarteetan abegia eta inklusinoa sustatzeko giroa sortzen daben emakumeen garrantzia nabarmenduko da. Horixe da Bilboko Eleizbarrutiak kurtso honetan nabarmendu gura dauana. Datozan egunetan, komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak prestatutako bideoen bidez, aurton autorpena jasoko daben emakumeak ezagutuko dotuz. Galdakaoko Mariaren Zeruratzea …

29.02.2024

Bermeoko 'Sagrado Corazón' ikastetxeak irabazi dau 'Jazotakoa jaso' saria

Kulturartekotasuna da  Elizbarrutiko Ikastetxeak (EBI) sakondu daben gaia bideoak prestetako. Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako lehiaketea da eta bihar Bermeon izango da sari banaketa ekitaldia bertako eskoleak irabazi dauelako sari nagusia. javi Onaindiak, Bizkaia Irratia eta Herri Irratiako zuzendariak aurkeztu eta gidatuko dau biharko ekitaldia eta arlo teknikoa Somorrostro ikastetxeko ikasleen esku egongo da. Goizeko 11etan hasiko da ekitaldia eta zuzenean emongo da webgune honetatik.

29.02.2024

Garizuma-aldiko hainbat erretiro ospatuko da datorren asteburuan

Garizuma-aldiko asteotan, web orrialde honetan iragarri izan dogunez, askotariko batzarrak, berbaldiak eta erretiroak ospatzen dihardue Eleizbarrutian. Datorren asteburuan, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuetako kideek alkarregaz ospatuko dabe erretiroa, zapatuz. 9:45etan hasita, Zorrotzako Mirarigilea parrokian. Gainera, Bilboko San Fernando, San Frantzisko Xabier eta San Bizente Martiria parrokietako gazteen taldeek konbibentzia egingo dabe Berrizen, barikutik domekara.

Emaitzak orrialdeka