29-03-2024 Viernes, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 11 )
 

Barriak

Etiquetado como: Caritas

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1020 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
23.02.2024

Heldu da Garizuma-aldiko 'txoria' lagungarri barriakaz

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzatik, Garizuma-aldiaren inguruan gogoeta egiteko lagungarriak aurkeztu deutsez adin-talde desbardinei.

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaaren sustapenerako taldearen arrastoari jarraituz. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzak lagungarriak prestatu ditu Garizuma-aldirako. Alkarte abegitsu eta barneratzaileak / Comunidades acogedoras e inclusivas goiburuaren haritik, gaur egun abegi eta barneratzeak zer esan gura dauan aztertzen lagundu gura dabe.

Beste batzuetan lez, kristau alkarte osoarentzako lagungarriak be …

22.02.2024

Bihar jakingo da bideoklip onenaren ikastetxe sariduna nor dan

EBI sareko 17 ikastetxeetatik 15ek aurkeztu dabezan 30 bideoklipek parte hartuko dabe Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako 'Jazotajoa jaso' lehiaketan. Aurtengo ikus-entzunezko lanak kulturartekotasunari buruzkoak dira eta bideoklip onena aukeratzeko botoa emoteko epea, gaurko 23:59etan amaituko da. 

22.02.2024

Azken bisita gidatua "Sorolla eta erlikiak" eraukusketara

Eleiz Museoan ikusgai dan "Sorolla eta erlikiak" erakusketa otsailaren 29ra arte luzatu ondoren, datorren zapatuz, hilak 24, aukera barria eskainiko da erakusketa berezi hau sakontasunez bisitatzeko. Museotik azaldu dabenez, "Joaquin Sorolla margolariaren eskutik, erlikia eta erlikia-ontzien munduan murgildu gara". Bisita gidatuaren prezioa: 5 € lagun bakotxeko. Lekua gordeteko: 94 432 01 25

21.02.2024

Garizuma-aldiko berbaldiak VI. bikaritzan

Galo Bilbao Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasleak "Ze bihotz-barritze eskatzen deuskue garai honeek" gaiaren inguruan jardun eban atzo -martitzena- Zamudioko San Martin parrokian. Gaur, 19:30etan, Garizuma-aldiko eguaztenez garatuko dan berbaldi sailari emongo deutse hasiera Argia Fundazinoaren areto nagusian (Hirutasuna, 11, Algorta).

21.02.2024

Alkarte bereizketari buruzko berbaldi eta mintegia

"Alkarte bereizketa: alkarregaz bide egiteko era" goioburuaren haritik ospatuko da datorren eguenez, otsailak 22, Jose Ruiz Perez Deustuko Unibertsitateko Teologia-dekanoak eskainiko dauan berbaldia, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4), 18:30etan, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta. Datorren astelehenean, otsailak 26, leku eta ordu berean hasiko dan alkarte bereizketari buruzko mintegia be iragarri dabe. 

20.02.2024

Cyprien Melibik "Grito africano, por el derecho a existir" liburua aurkeztuko dau barikuz

Datorren barikuz, otsailak 23, Ciprien Melibi kamerndar abadeak "Grito africano, por el derecho a existir" bere liburua aurkeztuko dau Bilboko Karmeneko Ama parrokiako lokaletan (sarrera, Aretxabaleta kaleko 1 zenbakitik, 3.), 19:00etan. Saioa San Inazio Pastoral Barrutiak antolatu dau eta Jose Luis Villacorta abadeak gidatuko dau.

19.02.2024

"Jaunarekin betirako izango zarela sinistuz, Egun Handira arte"

Begoñako basilikan ospatu da gaur On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna. Basilika jentez lepo bete da, 1976 eta 1991 bitartean gure Eleizbarrutiko gotzain laguntzaile izan zanari azken agurra emoteko. Jenteak asko maite izan dau Uriarte eta hori bistan geratu da, asko eta asko hurreratu dalako Begoñako gogarte etxean jarrita egon dan hil-kaperara. Hilkutxa andetan eroan dabe gogarte etxetik basilikaraino prozesinoan, senideek lagunduta. Han, gotzainak egin deutso harrera otoitz eginez.

19.02.2024

Gotzaina izango da buru gaur arratsaldez Begoñan On Joan Maria Uriarte gotzainaren arimaren aldeko hileta-eleizkizunean

Begoñako basilikan ospatuko da gaur arratsaldez, On Joseba Segura gotzaina buru dala, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna eta zuzenean emongo da web honen bizez. Hil-kapera zabalik egongo da 15:30ak arte Begoñako Gogarte Etxean.

19.02.2024

Bake Topaketako argazkiak

Zapatuz "Bake Topaketa" bake eta adiskidetzearen aldeko eguna ospatu zan Ziortzan. 250 lagun inguru batu zan. Gehiago jakiteko: hemen.. Argazkiak: hemen.

Emaitzak orrialdeka