Barriak
Abadeen ospakizuneko argazkiak
Bizkaiko klausurako monjen batzarra Elorrion
Asteburuan, Hirutasun Txit Santuaren Eguna ospatuko dala-eta, klausurako ordenek "Pro Orantibus" euren eguna ospatuko dabe urtero lez. Horretarako, ekainaren 15ean, domekaz, Bizkaiko klausurako monjen bigarren batzarra ospatuko da monja domingotarren Elorrioko komentuan -lehenengoa iaz izan zan, Durangon-. Goizeko 11:30etan ospatuko da Eukaristia, Kerman Lopez bikario nagusia …
Gernikako Kaltzada egoitza izango da Gizarte Jubileuaren hurrengo gunea
Frantzisko Aita Santuak deitu eban Jubileua dala-eta. Bilboko eleizbarrutian Gizarte Jubileua ospatzen ari da martxoan hasita, bikaritzaz bikaritza hainbat egitasmo ezagutzera emoteko. Barakaldoko gizarte jantokira (I. bikaritza) egin zan erromesaldia lehenengo, gero, Durangoko Etxepelera (IV. bikaritza) eta, azkenik, Getxoko Argia fundazinora. Etzi -ekainak 14, …
Helsinkiko gotzainak jardungo dau abadeen urteurreneko ekitaldian
Datorren eguenez, ekainak 12, Jesukristo gure Jaun eta Abade Nagusi eta Betierekoaren Egunez, abadegintzaren urteurrenak ospatuko dira. Aurton, 1965ean abade egin ziranek Diamantezko Ezteguak, 1975ean ordenatutakoek Urrezko Ezteguak eta 2000ean abade egindakoek Zidarrezko Ezteguak ospatuko dabez. Eukaristia -eurakaz bat egin gura daben guztientzat zabalik-, 12:30etan ospatuko …
Belaunaldiarteko eguna San Frantzisko Xabier alkartean
Atzo -ekainak 8, domeka- Bilboko San Frantzisko Xabier parrokiako alkartearen eguna ospatu zan.
Ekintza Katoliko Orokorrak "EKO Eguna" ospatu eban Basaurin
Eguraldia lagun ebeza ospatu eban atzo Bizkaiko Ekintza Katolikoak (EKO-ACG) urteroko eguna: "EKO Eguna". Aurreikusitako egitarauari jarraituz. "Ekologistak martxan" alkarteko kide dan "Sagarrak" talde ekologistak gidatutako saioan, landare inbasoreek dakarrezan arazoen barri emon eutsien, ingurua garbitu eta espezie horreetako bat, hain zuzen be "Falopia Japonica" kentzera …
250 lagun inguru batu zan Portugaleten, alkartearen egunean
Portugalete Pastoral Barrutiak "Vivir con esperanza. Itxaropenez bizi!" goiburuaren haritik ospatu eban atzo, Mendekoste egunez, alkartearen eguna, Andra Mari ikastetxean, 250 lagun baino gehiago batu zalarik.
Mª Jesus Beascoechea, "Vida Ascendente-Bizian Gora" mobimentuko presidente barria
Vida Ascendente–Bizian Gora mobimentuak kurtso amaierako ekitaldia ospatu eban atzo eta Basauriko taldeko kide dan Mª Jesus Beascoechea aukeratu eben mobimentuko eleizbarrutiko presidente. Azken zortzi urtez mandatu hau bete dauan Tomy Rodriguezen lekua hartu dau.
Kurtsoaren hasierako ekitaldi berezia osptuko da Elorrioko basilikan
Irailaren 27an, pastoral kurtsoaren hasiera ospatuko da. Ekitaldi berezia egingo da horretarako, izan be, Elorrioko basilika jubileu-tenplu bihurtuko da egun horretarako, horrek dakarren guztiagaz. Beste alde batetik, 2025-26 kurtsoan emongo jake amaiera 75. urteurreneko ekitaldiei. Azaroaren 9an, Eleizbarrutiaren Egunez, amaierako ekitaldia ospatuko da Santiago katedralean, …
Berbaldia Bilbon: "Gaixoak misiolari"
"Gaixoak misiolari, misinoari eskainitako bizi-ereua" goiburuaren haritik ospatuko dan saioa gidatuko dau bihar -ekainak 3, martitzena), Carmen Paniagua Gaixo Misiolarien Madrileko artxidiozesiko Batasuneko arduradunak. Barria eraikineko areto nagusian (Plaza Barria, 4) izango da, 18:00etan.
Abadeen ospakizuneko argazkiak
Bizkaiko klausurako monjen batzarra Elorrion
Asteburuan, Hirutasun Txit Santuaren Eguna ospatuko dala-eta, klausurako ordenek "Pro Orantibus" euren eguna ospatuko dabe urtero lez. Horretarako, ekainaren 15ean, domekaz, Bizkaiko klausurako monjen bigarren batzarra ospatuko da monja domingotarren Elorrioko komentuan -lehenengoa iaz izan zan, Durangon-. Goizeko 11:30etan ospatuko da Eukaristia, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala.
Gernikako Kaltzada egoitza izango da Gizarte Jubileuaren hurrengo gunea
Frantzisko Aita Santuak deitu eban Jubileua dala-eta. Bilboko eleizbarrutian Gizarte Jubileua ospatzen ari da martxoan hasita, bikaritzaz bikaritza hainbat egitasmo ezagutzera emoteko. Barakaldoko gizarte jantokira (I. bikaritza) egin zan erromesaldia lehenengo, gero, Durangoko Etxepelera (IV. bikaritza) eta, azkenik, Getxoko Argia fundazinora. Etzi -ekainak 14, zapatua-Gizarte Jubileua Gernikan (V. bikaritza) ospatuko da. Goizeko 10:30etan san Frantzisko parrokian ekitaldiari hasiera emon ondoren, bertaratutakoak erromesaldian joango dira Kaltzada egoitzaraino, bitarteko hau ezagutzeko. …
Helsinkiko gotzainak jardungo dau abadeen urteurreneko ekitaldian
Datorren eguenez, ekainak 12, Jesukristo gure Jaun eta Abade Nagusi eta Betierekoaren Egunez, abadegintzaren urteurrenak ospatuko dira. Aurton, 1965ean abade egin ziranek Diamantezko Ezteguak, 1975ean ordenatutakoek Urrezko Ezteguak eta 2000ean abade egindakoek Zidarrezko Ezteguak ospatuko dabez. Eukaristia -eurakaz bat egin gura daben guztientzat zabalik-, 12:30etan ospatuko da Begoñako basilikan.
Belaunaldiarteko eguna San Frantzisko Xabier alkartean
Atzo -ekainak 8, domeka- Bilboko San Frantzisko Xabier parrokiako alkartearen eguna ospatu zan.
Ekintza Katoliko Orokorrak "EKO Eguna" ospatu eban Basaurin
Eguraldia lagun ebeza ospatu eban atzo Bizkaiko Ekintza Katolikoak (EKO-ACG) urteroko eguna: "EKO Eguna". Aurreikusitako egitarauari jarraituz. "Ekologistak martxan" alkarteko kide dan "Sagarrak" talde ekologistak gidatutako saioan, landare inbasoreek dakarrezan arazoen barri emon eutsien, ingurua garbitu eta espezie horreetako bat, hain zuzen be "Falopia Japonica" kentzera animatzeaz batera.
250 lagun inguru batu zan Portugaleten, alkartearen egunean
Portugalete Pastoral Barrutiak "Vivir con esperanza. Itxaropenez bizi!" goiburuaren haritik ospatu eban atzo, Mendekoste egunez, alkartearen eguna, Andra Mari ikastetxean, 250 lagun baino gehiago batu zalarik.
Mª Jesus Beascoechea, "Vida Ascendente-Bizian Gora" mobimentuko presidente barria
Vida Ascendente–Bizian Gora mobimentuak kurtso amaierako ekitaldia ospatu eban atzo eta Basauriko taldeko kide dan Mª Jesus Beascoechea aukeratu eben mobimentuko eleizbarrutiko presidente. Azken zortzi urtez mandatu hau bete dauan Tomy Rodriguezen lekua hartu dau.
Kurtsoaren hasierako ekitaldi berezia osptuko da Elorrioko basilikan
Irailaren 27an, pastoral kurtsoaren hasiera ospatuko da. Ekitaldi berezia egingo da horretarako, izan be, Elorrioko basilika jubileu-tenplu bihurtuko da egun horretarako, horrek dakarren guztiagaz. Beste alde batetik, 2025-26 kurtsoan emongo jake amaiera 75. urteurreneko ekitaldiei. Azaroaren 9an, Eleizbarrutiaren Egunez, amaierako ekitaldia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan. Gertuen dagoan jarduerarik nabarmenena, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala-eta osptuko dan BizkaiBira da, ekainaren 25etik uztaiaren 13ra Bizkaia zeharkatuko dauan ibilaldia. Gehiago jakiteko: hemen.