Barriak
Etiquetado como: Adin txikikoak
Arizmendiarrietari eskainitako musikala, lehenengo aldiz Markinan
Bihar beteko da Barinagako (Markina-Xemein) eleizatean sortu zan Jose Maria Arizmendiarrieta beneragarriaren jaiotzaren urteurrena. Eta, hain zuzen be, Markinako udal frontoian estreinatuko da euskal kooperatiben bultzatzaile izan zan abadeari eskainitako "Hazia" musikala. Gontzal Mendibil musikagile eta abeslariak prestatu dau argi, dantza eta abestien ikuskizun hau. Iluntzeko zortzietan hasiko da eta ehun lagun inguruk parte hartuko dau antzezpenean. Beste alde batetik, `Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak´ beneragarriaren alderdi espirituala jasoten dauan liburua argitaratu dau. …
Tailerra Algortan, "familian fedea esnatzeko"
VI. bikaritzako bateo aurreko taldeak gidatuta batzarra egingo da bihar -zapatua-, 12:30etan Algortako San Inazio parrokian eta, bertan, 0 eta 6 urte bitarteko umeak dabezan familientzat antolatu dan tailerraren barri emongo dabe. Gehiago jakiteko: anunciovicariasexta@gmail.com helbidera mezua bialdu edo 688722780 telefonora deitu.
600 lagun inguruk parte hartuko dau asteburuan Misino-abestiaren jaialdian
"Handian amets" goiburuaren haritik ospatuko da Misino-abestiaren 43. Jaialdia, hain zuzen be, Bilbon, apirilaren 22 eta 23an, “Muga bako kristauak” ekimenak sustatuta. Eleizbarrutiek txandaka antolatzen dabe jaialdi hau eta aurton, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta, Bilbon ospatuko da. Estatu osoko 15 Eleizbarrutitako ordezkariak batuko dira bizkaitar uriburuan.
Kontzertua, Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta
Euskal Eleizbarrutietako Misinoek (EEEEMM) 75. urteurrena ospatzen dihardu. Hiru Eleizbarrutiek (Donostia, Gasteiz eta Bilbao) batera antolatutako ekintzak izan dira eta baita Eleizbarruti bakotxak beren-beregi antolatutakoak. Esate baterako, bihar -apirilak 21, barikua-, Bilboko Koral Alkarteak kontzertua eskainiko dau Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian, 19:00etan.
9 metroko eskultura egin dabe zedro iharretik
"Bizitzaren arbola" deitzen da gaur Somorrostro ikastegian inauguratu dan eskultura. Javier Laiseca ikastegiko zuzendaria, Gorka Urreiztieta eskultorea, Ainara Leiba Muskizeko alkatea, Toti Martinez de Lezea idazle eta eskultorearen adiskidea, udalerriko auzotarrak eta Eleizbarrutiko ikastegiko beharginak izan dira ekitaldian. Orain dala 400 urte landatutako Libanoko zedrotik egindako eskulturak 9 metroko altuera dau eta herriko metalurgia-historiagaz zerikusia dauan hainat irudi jasoten dau. Hainbat keinu egiten deutse eskolari eta bere sortzaileari, Marcelo Gangoiti abadeari.
Arto-kanaberazko oreaz egindako Kristo, Lekeition
Bihar, arratsaldeko zazpietan eta Lekeitioko basilikan, 'Vera Cruz erretaularen zaharbarritzea. Erretaula gatazkatsuaren zaharbarritzea' gaiaren inguruko berbaldia izango da. Juan Manuel G. Cembellin Eleiz Museoko zuzendariak eta Patxi Saez Colina zaharbarritzaileak jardungo dabe. Gatazkaz inguratutako artelana da, izan be, indiano batek dirua bialdu eban egiteko, urte asko pasatu zan eraiki arte eta oinordekoakaz auziak eta tirabirak egon ziran. Gainera, erretaula aparta da, bakarra Euskal Herrian, besteak beste, mexikar Kristoa daualako, erretaulako elementurik zaharrena, arto-hostoz …
Minutuko isilunea, laneko ezbeharren biktimen alde
"Lana bizigai. Gizalegezko lana - Lan osasungarria" goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, apirilak 23, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko III. Eguna, lanean biziaren zaintza nahitaezkoa dala nabarmenduz. Langile Pastoraltzak, egun hau dala-eta, Eukaristien ostean, eleizen aurrealdean, laneko ezbeharren biktimen aldeko "alkartasun zeinua" egitea proposatu dau eta, aldi berean, lan duina aldarrikatzea. Minutuko isilunea egitea da proposamena eta une hori jasoten dauan argazkia honako honeetako batera bialtzea: pastoralobrera@bizkeliza.org edo 605764775
Eskaut gazteria eta Caritas, Gorka Deunaren egunean
Datorren domekaz, apirilak 23, Bizkaiko eskautek euren eguna ospatuko dabe Bilboko Avril mendian. Bi mila eta bostehun eskaut inguru batuko da Gorka Deuna ospatzeko. Aurtengo ospakizunak badau berezitasun bat, izan be, Bizkaiko Caritasek bat egingo dau eskautakaz 'mundu hobearen alde' lan egiteko asmoagaz.
Roberto Casasen berbaldia fedearen zabalkundeari buruz, Iruñan
Roberto Casas Andrés Eleizbarrutiko diakono eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) laguntzaileak berbaldia eskainiko dau bihar -apirilak 19, eguaztena-, 19:30etan, Iruñako Kurutze Plaza Institutuko aretoan. "Zer gertatzen ari da fedearen zabalkundeaz? Diagnostiko, erronka eta lagungarriak aurre egiteko" goiburuaren haritik jardungo dau Casasek Foro Gogoa (Cristianismo y Mundo actual) dalakoak antolatutako biharko ekitaldian.