26-06-2024 Miércoles, XII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 106 )
 

Barriak

Etiquetado como: Gardentasuna

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1230 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
14.02.2023

Toño Casado Gazteen Munduko Egunaren koordinatzaileak Corpus Christi parrokian jardungo dau arratsaldez

Gaur -otsailak 14, martitzena- Bilboko Corpus Christi parrokiak (Poza lizentziaduna, 50) kurtsoan zehar ospatzen diharduan "Jomuga dogun Eleiza" hitzaldi saileko bosgarren berbaldia ospatuko da, 19:30etan. Gaurko saioan, Toño Casado Salamancako abade eta musikagile ospetsuak jardungo dau. Madrileko parrokia baten jarduten dau, gazteen arloan buru-belarri, izan be, aditua da gazteen arlo horretan eta datorren abuztuan Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Egunaren koordinatzaileetako bat.

13.02.2023

Abesbatzen XLIX. Astearen erdia bete da

Otsailaren 6an hasi eta barikura arte -otsailak 17-, Bizkaiko Abesbatzen XLIX. astea ospatzen ari da Begoñako basilikan. Emonaldi guztiak 20:00etan dira eta sarrera doan da. Basilikan, gainera, argiztapen barria jarri dabe: 50 LED foku koadroetan.

13.02.2023

Asteburuan, alkartasuna, otoitza eta konpromisoa

Asteburuan, Eleizarentzat oso esanguratsuak diran egun bi ospatu doguz. Alde batetik, zapatuz, Lurdeseko Andra Mariaren egunez, Gaixoaren Munduko Eguna ospatu zan -eleizbarrutian egun honen inguruan egin diran jarduerei buruz gehiago jakiteko: hemen- eta, bestetik, Esku Elkartuak erakundeak sustatzen dauan gosearen aurkako kanpaina. Kanpaina hau dala-eta, otoitzaldia ospatu zan zapatuz Ermuko Santiago Apostolua parrokian. Beste alde batetik atzo -domeka-, 70 lagun inguruk Arraizpe Pastoral Barrutian ospatu zan batzar nagusian parte hartu eban. Asteburuan, gainera, tonbola solidarioa egin …

13.02.2023

Osasun Pastoraltzaren saioak hainbat herritan

Gaixoaren Munduko Eguna ospatzen zala-eta, asteburuan hainbat jarduera ospatu da beste hainbat Pastoral Barrutitan. Osasun Pastoraltzarako Ermuko taldeak aldi barriari ekin eutsan, hain zuzen be, barikuz parrokiako lokaletan ospatuzan batzarrrean, non Osasun Pastoraltzarako eragileak batu ziran, besteak beste, taldekide barriei ondo etorria egiteko eta hasi barri daben ibilbidearen nondik norakoak azaltzeko. Txomin Alonso pastoralmoderatzaileak eta Laura Etxeberria Osasun Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak parte hartu eben batzarrean. Laura Etxeberriak, bere aldetik, Osasun …

13.02.2023

Zabalik da matrikulatzeko epea EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean

Gaurtik -otsailak 13- hilaren 24ra arte, zabalik egongo da 2023-2024 ikasturterako Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatzeko epea. Eleizbarrutiko 17 ikastetxeak Euskal Herrian aitzindari dan EBI sarean batuta dagoz, heziketa-eredurik aurreratuenak lanten dabezalarik. Gehiago jakiteko: hemen

12.02.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
11.02.2023

Gaixoaren Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Gaur, Gaixoaren Eguna ospatuko da Eleizan; hori dala-ea, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da arratsaldeko zazpietan Santiago katedralean ospatu eta web orrialde honetan zuzenean ikusi ahal izango dan Eukaristian. 

11.02.2023

Asteburuan, tonbola solidarioa Zaldibarren

Urte bitan ezin izan dabe egin Zaldibarko 'tonbola solidarioa' eta asteburu honetan -atzotik domekara arte- tonbolaren 42. ekitaldia ospatuko dabe. Antolatzaileen esanetan, "egitasmo hau behartsuenen aldeko lehentasunezko aukera gauzatzeko eta herriko misiolariei laguntzeko sortu zan". Urtean zehar, emakumeak joskintzan aritu izan dira aitatutako tonbola solidarioan zozketatzeko gauzak egiten: maindireak, erropak eta beste hainbat gauza. Herriko dendari, profesional eta herritar anonimoek, gainera, dohaintzak egiten dabez eta, azken batean, jarduera hau herritarrak batzeko eta alkarregaz …

11.02.2023

Eduardo Rincon zistertar monjearen aldeko oroimenezko meza

Joan dan urtarrilaren 31an hil zan A. Eduardo Rincon Fernandezen oroimenezko meza ospatuko da bihar, otsailak 12, eguerdiko 12:00etan, Ziortzako kolegiatan.

10.02.2023

Ezkontzako agintzarien barritzea, domekan, Ermuan

Otsailaren 12an, domekaz, 20 senar-emaztek ezkontzako agintzariak barrituko dabez Ermuko Santiago Apostolua parrokian 11:00etan ospatuko dan eleizkizunean. "Gure baiezkoa egunez egun ozenago" goiburuaren haritik, Esti Duran Fede-zabalkunde eta Katekesirako Oiz-Anboto PBko arduradunak azaldu dauanez, "ezkontza egunean Jainkoagaz egindako alkartasun-ituna gogoratu eta eguneratu egingo dogu, ezkontza hori bizirik dala eta egunero Jainkoaren eta kreazinoaren arteko maitasun, leialtasun eta batasunaren isla dala erakutsiz eta itun bizi eta zabal hori zailtasunak gainditu eta zaintzeko eta …