Barriak
Etiquetado como: Fraileak eta monjak
A. Jon Korta karmeldar oinutsen nagusi berrautatu dabe
Aita Jon Korta Arcelus Nafarroako San Joakin Probintziako Nagusi berrautatu eben apirilaren 7an Larreako Gogarte Etxean (Zornotza) opatu eben kapitulu-saioan. Probintzia hau historikoa da karmeldar oinutsentzat, bertan berrezarri zalako ordena eta funtsezko izan dalako karmeldar oinutsen ordena mundu osoan hedatzeko.
'Vedruna' kongregazinoaren 200. urteurrena
1826an, Santa Joaquina de Vedrunak, "ume eta gazteen heziketa guztiz preminazkoa zala jabetuta", Karitatearen Karmeldar Ahiztak kongregazinoa sortu eban, kristau emakumearen heziketa beren-beregi helburutzat hartuz. Ordenak bere bigarren mendeurrena ospatzen dihardu eta hori ospatzeko ekimenen artean, joan dan atean Eukaristia ospatu eben Indautxuko Karmengo Ama parrokian, …
"Gure begirada geure arazoetara mugatzen badogu, arima zimurtu egiten da"
On Joseba Segura gotzaina buru izan zan atzo, Jaunaren Aurkezpenaren Egunez, Jesusen Bihotza eleizan (jesuiten egoitza) ospatu zan Eukaristian, Biziera Sagaratuaren Munduko XXX. Eguna gogoratuz. Hona hemen, eleizbarrutiko lekaide eta lekaideei euren ospakizunean esandako berbak:
Gotzaina izango da buru gaur eleizbarrutiko lekaide eta lekaimeen mezan
Gaur, otsailak 2, Jaunaren Aurkezpenaren eguna, Biziera Sagaratuaren Munduko XXX. Eguna ospatzen da, "Norentzat zara?" goiburuaren haritik. Biziera Sagaraturako Gotzain Batzordeak askotariko lagungarriak -gotzainen mezua, lekukotasunak, Leon XIV.aren idatziak, liturgia lagungarriak ospatzaile eta irakurlearentzat- egun hau ospatzeko: hemen. On Joseba Segura gotzaina buru …
Konbibentzia Berrizen, Familia Santua ardaztzat hartuta
Abenduaren 26tik 28ra, Berrizko Mesedetako Misiolariek konbibentzia ospatu dabe, bategite, gogoeta eta sororitate giroan, Familia Santua ardaztzat hartuz. Esperientzian parte hartu dabenek azaldu dabenez, "alkarregaz bizi izan doguzan egunotan, Maria, Jose eta Jesus familia errealitate anitzak eta munduak bizi dituan askotariko egoerak onartzeko bidea argitu daben …
Lehen euskal santa altarara goratu ebeneko 25. urteurrenaren oroitzapenezko bideoa
2000eko urriaren 1ean, hau da gaur 25 urte, Joan Paulo II.a aita santuak lehenengo emakume euskalduna goratu eban altarara Erroman, Santa Joseba Sancho de Guerra, Jesusen Mirabeen fundatzailea. Gaur arratsaldez oroitzapenezko Eukaristia ospatuko dabe, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, Santiago katedralean, 19:00etan. Jesusen Mirabeek deialdia egin dabe gura daben guztiak …
Jesusen Mirabeen fundatzailea altarara goratu ebeneko 25. urteurrena
Datorren urriaren 1ean, 25 urte beteko dira Santa Maria Josefa Sancho de Guerra, jaiotzaz arabarra baina bizitzaz eta bihotzez bizkaitarra, altarara goratu ebenetik. Esker oneko Eukaristia bi ospatuko dira Bilboko eleizbarrutian: Lehenengoa, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian, datorren domekaz, irailak 28, eguerdiko 12:00etan, Alex Andreu parrokoa buru dala, eta …
Askartza Clareten 50. urteurrena
Leioako Askartza ikastetxea 1975eko irailaren 15ean -gaur beteten dira 50 urte- jarri zan martxan klaratar misiolarien eskutik, Bilboko Mariaren Bihotza, San Frantzisko ikastetxeetatik eta Leioa, Getxo eta inguruko beste hainbatetik joandako 1.000 ikasle ingurugaz.
Zaldibarko monja karmeldarrek mendeurrena ospatu dabe
Zapatu honetan, abuztuak 23, Zaldibarko monja karmeldarren monastegian ospatu da herrira heldu ziraneko mendeurreneko ospakizuna. Aita probintziala, Jon Korta izan zan ospakizun burua eta beragaz batera beste 14 karmeldar eta eleizbarrutiko hiru abade izan ziran: Alex Alonso lurralde bikarioa; Ernesto Bilbao komentuetako eleizbarrutko ordezkaria eta Agustin Garcia, Zaldibarko …
Bazenkian Bizkaian 900 monja eta fraile dagozana?
Urtean zehar, Alkarren Barri, Eleizbarrutiko aldizkariak atal berezia eskaini deutso CONFER-Bizkaiari, erlijiosoei akonpainamentua emoten deutsienei. Nahiz eta azken urteotan bokazino hau gero eta gitxiagok bizi daben, oraindino be 900 monja eta fraile inguru dagoz ekintzakor Bizkaian.
Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan
Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.
Asteko albisteak
Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.
Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean
Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.
Ikuspegi ekologikoa dauen kulturarteko erretiroa
Garagarrilaren 12an, domekaz, Bilboko Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92), "Lurraren zaintza – Pertsonen zaintza" ikuspegi ekologikozko kulturarteko erretiroa izango da, Migrazino Pastoraltzak eta Loyola Bilbao Zentroak antolatuta. Roberto Vidal diakono iraunkorra eta Bilboko Eleizbarrutiko osoko ekologiaren arduraduna izango dau lagun.
Artxiboak Erromaraino eroan dau Elizbarrutiko emakumeen historia
Gaur, garagarrilak 1, 76 urte bete dira Bilboko Eleizbarrutiaren fundazinoaren bulda argitu zanetik. Egun horregaz bat eginik, Anabella Barrosok, Eleiz Artxibo Historikoaren zuzendariak, Eleizbarrutiko emakumeen historiari buruzko azterlan bat aurkeztu dau Erroman, European Academy of Domcionek (EUARE) antolatutako nazinoarteko kongresu baten barruan.
Berriotxoako San Balendinen aldeko Hirurrena gaurtik
Zapatu honetan, garagarrilaren 4an, Bilboko eleizbarrutiko bigarren zaindaria dan Berrio-Otxoaren San Balendin eguna ospatuko da, 1989an aldarrikatu zanetik. Joseba Segura gotzaina izango da Meza Nagusiko buru, eta erakundeetako ordezkariak izango dira bertan, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, 12:00etan. Aurretik beste Eukaristia bat egongo da 10:00etan, Santa Anako Domingotarren komentuan. Gainera, gaur Hirurrena hasiko da, ohikoa danez jaiaren aurretik ospatzen dana, Sortzez Garbiaren parrokian (garagarrilak 1, 2 eta 3), 19:00etan.
Smerilli, Aita Santuak Prefekta izentau dauana, Bilbora etorri zan maiatzean
Aita Santuak Alessandra Smerilli izentau dau bagilaren 30ean Osoko Giza Garapenaren Zerbitzurako Dikasterioko prefekta. Hau da Leon XIV.a aita santuak goi mailako kargu baterako emakume bat izentau dauen bigarren aldia, María Montserrat Alvarado Komunikaziorako Dikasterioaren Prefekta izentau ondoren. Erromako Kuriako goi mailako arduradun barria Bilbora etorri zan Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak bultzatutako topaketa batzuetan parte hartzera.
Caritas Bizkaiak jasoko dau irratietako `Angel Mari Unzueta´ saria
Bilboko Herri Irratiaren 65. denporaldia amaitzear dago, eta 1990ean sortutako Bizkaia Irratia, barriz, 35. denporaldiaren amaierara heltzen dabil. Bilboko eleizbarrutiko irrati bien ibilbidea alkarregaz ospatzeko, euren historiari autortzea egiteko eta etorkizunari begira topa egiteko, gaur, bagilaren 30ean, 100 Irrati Urte ekitaldia egingo da Bilboko BBK Aretoan.
Ermua eta Berrizko gazteak erromesaldian
Mendibi taldea, 21 lagunez osotutakoa da. Berrizko eta Ermuko gazteek parte hartu daben Italiako erromesaldi esperientziaren amaierara iristen ari da. "Gure bihotza zentzunez bete daben egunak izan dira – Azaldu dabe –, gure fedea indartuz eta gure esperientziak partekatzera, alkarregaz berba egitera eta alkarri laguntzera animauz, Kristori jarraitzeko bidean".
San Pedro eta San Pablo, Bizkaian errotutako eguna
Gaur Bilboko eleizbarrutiak kristinautasun primitiboaren zutabe nagusi biren jai handia ospatzen dau, kostaldeko herrietan protagonismo berezia izanik, San Pedro arrantzaleen, saregileen eta itsasontzien egileen zaindaritzat hartzen baita.. Lekeition eta Bermeon jardunaldi bereziak egingo dira.



