Barriak
"Martxoak8mujeres” autorpena M. Carmen Hernandezi, bake eta adiskidetzearen arloan
Mari Carmen Hernandez bake eta adiskidetzerako batzordeko biktimen taldeko kide eta gizarte-politika arloan konprometitutako emakumeak ipiniko deutse aurpegia arlo honetan jardun izan daben edo jarduten ari diran emakumeei. Durangoko PPko zinegotzia zan eta 2000ean Durangon hil eben Jesus Maria Pedrosaren alarguna dan Hernandezek "Martxoak8mujeres" autorpenetako bat jasoko dau …
Autorpena Ana Zugaza Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko lehenengo emakume presidenteordeari, "Martxoak8Mujeres" ekitaldian
"Martxoak8Mujeres" ekitaldian, besteak beste, Ana Zugazak jasoko dau autorpena. Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko (EPK) lehenengo emakume presidenteordea izan zan eta eleizbarrutiko batzar nagusiko kontalaria, eta ardurakidetasun eta aitzindaritzazko egitekoetan diharduen emakumeen izenean emongo jako. Ekitaldia datorren martxoaren 7an izango da, 12:30etan, Indautxuko …
Garizuma bizi: familia, katekesia eta gaztaroa
Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzak hiru proposamen prestatu ditu 2025eiko Garizuma-aldirako: familientzat, parrokietako katekesirako eta gazteentzat.
Consuelo Puente da M8 ekitaldian omenduko dabezan emakumeetako bat
Datorren martxoaren 7an, Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunaren bezperan, Consuelo Puentek jasoko dau "martxoak8mujeres" jardueraren VII. ekitaldiko autorpenetako bat. On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan saioan, Bizkaiko Eleizak historian zehar, hainbat bizigiro eta erantzukizunetan, alkarteetako emakumeek agertu daben konpromisoa eskertuko dau. Gaurtik hasita, …
FIlipinar alkarte katolikoak bost urte bete ditu Bizkaian
Bizkaiko filipinar alkarte katolikoak bost urte bete ditu gure eleizbarrutian. Datorren zapatuz, martxoak 1, On Joseba Segura gotzaina buru izango da Romoko San Jose Langilea parrokian arratsaldeko bostetan ospatuko dan Eukaristian.
Astrabudua eta Erandioko parrokiak Garizumarako prestatzen
Garizumaren atarian, Erandioko San Agustin eta Astrabuduako San Lorentzo parrokietan deialdia egin deutse begiraleei, irakurlariei eta abeslariei, "hizkuntza eguneratzeko, ikurrak, abestiak..., nork bere egiteko", liturgian lagundu daien. Arduradunen esanetan, "abeslarien taldea martxan jarri gura dogu". Batzarra gaur -otsailak 25, martitzena-, egingo da Astrabuduan, …
Sortu da Santutxu Pastoral Barrutia
Atzo -domeka, Santutxu Pastoral Barrutiaren sortze kanonikoa ospatu zan San Francisquito parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru zala egindako eleizkizunean. Alkarteko kide ugarik parte hartu eban eta zera gogoratu jaken: "mundu honek ezinbesteko dau bizitzari beste sen bat emongo deutsan jentea" eta "etorkizuna Jainkoaren eskuetan eta, hemen Santutxun, bere lekukotasuna …
Migrazinoetarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendari ohia, Bilbon
Xabier Gomez dominikoa Gotzainen Batzarreko migrazino zuzendaria izan zan. Gaur egun Sant Feliuko gotzaina da, 2024tik. Bihar, Bilboko Elizbarrutiko ministerio ordenatuak antolatutako jardunaldia zuzenduko dau.
Plaka Joan Maria Uriarteren oroimenez bere heriotzaren urteurrenean
Atzo, otsailak 17, On Joan Maria Uriarte Goirizelaya Donostiako gotzain erretiratuaren heriotzaren urteurrena bete zan eta Indautxuko Karmeko Ama parrokian bere aldeko Eukaristia ospatu zan. Amaieran, bere plaka jarri eben bere oroimenez. Madre de Dios de las Escuelas Pías kofradiako kide batzuen ekimena izan zan. On Joan Mariak "moparen pastoralzakoak" deitzen ebazan …
Heziketa-saio barriak Corpus Christi parrokian
Bilboko Corpus Christi parrokian bihar emongo deutse hasiera hitzaldi sailari. "Eleiza sutan?!" goiburua ardaztzat hartuta, lau saio ospatuko dira Corpus eleizan (Poza lizentziatua, 50. Bis), otsailaren 18an eta martxoaren 4, 16 eta 25ean (gura daben guztientzat).
"Martxoak8mujeres” autorpena M. Carmen Hernandezi, bake eta adiskidetzearen arloan
Mari Carmen Hernandez bake eta adiskidetzerako batzordeko biktimen taldeko kide eta gizarte-politika arloan konprometitutako emakumeak ipiniko deutse aurpegia arlo honetan jardun izan daben edo jarduten ari diran emakumeei. Durangoko PPko zinegotzia zan eta 2000ean Durangon hil eben Jesus Maria Pedrosaren alarguna dan Hernandezek "Martxoak8mujeres" autorpenetako bat jasoko dau datorren barikuz, martxoak 7, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 12:30etan ospatuko dan ekitaldian.
Autorpena Ana Zugaza Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko lehenengo emakume presidenteordeari, "Martxoak8Mujeres" ekitaldian
"Martxoak8Mujeres" ekitaldian, besteak beste, Ana Zugazak jasoko dau autorpena. Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko (EPK) lehenengo emakume presidenteordea izan zan eta eleizbarrutiko batzar nagusiko kontalaria, eta ardurakidetasun eta aitzindaritzazko egitekoetan diharduen emakumeen izenean emongo jako. Ekitaldia datorren martxoaren 7an izango da, 12:30etan, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian.
Garizuma bizi: familia, katekesia eta gaztaroa
Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzak hiru proposamen prestatu ditu 2025eiko Garizuma-aldirako: familientzat, parrokietako katekesirako eta gazteentzat.
Consuelo Puente da M8 ekitaldian omenduko dabezan emakumeetako bat
Datorren martxoaren 7an, Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunaren bezperan, Consuelo Puentek jasoko dau "martxoak8mujeres" jardueraren VII. ekitaldiko autorpenetako bat. On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan saioan, Bizkaiko Eleizak historian zehar, hainbat bizigiro eta erantzukizunetan, alkarteetako emakumeek agertu daben konpromisoa eskertuko dau. Gaurtik hasita, aurten omenaldia jasoko daben emakumeak aurkeztuko doguz.
FIlipinar alkarte katolikoak bost urte bete ditu Bizkaian
Bizkaiko filipinar alkarte katolikoak bost urte bete ditu gure eleizbarrutian. Datorren zapatuz, martxoak 1, On Joseba Segura gotzaina buru izango da Romoko San Jose Langilea parrokian arratsaldeko bostetan ospatuko dan Eukaristian.
Astrabudua eta Erandioko parrokiak Garizumarako prestatzen
Garizumaren atarian, Erandioko San Agustin eta Astrabuduako San Lorentzo parrokietan deialdia egin deutse begiraleei, irakurlariei eta abeslariei, "hizkuntza eguneratzeko, ikurrak, abestiak..., nork bere egiteko", liturgian lagundu daien. Arduradunen esanetan, "abeslarien taldea martxan jarri gura dogu". Batzarra gaur -otsailak 25, martitzena-, egingo da Astrabuduan, mezaren ostean 19:30etan eta eguenez, otsailak 27, Erandion, ordu berean, 19:30etan.
Sortu da Santutxu Pastoral Barrutia
Atzo -domeka, Santutxu Pastoral Barrutiaren sortze kanonikoa ospatu zan San Francisquito parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru zala egindako eleizkizunean. Alkarteko kide ugarik parte hartu eban eta zera gogoratu jaken: "mundu honek ezinbesteko dau bizitzari beste sen bat emongo deutsan jentea" eta "etorkizuna Jainkoaren eskuetan eta, hemen Santutxun, bere lekukotasuna emon daigunon eskuetan dago".
Migrazinoetarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendari ohia, Bilbon
Xabier Gomez dominikoa Gotzainen Batzarreko migrazino zuzendaria izan zan. Gaur egun Sant Feliuko gotzaina da, 2024tik. Bihar, Bilboko Elizbarrutiko ministerio ordenatuak antolatutako jardunaldia zuzenduko dau.
Plaka Joan Maria Uriarteren oroimenez bere heriotzaren urteurrenean
Atzo, otsailak 17, On Joan Maria Uriarte Goirizelaya Donostiako gotzain erretiratuaren heriotzaren urteurrena bete zan eta Indautxuko Karmeko Ama parrokian bere aldeko Eukaristia ospatu zan. Amaieran, bere plaka jarri eben bere oroimenez. Madre de Dios de las Escuelas Pías kofradiako kide batzuen ekimena izan zan. On Joan Mariak "moparen pastoralzakoak" deitzen ebazan maitasunez, Covid pandemian laguntza eraginkorra emoten ebelako eleiza garbitzen eleizkizunen ostean. Eurentzat, oso garrantzitsua izan zan On Joan Mariarengandik jasotako babesa.