Barriak
Etiquetado como: San Bizente Martiria
Azken geltokia: Mufunga
Euskal Eleizbarrutietako MIsinoen 75. urteurrena ospatzen dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkariak Kongoko Errepublika Demokratikoa bisitatzen dihardu, Iñigo Iriarte misiolaria bidelagun dauala. Iriartek azaldu dauanez, bisitaldiaren arrazoi nagusia Xabier Goikuria, Katangan (Kongoko ED) jarraitzen dauan misiolari bakarragaz buruz buru egotea izan bada be, ezinbestekoa zan Mufungara joatea, Eleizbarrutiko hainbat parrokia eta lagunek herri honi laguntzen dihardualako.
Bilboko parrokiek Poza de la Salen egin daben kanpamentuaren amaiera
Udaldiaren hasiera bizi-bizia izaten ari da, izan be, makina bat jarduera antolatu da egun honeetarako. Kanpamentu eta lan-esparruak dira gehienak eta eurotan gazte eta gaztetxoak dira protagonista. Esate baterako, Bilboko San Fernando, San Bizente eta Xabierko San Frantzisko parrokietako 55 neska-mutilek eta 14 begiralek Poza de la Salen egin daben kanpamentuan parte hartu dabe aste honetan.
Danak barne hartzen dituan kartela kurtsoaren hasiera iragarteko
Bilboko Eleizbarrutiak Markinan emongo deutso hasiera 2023-24 kurtsoari datorren irailaren 30ean. Biharamunean, urriaren 1ean, Caritasen eta parrokia alkarteen aldeko baterako diru-batzea egingo da. Gaur aurkezten da jentaurrean kurtsoaren hasiera iragarten dauan eta udazkenetik aurrera Egitasmoari lotutako irudi lez erabiliko dan kartela. Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren azken batzarrean onartu zanez, Eleizbarrutiaren bide-orriaren barruan garatu daitezan ekintzek ikuspuntu jakin bat izango dabe alkarteetan: abegia eta barne hartzea. Bizkaiko eleiz errealitate bakotxak bere …
Izendapen eta kargu barriak datorren kurtsorako
Irailetik aurrera, hainbat abadek, diakonok eta ordaindutako pastoral mandatua daben laikok izendapen eta kargu barria izango dau. Gotzain Kontseiluak dagokien alkarteei jakitera emon ondoren, komunikabideetarako sailak horreen barri emoten dau jentaurrean:
Eleizbarrutiko ordezkaritza pertsonen salerosketaren inguruko jardunaldian, Madrilen
Atzo ospatu zan Madrilen pertsonen salerosketaren inguruko Eleizbarrutietako sailetako koordinatzaileen batzarra. Gizarte Pastoraltza eta Giza Sustapenerako Gotzainen Batzarreko Batzordeak antolatutako ekitaldia zan eta Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako migrazinoetarako saileko arduraduna izan zan Bilboko Eleizbarrutiko ordezkaria.
Garbealde PBan "Eraztunen Jauna" kanpamentua egingo dabe
Datorren domekan hasiko da Garbealde Pastoral Barrutiak (PB) antolatutako "Eraztunen Jauna" kanpamentua. Kanpamentu honegaz bat egingo dabe, gainera, Mena Bailarako parrokietako gazteek, uztailaren 2tik 9ra Liebanako Bidea "euren erara" egiteko. Hamar eta hamabost urte bitarteko (LHko 4. maila-DBHko 2. maila) neska-mutikoentzat da eta "Liebanako bidea, Barri Onaren lekuko" goiburuaren haritik igaroko dabez egun horreek.
Diakonotzarako Batzordearen lehenengo batzarra
Diakonotzarako Eleizbarrutiko Batzorde barriak gaur goizean ospatu dau bere batzar eratzailea Begoñako Gogarte Etxean. Diakonotzararen Direktorioan jasoten dan lez, Nestor Aras abadeak zuzenduko dauan batzordean pastoral bizitzako askotariko eremuan egongo dira ordezkatuta: Javi Garcia (abadeak), Juan Mujika (diakonoak) eta Estrella Moreno (laikoak).
Parrokietako gazteak kanpamentuetan
Errekarte Pastoral Barrutiko (PB) 'Gaztenahiak' taldeko 10 eta 15 bitarteko neska-mutilak kanpamentuan dagoz Orobion (Durango), hilaren 23tik 29ra. Gainera, gaur -eguaztena- amaituko da IV. eta V. bikaritzetako adin bereko neska-mutilek Bakion egin daben kanpamentua.
'BIzkaia isilik' bilkura isiletan Greziako kostaldeko hondoratzeko biktimak gogoratuko dabez
Elorriotik misinoetara, San Balendinen bidetik
Jaione Lopez 25 urteko elorriotarra uztailaren azkenean abiatuko da Filipinetara, herrialde haretan misiolari lanak egiteko. Herrikide dauan santu domingotarrak egin eban lez, Elorrio itzi eta misinoetara doa, kasu honetan, Berrizeko Mesedetako Misiolarien ardurapean dagoan hainbat egitasmotan laguntzeko. Egonda da lehen be misinoetan, hain zuzen be Kaikorren (Kenya). eta bi bider, 2018an eta 2020an, pandemia aldian. Berriotxoako San Balendin Bizkaiko zaindarietako baten egunez, On Joseba Segura Bilboko gotzainak urte birako Manilara doan Jaioneren misino-bialketa egingo dau eguerdiko …