Barriak
Etiquetado como: Jesuitak
Aste Santuko pregoia, Kofradien Ermandadeko presidentearen eskutik
2023ko Bilboko Aste Santuko pregoia irakurriko da gaur arratsaldeko 20:00etan Santiago katedralean. Bilboko Kofradien Ermandadeko presidente aukeratu barri daben Luis Olaortua Setien izango da urtengo pregoilaria. Web orrialde honen bidez zuzenean emongo dan ekitaldian, On Joseba Segura gotzaina izango da buru eta aurton bere 75. urteurrena ospatzen diharduan Santiago Apostoluaren Kofradiako korneta eta danborren bandak girotuko dau.
400 jóvenes Bika Egunean, Gernikan
"¡MEJOR con Jesús!/Jesusegaz HOBE!" goibubuaren haritik, 400 gazte inguru batu zan zapatuz Gernikan.
'Effeta' topaketa, agurra eta konpromisoa, asteburuan
Asteburuan, 'Effeta' gazteen erretiroaren VIII. ekitaldia ospatu da Zornotzan. Eta Gernikan, gotzaina buru izan zan klaratar monjen alkartearen agurreko Eukaristian. Berrizen, bestalde, hainbat senar-emaztek ezkontzako agintzariak barritu ebezan.
Maitasunez gogoratzen dabe Pruden Escobar Balmasedan
Joan dan asteburuak aparteko misino-kutsua izan dau. Atzo, Eleizbarrutietako Misionen eguna ospatu zan eta gotzaina izan zan buru Santiago katedralean ospatutako Eukaristian: hemen. Misinoetarako Begoñako taldeak azoka txikia ospatu eban hainbat margolan salgai jarriz eta han batutako dirua misino-egitasmoetara zuzenduko dabe. Gainera, zapatuan, NOS UNIMOS - UNISSONS NOUS GKEak eta Balmasedako Udalak NOS UNIMOS EN BALMASEDA / PREMIOS ELKARTASUNA sarien bigarren ekitaldia ospatu eben eta 2015ean hil zan Pruden Escobar Eleizbarrutiko abade eta misiolaria gogoan izan eben.
Zubiaurreren "Nekaldia", Garain
Bilboko Koral Alkarteak, Enrique Azurza zuzendari-lanetan dala, Valentin Zubiaurre musikagilearen (Garai, 1837 / Madril, 1914) Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia lana interpretatuko dau datorren apirilaren 1ean, Garaiko eleizan. Lehenengo emonaldia, 18:30etatik 19:30etara izango da eta bigarrena, ordubete beranduago. Gaur jarriko dira salgai Garaiko udaletxean 140 sarrerak, 70 saio bakotxerako, 5 euroren truke.
On Joseba Segura gotzaina: "Misinoa bizirik da gaur be"
Atzo, Garizuma-aldiko laugarren domeka, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria buru izan zan, Santiago katedralean eguerdiz ospatu zan Eukaristian. Hasieran esan ebanez, "aparteko eran gogoratu gura dogu 2023 honetan, 75 urte beteten dirala euskal Eleizbarrutiek misino-abenturari ekin eutsenetik". Gotzainak gogoratu ebanez, orduan, 1948an, bakarrik Gasteizko Eleizbarrutia egoan. Gotzainaren esanetan, "Euskal Eleizbarrutietako MIsinoen 75. urteurren hau Jainkoari eskaini gura deutsagu eta esker ona adierazo gura dogu gure misiolariak, …
Asteburuan, "Zaindu, eskutik heldu" Caritasen kanpaina
Datorren asteburuan, Bizkaiko Caritasek urteko kanpainetako bat ospatuko dau. "Zaindu, eskutik heldu/Cultiva cuidados" goiburuaren haritik, Cáritasek zaintzaren garrantzia nabarmendu gura dau. Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuzendariak egun honetarako idatzi dauan gutunean, erabakiak hartzera deitzen dau: "zeure bizitzan, gizarte eta familia bizizan, eguneroko jokaeretan aldaketa txikiak gauzatu ahal izateko". Gehiago jakiteko eta kanpainarako lagungarriak eskuratzeko: hemen
Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurreneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
Gaur, martxoak 19, San Jose eguna, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek euren eguna ospatzen dabe. Aurton, era berezian, 75 urte beteten dira-eta lehenengo misiolariak abiatu ziranetik.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Santiago Apostoluaren Penitentzia-kofradiaren 75. urteurrena
Santiago Apostoluaren Penitentzia-kofradiak 75. urteurrena ospatzen dau aurton, "kofradiakide lez daben leialtasun eta konpromisoan iraunez". Hainbat jarduera antolatu dabe urteurren esanguratsu hori ospatzeko, besteak beste, abenduaren 30ean ospatu eben sorreraren urteurreneko Eukaristia eta, gaur, On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan 75. urteurreneko ekitaldi nagusia: Eukaristia Mendiko San Jose eleizan. Eleizkizunean, gainera, eleizperako egindako Itxaropenaren Maria Guztiz Santuaren zeramikazko irudia inauguratu eta bedeinkatuko da.