25-12-2024 Natividad del Señor
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 104 )
 

Barriak

Etiquetado como: Día Mundial del Emigrante

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1562 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
25.07.2023

Santiago Apostoluaren eguneko eleizkizuna, zuzenean

Eguerdiko 12:00etan hasiko da Santiago Apostolu eta Bilbao uriaren zaindariaren egunez bere izenpeko katedralean ospatuko dan Eukaristia. Zuzenean jarraitu daiteke web honen bidez.

25.07.2023

Santiago Bilbao uriaren zaindariaren egunez, Eukaristia katedralean

Gaur, uztailak 25, Santiago Apostolu eta Bilbao uriaren zaindariaren eguna ospatzen da. Luis Alberto Loyo katedraleko deana buru izango da Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian. Zuzenean jarraitu daiteke web honen bidez. 

24.07.2023

Asteburuan, Algortako Berreroslearen urteurrena eta kulturarteko topaketa

Atzo -domeka-, esker oneko Eukaristia ospatu zan, Algortako Berreroslea eleizan lehenengo meza ospatu zala (1973.eko uztailak 21) berrogeta hamar urte beteten zirala-eta. Beste alde batetik, zapatuz, Orduñan, kulturarteko topaketa ospatu zan askotariko alkarte eta kulturarteko taldeetako 30 lagunen partaidetzagaz eta Laudato Si' entziklika ardaztzat hartuta. 

24.07.2023

Eleizbarrutiko ordezkaritza Gazteria Ikasle Katolikoa mobimentuaren (JEC) batzar nagusian

Ekintza Katoliko Espezializatuko gazte eta ikasle mobimentuko (JEC) militanteek -14 eta 30 urte bitarteko gazteak- gaurtik hilaren 30era arte, "Tenplu gara: zaindu daigun, zaindu gaitezan" goiburuaren haritik, Malagan ospatuko dan batzar nagusian parte hartuko dabe. Bilboko Eleizbarrutitik, mobimentuko hainbat kide joango da, esate baterako, Maitane Campos presidentea eta Pedro Luis Arias laguntzailea. 

23.07.2023

Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
22.07.2023

Bihar inaugurauko da Felipe Arrese Beitiaren bustoa Otxandion

Bihar -domeka-, ordu batean, Felipe Arrese Beitiaren (Otxandio, 1841.eko maiatzak25-1906.eko urtarrilak 16) eskultura inauguratuko da Otxandion, eleizaren ondoan dagoan Andikoa plazan. Arrese Beitia, idazle eta olerkari izateaz gainera, gai erlijiosoak lantzen zituan eskultorea izan zan eta, batez be, altarak, irudi erlijiosoak eta kurutzeak egin ebazan.

22.07.2023

Erromesaren bedeinkapenak Bizkaian, Santiago egunez

Patxi Malo Santiago Biderako eta Erromesaldietarako Eleizbarrutiko Idazkaritzako arduradunak oharra bialdu deutse Eleizbarrutiko parrokietako eta kultu-etxeetako arduradunei, uztailaren 25ean, Santiago Apostoluaren egunez, beren-beregi gure Eleizbarrutirako prestatutako erromesaren bedeinkapena emon daien.

21.07.2023

Domekaz, Margarita Maturana dohatsuaren eguna ospatuko da Berrizen

Uztailaren 23an, Margarita Maturana dohatsuaren eguna ospatuko da. Aurton, Eukaristia 17:00etan ospatuko da. Ondoren, San Lorentzo dantza-taldeak ondo etorria egingo deutso Errumaniako Doina Timisului folklore-taldeari Berrizeko Mesedetako Misiolarien komentuan. Euria egin ezkero, eskolako josatokian dantzatuko dabe. 

21.07.2023

Gazteen Munduko Egunerako prestatzen

Abuztuaren 1etik 6ra ospatuko da  Gazteen Munduko Egunaren (GME) XXXVIII. ekitaldia. Frantzisko Aita Santuak deituta Lisboan ospatuko dan jarduera honen aurretik, "Egunak Eleizbarrutietan" (EE) deitutakoak izango dira eta mundu osoko gazteak herrialdeko Eleizbarrutietako parrokia alkarteetan txertatuko dira. Uztailaren 26an, goizez atarako da lehenengo taldea, 62 lagunez osatuta, Bilbotik eta Viseura joango da talde hori. Eleizbarrutia da euren jomuga. Hango familiek hartuko dabez eta, arduradunen esanetan, "danok ez gara parrokia berean egongo; Sao Miguel do Mato, Queira-Casa Parroquial et …

20.07.2023

Domekan, bisita gidatua Sopelako Santa Marina ermitara

Datorren domekaz, uztailak 23, bisita gidatua egingo da Sopela/Urdulizeko Santa Marina ermitara eta eraikinaren inguruko datuak ezagutzeaz gainera, Munarria be -harri horretatik bedeinkatzen ziran lehen soloak- bisitatuko dabe. Eta ohiturari jarraituz, Sopelako auzotarrak erromes joango dira gaur, Santa Marina ermitara, erromeria ospatzera. Kalejira udaletxeko plazatik atarako da goizeko hamarretan eta ermitaraino helduko da eta 11:00etan ospatuko da bertan meza.