25-11-2024 Lunes, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 115 )
 

Barriak

Etiquetado como: Urkiola

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1493 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
25.04.2023

Egitasmoa 'mezari' lotuta

Bilboko Eleizbarrutiak datozan urteetarako landu dauan ibilbide-orria ahalik eta eleiztar gehiengana helarazotea da Egitasmoaren sustapenerako taldearen asmoa. Ahalegin horretan, atzo Zornotzat batzartu zan taldekideek azaldu dabenez, "eta domekaz mezetara doan lagun askok prozesuan ez dauala parte hartu jakinda, informazino gehigarria eskainiko jake eta dei egin, eurenganatu eta garatu leiken ekintzaren bategaz konprometitu daitezan". Horretarako, agerkari berezia prestatu da, Alkarren Barri - Comunicación aldizkariaren erdiko orrialdeetan be argitaratuko dana, Egitasmoaren jardunbideen …

24.04.2023

2.000 legunetik gora Gorka Deunaren eguneko eskauten ospakizunean

Bi mila lagunetik gora batu zan Bilbon, atzo -domeka-, Gorka Deunaren eguneko Bizkaiko eskauten jaian. Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak "B plana" aktibatu eban, iragarritako eguraldia eskasa zan-eta. Horregaitik, jaia, aurreikusita egoan lez Avril mendian ez ezik, Begoñazpi ikastolan ospatu zan. 

24.04.2023

Asteburuan, misinoak eta musika buztartuta

Asteburuan, Misino-abestiaren 43. Jaialdia ospatu da Eleizbarrutian, “Muga bako kristauak” erakundearen eskutik. Estatuko 15 Eleizbarrutitik etorritako 600 lagun inguruk parte hartu dau ekitaldian. Zapatu goizez, Indautxu plazan alkartu ziran agintarien aldetik jaso eben harreragaz eta atzo emon eutsen amaiera jaialdiari, Santiago katedralean, On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu eben Eukaristiagaz. Argazkiak: hemen. Gainera, bariku arratsaldez, Bilboko Koral Alkarteak kontzertua eskaini eban Abandoko San Bizente Martiria eleizan, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena

24.04.2023

Gizalegezko Lanaren aldeko "zeinua"

“Lana Bizigai. Trabajo Decente-Trabajo Saludable” goiburuaren haritik ospatu zan atzo -apirilak 23, domeka-, Eleizbarrutian, Gizalegezko Lanaren aldeko III. Eguna. Lanaren eremuan bizia zaintzea ezinbesteko dala nabarmendu gura izan zan. Langile Pastoraltzatik laneko ezbeharren biktimen eta gizalegezko lanaren aldeko zeinua egitea proposatu eben, hain zuzen be, minutuko isilunea egitea. 

24.04.2023

Bokazino Pastoraltzari buruzko berbaldia Carlos Gomez Virseda jesuitaren eskutik

Artzain Onaren Domekaz -aurton, apirilaren 30ean-, Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna ospatuko da, sortu barri dan Bokazino Pastoraltzarako Gotzainen Batzarreko (EGB) Zerbitzuak sustatuta eta antolatuta. Egun berean ospatuko da Sorterriko Bokazinoen Eguna be, Aita Santuaren ardurapeko Misino-egintzak (OMP) erakundeak antolatuta. Hori dala-eta, hainbat jarduera antolatu da Eleizbarrutian, besteak beste, bihar -apirilak 25, martitzena-, Begoñako gogarte etxeko areto nagusian, 19:00etan Carlos Gomez-Virseda jesuita, misiolari eta medikuak eskainiko dauan berbaldia: "Bokazino Pastoraltzaren …

23.04.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
22.04.2023

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko liburutegian maileguan gehien emon diran 10 liburuak

Bihar -apirilak 23, domeka-, Liburuaren Nazinoarteko Eguna (eta Egile-eskubideena) ospatuko da. UNESCOk izendatu eban egun hau 1995ean, kultura unibertsaleko talentu biri autorpena egiteko, hain zuzen be, apirilaren 23an zendu ziran Miguel de Cervantesi eta William Shakespeareri. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) liburutegiko arduraduna dan Marian Cantonek azken hilabeteetan maileguan gehien emon diran 10 izenburuak emon deuskuz. Bere esanetan, "jaso dogun fedea zabaltzeko prestasuna eta ardura dogula esan geinke, orain be, 'Galileara itzuli' guran gagoz historiaren …

21.04.2023

Arizmendiarrietari eskainitako musikala, lehenengo aldiz Markinan

Bihar beteko da Barinagako (Markina-Xemein) eleizatean sortu zan Jose Maria Arizmendiarrieta beneragarriaren jaiotzaren urteurrena. Eta, hain zuzen be, Markinako udal frontoian estreinatuko da euskal kooperatiben bultzatzaile izan zan abadeari eskainitako "Hazia" musikala. Gontzal Mendibil musikagile eta abeslariak prestatu dau argi, dantza eta abestien ikuskizun hau. Iluntzeko zortzietan hasiko da eta ehun lagun inguruk parte hartuko dau antzezpenean. Beste alde batetik, `Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak´ beneragarriaren alderdi espirituala jasoten dauan liburua argitaratu dau. …

21.04.2023

Tailerra Algortan, "familian fedea esnatzeko"

VI. bikaritzako bateo aurreko taldeak gidatuta batzarra egingo da bihar -zapatua-, 12:30etan Algortako San Inazio parrokian eta, bertan, 0 eta 6 urte bitarteko umeak dabezan familientzat antolatu dan tailerraren barri emongo dabe. Gehiago jakiteko:    anunciovicariasexta@gmail.com helbidera mezua bialdu edo 688722780 telefonora deitu.

20.04.2023

600 lagun inguruk parte hartuko dau asteburuan Misino-abestiaren jaialdian

"Handian amets" goiburuaren haritik ospatuko da Misino-abestiaren 43. Jaialdia, hain zuzen be, Bilbon, apirilaren 22 eta 23an, “Muga bako kristauak” ekimenak sustatuta. Eleizbarrutiek txandaka antolatzen dabe jaialdi hau eta aurton, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta,  Bilbon ospatuko da. Estatu osoko 15 Eleizbarrutitako ordezkariak batuko dira bizkaitar uriburuan.