Barriak
Etiquetado como: Fraileak eta monjak
Sor Jackeline, Sor Eunice eta Sor Rosak betiko botoen profesa egin dabe Elorrion
Gaur eguerdiz, Elorrioko Santa Ana monasterioa lepo bete da bertako komentuko hiru monja domingotarrek -Sor Jackkeline del Corazón de Jesús, Sor Eunice de la Asunción de la Virgen María eta Sor Rosa de la Inmaculada Concepción- euren betiko botoen profesa egin daben eleizkizunean. Hiru monja keyarroi lagun egin deutsie Bilboko monja agustindar eta kaputxinoek, Elorrioko …
Confer Bilbao: Akonpainamendua biziera erlijiosoan
Confer da Eleizbarrutian biziera erlijioso aktiboan akonpainamendua eta sustapena eskaintzen dauan erakundea. Oraintsu barritu dabez karguak: Javier Lorenzo La Salleko anaia da presidente barria, Lourdes Crespo hirugarrendar kaputxinoa, presidenteordea eta MIguel Angel Garcia salestarra, batzordekidea. Felix Oronoz eta Mª Luz Hormaza, hurrenez hurren batzordeko presidente …
Kaputxinoek agur esan deutse Otxarkoagari
Bihar -uztailak 6, domeka- On Joseba Segura gotzaina buru izango da Otxarkoagako fraile kaputxinoen agurreko Eukaristian, eguerdiko 12:00etan, Justo eta Pastor Santuak parrokian. Fraile kaputxinoak frantziskotar ordenaren orain dala 500 urteko erreforma dira eta aspalditik dagoz Bilbon, izan be XVIII. gizalditik Basutun euren komentu bat egon zan 1886tik 1976ra eta alkarte …
Javier Lorenzo, CONFER Bizkaiako presidente barria
Joan dan zapatuz, ekainak 28, Bizkaiko lekaide eta lekaimeek urteko batzar nagusia ospatu eben, "alkartu, alkarrizketan jardun eta alkarregaz bilatzeko unea, gure herrian Jesus iragarten , bere maitasunaren agerpen izaten jarraitzeko bideak arakatzeko unea". Orain arte presidente eta presidenteorde izan diran Felix Oronoz eta Mª Luz de la Hormaza Bizkaitik joan egin dira …
CONFER erakundearen erretiroa: "bokazinoa, misterio, doe eta egiteko lez"
Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Egunaren eta Sorterriko Bokazinoen Egunaren bezperan, zapatuz, eta CONFER-lekaide eta lekaimeen batzordeak antolatuta, Pazko aldiko erretiroa ospatu zan Bilbon, Luis Mª Vegak gidatuta.
Misinoaren jardunaldia, Barnezabalen
Joan dan zapatuz, otsailak 1, Berrizko Mesedetako Misiolariek antolatutako misinoaren jardunaldia ospatu zan Berrizko Barnezabal etxean. Luis Mari Vega Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) kide eta Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeko arduradunak eta Alicia Suso Caritas Bizkaia erakundeko kideek jardun eben eta, ostean, esperientzien mahaia …
Domekaz, biziera sagaratuak bere eguna ospatuko dau
Datorren domekaz, otsailak 2, Jaunaren Aurkezpenaren egunez, Biziera Sagaratuaren Munduko XXIX. Eguna ospatuko da. Aurton kontuan hartu dabe Jubileu Urtea eta "Itxaropenean erromes eta ereile" goiburua hartu da oinarritzat. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Santiago katedralean arratsaldeko zazpietan ospatuko dan Eukaristian.
Aita Martzel Andrinua eta Aita Luis Baraiazarra euskal kulturan eredu izan diranak hil dira
Goizean goiz izan genduan Luis Baraiazarra Markina-Xemeingo karmeldar alkateko frailearen heriotza eta minutu gitxiren buruan gure barruan zirrara sentitu genduan Martzel Andrinua pasiotarraren heriotzaren barriagaz. Fraile biok eredu izan dira euskal kulturan eta biak ala biak nabarmendu ziran fedearen eta euskeraren arloan. Lehenengoak lan klasikoak itzuli ebazan batez be, …
'Verbum Dei' alkarteak kurtsorako jardueren egitaraua aurkeztu dau
'Verbum Dei' Misino-alkarteak dei egin dau 2024-2025 kurtsorako prestatu dabezan proposamen ebanjelizatzaile bietan parte hartzeko. Alde batetik, Hitzaren eskola aurkeztu dabe (hilaren bigarren eguaztenez) eta, bestetik, Otoitzerako taldea (hilaren azken eguaztenez). Jarduerok Indautxuko Karmeneko Ama eleizako lokaletan (5. solairua, ezk.) izango dira, 18:30etatik …
Gernikaldeak agur esango deutse Foruko frantziskotarrei
Orain dala 600 urte inguru heldu zan lehenengo alkartea Izarora eta 300 urte inguru izango dira Forura lekualdatu ziranetik. Orain, agur esango deutse behin betiko Foruko herriari eta San Martin parrokiari. Hori dala-eta, bihar zapatuz, Gernikaldeko eleiztarrek esker ona adierazoko deutse fraileei ospakizun baten. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da ospakizunean.
Belaunaldi arteko talde batek otoitz esperientzia eukiko dau Taizé-n
Bagilaren 28tik garagarrilaren 5era bitartean, gure Eleizbarrutiko hainbat lagunek otoitz, isiltasun, gogoeta pertsonal, bizikidetza eta zerbitzu astea biziko dabe Taizeko (Frantzia) komunidadeagaz batera. Hurrengo urteetan errepikau gura dan jarduera baten lehen edizinoa izango da hau. Oraingoan, belaunaldien arteko talde batek parte hartuko dau -17 eta 85 urte bitartean- (gehienak 17 eta 35 urte bitartekoak). Taizeko komunidadeak eguneroko erritmoa proposatzen dau, alkarragaz otoitz egin, gogoeta biblikoak suspertuz eta lan praktikoak eginez. Herrialde ezbardinetako gazteakaz alkartuko …
Katalogoak XVIII. gizaldiko maisulana agerian jarri dau Arratian
Mexikar artearen maisu bikain eta Guadalupeko Andra Mariaren irudiaren margolari nagusiak 1754an egindako Guadalupeko Andra Maria orain arte ezezagun lez egon da Arteako Elexabeitiako San Migel ermitan. Lanei esker, Arratiako 9 herrietako10 parrokia eta 68 ermita katalogatu dira.
Durango izango da Bizkaiko Eleizaren erdigunea Goazen 2026an
Bilboko eleizbarrutiak 2026-2027 pastoral ekitaldiari hasierea emoteko eguna eta lekua zehaztu ditu. Goazen topaketea irailaren 26an, zapatuz, egingo da Durangon, eta Bizkaiko parrokien, mobimentuen eta pastoral eragileen topagune nagusia izango da.
Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde
Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.
Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar
Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.
«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben.
Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.
Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren
Maiatzaren 26an egin zan organoaren berrinauguraznioa. Bilboko gotzaina, Joseba Segura izan zan ospakizunaren buru. eta eleizako organo jolearen esku geratu zan kontzertua, José Ramón Rodríguez Vadillo. Honen harira parrokiak kontzertu bi antolatu dauz, bata ekainaren 25ean, 19:30etan.
Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"
Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan
Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.



