26-02-2024 Lunes, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 12 )
 

Barriak

Etiquetado como: Seminarioa / Mintegia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 923 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
06.01.2024

Caritasen opil solidarioaren banaketaren irudiak

2005etik aurrera, Errege egunaren bezperan, Caritas Bizkaia erakundeak errege-opil solidarioaren ekitaldia egiten dau BIlboko Plaza Barrian. Atzo -barikua-, ehunka lagun batu zan plazan, Cáritas Bizkaia erakundearen jarduera autortzeko eta laguntzeko. Gaur, Errege Eguna, gotzaina buru izango da Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Agerkundearen eguneko Eukaristian eta berau web honetatik jarraitu ahal izango da.

05.01.2024

Elezkanok Bilbon abestuko ditu disko barriko abestiak

Bermeoko abade, musikagile eta abeslariak Bizkaia Irratia eta Radio Popular-Herri Irratia hedabideei eskainitako alkarrizketatan emon ditu ezagutzera 'Txori kantari' diska barriaren nondik norakoak. Eleizako homilietatik harago helarazo gura dituan mezuak musikaz jantzi eta jentaurrean aurkezen dauan hamalaugarren diskoa da. Askotariko gaiak ikutzen ditu: bidegabekeriak, osoko ekologia, etorkinen bizipenak... Euskeraz idatzi eta abestutako hamaika abesti jasoten dira. Diskoaren aurkezpena, urtarrilaren 26an egingo da Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 19:30etan.

05.01.2024

Azken egunak jaiotzen erakusketak bisitatzeko

Gabon-aldiaren azken txanpan egon arren, oraindik bada astia jaiotzen erakusketaren bat bisitatzeko, zabalik dira-eta domekara arte:

04.01.2024

Urte barriko kontzertu solidarioa Iralabarriko San Antonio koralaren eskutik

Iralabarriko San Antonio koralaren 25. urteurreneko ospakizunen barruan, gaur -urtarrilak 4, eguena- "Gau magikoa Urte Barrian" izenburua dauan errepertorioa eskainiko dau, 19:45etan, Begoñako basilikan, Caritas Bizkaia erakundearen alde.

03.01.2024

Eleizbarrutiko ordezkaritza Seminarioetako hezitzaileentzako ikastaroan, Madrilen

Ignacio Fernandez Bilboko Seminarioko errektoreak eta Manu de las Fuentes hezitzaileetako batek Seminarioetako hezitzaileentzako ikastaroan parte hartzen dihardue Madrilen, urtarrilaren 2tik 4ra. Seminarioetarako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeak antolatzen dau ikastaro hau. 

03.01.2024

Durangon, Andra Mari basilikaren eleizpearen zaharbarritzeari buruzko erakusketa

Andra Mari basilikaren eleizpearen zaharbarritze-lanei buruzko erakusketa egongo da ikusgai urtarrilean, Durangoko San Agustin eraikinaren hallean. Liburu eta diskoaren azokan eleizpeko burdin hesiaren eremuan kokatu zan erakusketa urtarrilean be ikusi ahal izango da emonaldia dagoan egunetan.

02.01.2024

Urteko azken asteburuko jarduerak

Urteko azken asteburuan hainbat jarduera ospatu da Eleizbarrutiko hainbat lekutan eta horreen irudiak jasoko doguz orain:

02.01.2024

Liturgia, Alkarren Barri/ Comunicación aldizkarian

Amaitu barri dogun 2023an, "Alkarren Barri / Comunicación" aldizkariak Lliturgiari eskaini deutso sail bat. Urtarrilean, esate baterako, eleizaren atalak eta altaran jarten diran gauzak aitatu ziran. Beste kapitulu batzuetan, liturgian erabilten diran koloreak, eleizetan argia non dan garrantzitsua, e.a..., aztertu dira. Jesus Llarena Liturgiarako Eleizbarrutiko Ordezkariak prestatu dau. 

01.01.2024

Gotzainak itxaropena eta Lur Santurako bakea eskatu dauz

Bilboko gotzainak Urte barriko mezea ospatu dau Begoñan.

01.01.2024

Zuzenean urteko lehenengo meza Begoñako basilikatik

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan ospatuko da n urte barriko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia.

Emaitzak orrialdeka