Barriak
Etiquetado como: Fraileak eta monjak
Forutarren agurra frantziskotarrei
Atzo, San Inazio egunez, Forutarrek euren jaietako egun nagusia ospatu eben. Mezatan, herritarrek omenaldia eskaini eutsien 300 urte baino gehiago herrian izan dan ordeneko azken hiru fraileei. Mikel Magunazelaia alkateak opari bana emon eutsienJesus Mari Madariaga, Felix Bilbao eta Pedro Urriolabeitiari. Esker ona agertu eutsien herritarren izenean. Fraileak apur bat …
Lourdes Gorostola izango da aurrerantzean be Berrizko Mesedetako Misiolarien Koordinatzaile Nagusia
1959.eko otsailaren 27an Berriatuan jaio zan Lourdes Gorostola Arrieta 1977an sartu zan Berrizko Mesedetako Misiolarien ordenan eta 1986.eko abuztuaren 10ean egin eban betirako botoen profesa. 1988tik 1992ra Perun egon zan Institutuko gazteen heziketaren arduradun lez eta, 9 urtez Probintzial izan ondoren, 2018an Filo Hirotaren lekua hartu eban Koordinazino Nagusian. Atzo, …
Hirukoiztarren familiak Karrantza bisitatu eban
Martitzenez, ekainak 4, Algortako Kristo Eroslea parrokia alkarteak, AA Hirukoiztarrek eta eleiztarrek Karrantzako Presako San Martin parrokia bisitatu eben. 1616.eko irailaren 20an Aljerian martiritza jasan eban eta hil egin eben Juan de Palacios eta Santisteban XVI. gizaldiko (1560) fraile hirukoiztarraren jaioterria ezagutu eben, non bateatu eben eta non bizi izan ebazan …
Ospitaletako arreta espiritual eta erlijiosorako taldeen biltzarra San Juan de Dios ospitalean
Santurtziko San Juan de Dios ospitaleak bere sorreraren mendeurrena ospatzeko egiten diharduan ekitaldien barruan, atzo -martitzena-, Bilboko Eleizbarrutiko ospitaleetan Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua (AEEZ) eskaintzen daben taldeak batu ziran bertan. Ospitale publiko zein pribatuetan pertsonaren alderdi espiritualaz arduratzen diran zerbitzuetako 17 ordezkarik …
Klausurako monja eta monjeek alkarragaz ospatuko dabe eguna
Bihar -maiatzak 26, domeka- Eleizak Hirutasun Guztiz Santuaren Eguna ospatuko dau eta, egun horretan ohikoa danez, 'Pro Orantibus' jardunaldia, aurton, "Zure aurpegia begietsiz, esan daigun: Egin bedi zure nahia!" goiburuaren haritik.
Eguenez, abadegintzen urteurrenak ospatuko dira
Beste urte batez, pastoral ekiturtearen amaieran eleizbarrutiko hainbaten abadegintzaren urteurrenak ospatuko dira. Aurton, 1954an abade egin ziranek Platinozko Ezteguak ospatuko dabez. 1964. urtean abade egin ziranek Diamantezko Ezteguak, 1974. urtean abade egindakoek Urrezko Ezteguak eta 1999. urtean ordenatutakoek Zidarrezko Ezteguak. Ospakizuna Begoñan izango da datorren …
"Ulertzekoa da jentea gertaerok dirala-eta harrituta egotea"
Bilboko gotzainak, Bizkaiko alkarte katolikoari zuzendutako adierazpenean, atsekabea eta harridura agertu ditu Beloradoko monja klaratarren inguruan gertatzen ari danari buruz. "Euren bizitza osoa Eleizari eskaini, botoak Eleizan jaso eta Eleiza honetako abadeakaz batera ospatu daben emakumeek -benetan holan sentitu izan dabelako-, bat-batean, guzti horretatik kanpo izten …
Musika, alkartasuna eta beste hainbat ekitaldi asteburuan
Maiatzean, Lehenengo Jaunartzeak ospatzen dira Eleizbarrutiko hainbat parrokiatan. Gainera, joan dan asteburuan, askotariko ekitaldiak izan dira han eta hemen eta argazkien bidez laburbilduko doguz:
Asteburuan, biziera sagaratua, tradizinoa, alkartasuna eta oroitzapena
Otsailaren lehenengo asteburuan, neguko egutegian entzutetsu eta herrikoi diran hiru jai ospatu daira: Barikuz, Kandelerio eguna, zapatuz, San Blas eta atzo -otsailak 4, domeka-, Agate Deunaren egunaren bezpera. Gaur ospatzen da santaren eguna eta atzo makina bat lagun ibili zan kalez kale hari abestuz. Barikuz, ohikoa danez, Biziera Sagaratuaren Eguna ospatu zan. Gainera, …
Bizkaiko lekaide eta lekaimeek euren eguna ospatzen dihardue
Gaur, otsailak 2, Jaunaren Aurkezpenaren eguna, Biziera Sagaratuaren Munduko XXVIII. Eguna ospatzen da. Bizkaiko 970 lekaide eta lekaimek euren eguna ospatuko dabe. CONFER Bilbaok antolatuta, Eukaristia ospatuko da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, arratsaldeko 19:00etan, Jesusen Bihotza eleizan (Bilboko Ayala kalea, jesuiten egoitza). Bilboko Eleizbarrutian, emakumeen 86 …
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan
Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua".
Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera
Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura.
Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?
"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.
Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei
Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari.
Bakion, omenaldia Txabi Ikobaltzetari
Datorren domekaz, ekainak 21, Bakion omenaldia egingo deutsoe Francisco Javier Ikobaltzeta "Txabiri", erretiroa hartuko dauala-eta. Gamizen be autorpena eta esker ona adierazoko deutsoez irailaren 19an.
Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean
Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.
Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da
Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira.



