Barriak
Etiquetado como: Monjak
Jaione Lopez misiolari doa Filipinetara uztailean
Uztailaren amaieran, Jaione Lopez Filipinetara joango da misiolari lez jarduteko eta joan dan zapatuz, Elorrioko parrokia alkarteak, Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko alkarteakaz batera, esker oneko Eukaristia ospatu eban alkartean egindako lanagaitik, "bere misino-eskaintza, aukera eta konpromisoagaitik" eskerrak emoteko. Argazkiak: Hemen
Ekintza Katoliko Orokorreko gazte sektorearen kurtso amaierako topaketa
Atzo -domeka- EKO-ACG (Ekintza Katoliko Orokorra) gazte sektoreak kurtso amaiera ospatu eban. Mobimentuko gazteen taldeak alkartu ziran, udako jarduerei ekin aurretik, kurtsoari amaiera emoteko Areetako Mesedetako Ama parrokian.
Zurbaranbarriko Goiuriko Andra Mari eleizaren 50. urteurrena
Asteburuan, Bilboko Zurbaranbarriko Goiuriko Andra Mari parrokiak Urrezko Ezteguak ospatu ditu. Jardueraz beteta egon da asteburua eta, hasteko, zapatu goizez artisau-lanen azoka -marmeladak, egurrezko grabatuak...- egin zan, auzoko hainbat lekutan. Aldi berean, argazkien erakusketa jarri eben, Josune Larrakoetxea Fede-zabalkunde eta Katekesirako Artagan Pastoral Barrutiko P(PB) arduradunak azaldu ebanez, "50 urteotan alkartean bizi izandako uneak jasoz".
Sendotzak Etxebarrin, Ondarroan eta Gernikan
Zapatuz, 12 pertsona helduk sendotza hartu eben Etxebarriko San Esteban parrokian. Batek, gainera, bateoa eta lehenengo jaunartzea be hartu ebazan. Fernando Marcos Bilboko bikarioa izan zan buru eleizkizunean. Atzo -domeka-, Ane, Jon, Andrea, Josu eta Jon gazteek sendotza hartu eben Ondarroan, Jose Mari Kortazar V. bikaritzako lurralde bikarioa buru zala egin zan ospakizunean.
Gotzaina Gazteen Munduko Egunean parte hartuko dabenakaz alkartu zan zapatuz
Joan dan zapatuz, ekainak 17, ehun lagun inguru batu zan Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako gazteen sailak antolatutako ekitaldian. Frantzisko Aita Santuak deituta, abuztuaren 1etik 6ra Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Eguneko XXXVIII. ekitaldian parte hartuko daben gazteek euren itxaropen eta zirrarak batera jarteko aukera izan eben. Bilboko Eleizbarrutiak bidaia antolatu dau Portugalera. Taldea uztailaren 26an abiatuko da GMEeko ekitaldiaren atariko "Egunak Eleizbarrutietan" jardueran. Mundu guztiko gazteak herrialdeko Eleizbarrutietako parrokia …
Aurton, Markinan izango da kurtsoaren hasierako ekitaldia
Gotzain Kontseilu zabala joan dan astean batzartu zan Barnezabalen (Berriz) eta 2023-24 kurtsorako jardunaldiak izendatu ebazan. Irailaren 30ean emongo jako hasiera ofiziala kurtsoari Markinan ospatuko dan 'Goazen!' ekitaldiagaz (laster emongo dogu jardunaldiaren inguruko datu gehiago). Biharamunean, urriak 1, parrokiei eta Bizkaiko Caritasi eskainitako jardunaldia izango da. Astebete aurretik, irailaren 25ean, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna ospatuko da.
Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
ETBko mezak Berrizetik
Datozan hiru domeketan, ETB1en goizeko 10:00 emongo dabezan mezak Berrizen ospatuko dira, hain zuzen be, San Joan Ebanjelaria parrokian eta Txomin Alonso parrokoa buru dala.
Migrazinoetarako Eleizbarrutiko Mahaiak Greziako "giza zoritxarra" salatu egin dau
Europaren atarian sekula gertatu izan dan hondoratzerik latzenetakoaren aurrean, Migrazinoetarako Mahaia osaten daben erakundeek (Bizkaiko Caritas, Ellacuria Fundazinoa, Bidesari, Itaka-Eskolapioak, Oblatak, Migrazinoetarako Pastoraltza, Karidade eta Zuzentasunerako, Ekumenismorako eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzak, Latinoamerikar, Afrikar eta Txinatar Alkarteak) etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatu dabez. Erakundeok azaldu dabenez, "oraingoan be, salbamendua beranduegi iritsi da", eta, beste behin be, zera eskatzen dabe: "ezabatu …
Bihar doa Bilboko gotzaina Kongoko EDra
Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkaria bidaian atarako da bihar Kongoko Errepublika Demokratikora. Iñigo Iriarte misiolaria joango da beragaz. Primeran ezagutzen dau Iriartek inguru ha, izan be hainbat bider joan da afrikar herrialde honetara "Mufungaren adiskideak" eta "Goicouria" fundazinoakaz.