Barriak
Etiquetado como: Migrazinoen Munduko Eguna
Bilboko gotzaina: "Ez daiguzan Gazako biktimak ahaztu"
BIlboko gotzainak Begoñako Amatxuren egunez Meza Nagusian egin dauan homilian, Gazako egoera negargarria, "hedatzen ari dan elikadura- eta osasun-krisia" aitatu dau, 40.000 heriotza baino gehiago izan dala nabarmenduz. "Biktimak ez ahazteko, biktimei lepoa ez emoteko" eskatu eban, informatzeko, belaunaldi gazteak hezteko eta "eten barik otoitz egiteko". Gotzainak, Meza Nagusiaren aurretik, datu historikoen arabera, Begoñako eleizateko lehenengo armarria irudikatzen dauan 1639ko grabatua irudikatzen dauan ezkutuaren inaugurazinoan parte hartu dau.
Begoñako Amatxuren eguneko Meza Nagusiaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan ospatuko dan Meza Nagusian. Zuzenean emongo da web honen bidez.
Begoñako basilika beste ikuspuntu batetik
Bilboko Eleizbarrutiak, gaur, Begoñako Amatxuren egunez, dronez grabatutako basilikaren irudien bideoa aurkeztuko dau. Otsailetik aurrera, basilika barruko gaur egungo itxurak hainbat aldaketa izango dau, Vecunia egitasmoari lotutako indusketei hasiera emotea aurreikusita dago-eta. Aste honetan Ignacio Fernandez parrokoak Radio Popular-Herri Irratian egin deutsen alkarrizketan adierazo dauanez, lanak zatika egingo dira eta eleiza kulturako zabalik izango da.
Begoñako Amatxuren eguna
Gaur -urriak 11, barikua-, Bizkaiko Jaurerriko zaindari dan Begoñako Amatxuren Eguna ospatzen da. Santutegian, goizeko 9:00etan ospatuko da lehenengo meza eta hurrengoak 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan (Meza Nagusia, On Joseba Segura Gotzaina buru dala -zuzeneko emonaldia web honen eta TeleBilbao katearen bidez) eta 13:00ean izango dira. Arratsaldez, 17:00etan, 18:00etan, 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan ospatuko dira Eukaristiak. Basurtuko Beti Jai Alai taldeak 20:00etako mezan 'Ezpata-dantza' dantzatuko deutso Begoñako Andra Mariari .
Bidesari, 30 urte presoei lagun eginez
Bilboko Hika Ateneo aretoan (Eskola Zumarkalea, 1, Ibaiondo) ospatuko da bihar Bilboko Eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzaren barruan dagoan Bidesari alkartearen urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia. Saioan, Bidesari alkartearen historia -sorrera, gertaera gogoangarriak, profesionalizatze prozesua...- gogoratuko da, urteotako irudiak ikusiko dira eta erakundeko boluntarioek, erabiltzaileek eta langileek euren esperientzia batera jarriko dabe. Gaur egungo egoeraren, erronken eta etorkizunaren inguruan be jardungo dabe.
Boluntarioak behar dabez Gorlizeko erietxean laguntzeko
Bilboko Eleizbarrutiak Bizkaiko hainbat ospitaletan laguntzen dau AEEZrako (Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua) taldeen bidez. VI. bikaritzan, Gorlizeko (hainbat hamarkadatan) eta Urdulizeko (orain dala 5 urte hasita) ospitaleetan emoten da zerbitzu hori.
Aste honetan, erromeria Begoñan
Datorren eguen eta barikuz, milaka lagunek parte hartuko dau Begoñako Amatxuren erromerian. Bizkaiko zaindaria eta Umea jairako dotore jantzita dagoz arropa zuriz bederatzi egun aurretik. Bezperan, urriaren 10ean, 18:00 eta 19:00etan ospatuko dira mezak eta 21:00etan ospatuko dan azken mezaren aurretik, Jon Uriarte aurtengo ohorezko erromesak berba batzuk esango deutsez eleiztarrei. Urriaren 11an, On Joseba Segura gotzaina izango da buru eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian.
Isabel Matillaren misino-esperientzia Ekuadorren
Aurton urriaren 22an -domeka-, "Zoaze eta gonbidatu guztiak jai-otordura / Id e invitad a todos al banquete" goiburuaren haritik, ospatuko dan DOMUD egunaren inguruko kanpainaren barruan, bihar -urriak 9, eguaztena-, Isabel Matilla misiolariak Ekuadorren bizi izandako esperientzia batera jarriko dau. Berbaldia Barria eraikinean (Plaza Barria 4, 1.) izango da 18:00etan.
Berrizko Mesedetakoen Institutuko laikotzaren konpromisoa
Berrizko Mesedetako Misiolarien Institutuko 15 laikok euren konpromisoa barritu eben domekaz, Alex Alonso lurralde bikarioa buru zala Berrizko komentuan ospatu zan Eukaristian.