Barriak
Etiquetado como: Berriotxoako San Balendin
Gotzainaren berbak lanari eta honen inguruko galderei buruz
"Lanaren eraldaketa" MIntegia azken txanpan sartuko da gaur, maiatxak 11, On Joseba Segura Bilboko gotzainaren berbaldiagaz. Arratsaldeko lauretan hasiko da ekitaldia eta Domingo Sugranyes Mintegiaren zuzendariak erantzungo deutso gotzainaren jardunari. Azken urte biotan adituen batzordearen eskutik garatutako saioei amaiera emongo jake, beraz, eta ondorioak ekainaren 22an ospatuko dan azken saioan aurkeztuko dira. Berbaldi hau eta ondorengo azalpenak online jarraitu daitekez Paulo VI.a Fundazinoaren Youtube kanalean.
Kristautasun eta militantzia politikoaren inguruko mahai-ingurua
Maiatzaren 28ko hauteskundeak dirala-eta, Ekintza Katolikoko Langile Hermandadea mobimentuak (HOAC) mahai-ingurua antolatu eban. Sei ordezkari politikok jandun eben Santurtziko Kabiezeseko San Pedro parrokian, kostaldeko herriko hainbat parrokiatako hogeta hamar eleiztar inguru eta HOACeko hainbat militanteren aurrean.
Durangoko basilikako organoak 80 urte bete ditu
Organoaren doinuak gustuko dabezanek aukera ederra izango dabe New Yorkeko St. John the Divine katedralean egoiliar dan David Briggs organistari entzuteko. Kontzertu bi eskainiko ditu Bizkaian, lehenengoa, datorren barikuz Durangon, basilikako organoaren inaugurazinoaren 80. urteurrena ospatzen dala-eta, eta bigarrena, Bizkaian bisitari gehien jasotzen dauan basilikan, Begoñan. Kontzertu biak doan izango dira.
Vijayapurameko gotzain indiarrak bisita egin deutso Bilboko gotzainari de Bilbao
On Joseba Segura Bilboko Gotzainak harrera egin deutso gaur goizean Mons. Sebastian Thekethecheril, Indiako Kerala estatuko Vijayapurameko gotzainari. Indiako gotzainagaz batera, Anosh eta Ajith bere Eleizbarrutiko abadeak etorri dira gotzaitegira, Abadeok denpora daroe Gasteizko Eleizbarrutian pastoralgintzan.
Alkarkutxak 50 urte bete ditu
"`Alkarkutxa’ parrokia arteko alkartasuna gauzatzeko bidea da", aldarrikatu eban oraintsu Jose Miguel Erdozain Eleizbarrutiko ekonomoak ekonomia arloko boluntarioen aurrean, Bilboko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatu zan ekitaldian. La Caja Diocesana de Compensación-Alkarkutxak Urrezko Ezteguak ospatzen ditu aurton. Izan be, 1973an sortu zan Bilboko Gotzaitegiaren erakunde lez eta une horretan hauxe zan bere helburua: "Gotzainen Batzarretik etorritako bitartekoak, eta parrokien eta pastoral eskualdeen ekarpenak eta eleiz gizonen eta laikoen emote pertsonalak, administratzea. …
Irakasle Eskolako ikasleen alkarrizketa gotzainagaz
'Begoñako Andra Mari' Irakasleen Unibertsitate Eskolako ehun ikasle inguruk alkarrizketan jardun dau Eleizbarrutiko gotzainagaz. Erlejinoko irakasle izateko gaitsuna emoten dauan GAEA heziketako hirugarren kurtsoko ikasleek gaurkotasun-barrien inguruko hainbat galdera egin deutse gotzainari. Batzar trankil eta bat-batekoa izan da, Belen Rodero Eleizbarrutiko ikasegiko pastoral arduradunaren esanetan, "gotzainak ez dau-eta galderak aurretik ezagutzerik nahi izan". Ikasleek eskertu egin dabe gotzainaren "hurkotasun eta zintzotasuna", eta askotariko galderak egin deutsez, pertsonalak eta …
Begoñako organoaren doinuek emongo deutse hasiera nazinoarteko jaialdiari
'Bilbao hiria' nazinoarteko organo-jaialdiaren XI. ekitaldia maiatzaren 13tik ekainaren 3ra ospatuko da. Hamaikagarren ekitaldi honetan, EEBBetatik, Frantziatik, Alemaniatik eta Euskaditik etorritako organistek jardungo dabe. Organu-jole ospetsuak batzuk, esate baterako David Briggs britainiarra eta gorantz datozan beste batzuk, esate baterako, Virgile Monin eta Mar Vaque. Jaialdian lau kontzertu ospatuko dira eta, lehenengoa, Begoñako basilikan, 20:00etan.
Eskauten urteurrena eta katekesiko jaia Portugaleten
Joan dan zapatuz, maiatzak 6, Portugaleteko Andra Mari eskaut taldeak 40. urteurrena ospatu dau. Egun berean, katekesiko umeek Lehenengo Jaunartzearen aurreko ekitaldian parte hartu dabe. Arrasto-jokoetan ibili dira, familia ospakizuna izan da eta datorren astetik aurrera Lehenengo Jaunartzea egingo dabenei kurutzeak banatu jakez.
Ermuan, umeek abituaz egiten dabe Lehenengo Jaunartzea
Joan dan asteburuan hasi ziran Lehenengo Jaunartzeak ospatzen Eleizbarrutiko hainbat lekutan. Ermuan, orain dala berrogeta hamar urte inguru hasitako ohiturari eutsiz, umeek abituaz egiten dabe Lehenengo Jaunartzea, jantziok urtez urte birziklatu eta berrerabili egiten dabezalarik. Atzo, maiatzak 7, hasi eta hilaren 27raino, Ermua, Elorrio eta Berrizko parrokietako60 neska-mutikok Lehenengo Jaunartzea hartuko dabe.
"Gizon eta emakume kristauak politikan" gaiari buruzko solasaldia bihar Santurtzin
Bihar -maiatzak 9, martitzena-, Ekintza Katolikoko Langile Hermandadeak (HOAC) ekitaldia ospatuko dau Kabiezeseko San Pedro parrokian (Axular, 1. Santurtzi). "World-kafe" erara izango da, "gizon eta emakume kristauak politikan" gaiaren inguruan. Maiatzaren 28ko hauteskudeetan aurkeztuko dira alderdi politiko guztien hautagaiak eta Ezkerraldeko alkatetzak deitu dabez ekitaldian parte hartu daien.