Barriak
Etiquetado como: Diakonotza
Gehiegikeriak jasan dabezan adin txikikoei buruzko erakusketa Eleiz Museoan
Erakusketa hau batera inauguratu da Bilboko Eleiz Museoan eta metroaren Moyua eta Indautxu geltokietan. Makina bat sari jaso dauan Simone Padovani argazkilari italiarrak 100 biktimari ataratako argazkiez osatuta dago. Erakusketa prestatu dauan Justice Initiative erakundeko presidenteak esker ona adierazo detuso Bilboko Eleizbarrutiari ea metroari erakusketa egitera prestatzeagaitik. Bere esanetan, "garrantzitsua da Europa osoan biktimei laguntzeko, egia, laguntasuna eta erreparazinoa ziurtatzeko eta, batez be, gehiegikeria barriak saihesteko sarea sortzea". Kerman Lopez bikario nagusiak be …
"Batzuetan, Eleizak eta gazteek hizkuntza desbardinak darabilguz eta ez dogu alkar ulertzen"
Atzo -martitzena- Toño Casado Salamancako abadeak jardun eban Bilboko Corpus Christi parrokian, "Jomuga dogun Eleiza" hitzaldi sailean. "Abian dan Eleizak batez be gazteenei eskaintzen deutse arreta" gaiari buruzko berbaldia eskaini eban. Hizlari bikaina izanda, hasiera-hasieratik erakarri eban jentearen arreta. Berba-jario ederraz, originaltasunez eta musikaz baliatuz pozik itzi ebazan bertaratutakoak.
Otsailaren 25ean ospatuko da Bake Topaketa
Garizumako lehenengo zapatuan, ohikoa danez, "Bake Topaketa" Bake eta Adiskidetzearen aldeko Eleizbarrutiko bilkura ospatuko da. "Afinando la memoria / Musikagile, bakegile" goiburuaren haritik ospatuko da aurtengo ekitaldia otsailaren 25ean, Bilborocken, 11:00etatik 13:00era. Kerman Lopez bikario nagusiak topaketa aurkezteko bialdu dauan gutunean dinoanez, hauxe da xedea: "jasandako indarkeriaren eta honek eragindako biktimen aurrean izan dogun jarrera eta sentiberatasunaren inguruko gogoeta kritikoa eragin, 50 urteotan entzun izan doguzan abestiak gogora ekarriz, musikaren arloan …
Bihar ospatuko da Juan Mari Iraolagoitiaren aldeko hileta-eleizkizuna, Elorrion
Euskeraz egiten dan irratiaren arloan bide-erakusle izan zan Juan Mari Iraolagoitiaren hileta-eleizkizuna bihar ospatuko da, 19:00etan, Elorrioko basilikan. Urteera-meza datorren domekaz, martxoak 5, izango da Galdakaoko Andra Mari eleizan. Gaur, Bizkaia Irratiak omenaldia egin deutso Etxebarrian jaiotako esatariari. Kazetari eta Radio Popular-Herri Irratia eta Bizkaia Irratiko zuzendari dan Javi Onaindiak bere bizitza profesional eta pertsonalaren errepasoa egin dau hainbat lagunen ikuspegiaz baliatuz: Ander Manterola abadea, Adolfo Arejita Labayru Fundazinoko zuzendaritza-batzordeko …
Vatikanoaren bisita apostolikoa Bilboko Seminariora
Frantzisko Aita Santuak izendatutako bisitari apostolikoa dan Mons. Milton Luis Troccoli Uruguaiko Este-Minaseko Maldonado-Puntako gotzaina domekaz heldu zan Bilboko Eleizbarrutiko Seminariora. Atzo hainbat alkarrizketa izan eban, Seminarioko abadegai eta hezitzaileakaz, Deustuko Teologia-fakultateko eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko ordezkariakaz nahiz goitzainagaz. Gotzainek Bilboko Eleizbarrutiaren egoeraren inguruan hitz egin eben. Vatikanoko bisitari apostoliko bik bisitatuko dabez estatuko seminarioak. Joan dan urtarrilaren 11an heldu ziran Madrilera eta otsailean …
Toño Casado Gazteen Munduko Egunaren koordinatzaileak Corpus Christi parrokian jardungo dau arratsaldez
Gaur -otsailak 14, martitzena- Bilboko Corpus Christi parrokiak (Poza lizentziaduna, 50) kurtsoan zehar ospatzen diharduan "Jomuga dogun Eleiza" hitzaldi saileko bosgarren berbaldia ospatuko da, 19:30etan. Gaurko saioan, Toño Casado Salamancako abade eta musikagile ospetsuak jardungo dau. Madrileko parrokia baten jarduten dau, gazteen arloan buru-belarri, izan be, aditua da gazteen arlo horretan eta datorren abuztuan Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Egunaren koordinatzaileetako bat.
Abesbatzen XLIX. Astearen erdia bete da
Otsailaren 6an hasi eta barikura arte -otsailak 17-, Bizkaiko Abesbatzen XLIX. astea ospatzen ari da Begoñako basilikan. Emonaldi guztiak 20:00etan dira eta sarrera doan da. Basilikan, gainera, argiztapen barria jarri dabe: 50 LED foku koadroetan.
Asteburuan, alkartasuna, otoitza eta konpromisoa
Asteburuan, Eleizarentzat oso esanguratsuak diran egun bi ospatu doguz. Alde batetik, zapatuz, Lurdeseko Andra Mariaren egunez, Gaixoaren Munduko Eguna ospatu zan -eleizbarrutian egun honen inguruan egin diran jarduerei buruz gehiago jakiteko: hemen- eta, bestetik, Esku Elkartuak erakundeak sustatzen dauan gosearen aurkako kanpaina. Kanpaina hau dala-eta, otoitzaldia ospatu zan zapatuz Ermuko Santiago Apostolua parrokian. Beste alde batetik atzo -domeka-, 70 lagun inguruk Arraizpe Pastoral Barrutian ospatu zan batzar nagusian parte hartu eban. Asteburuan, gainera, tonbola solidarioa egin …
Osasun Pastoraltzaren saioak hainbat herritan
Gaixoaren Munduko Eguna ospatzen zala-eta, asteburuan hainbat jarduera ospatu da beste hainbat Pastoral Barrutitan. Osasun Pastoraltzarako Ermuko taldeak aldi barriari ekin eutsan, hain zuzen be, barikuz parrokiako lokaletan ospatuzan batzarrrean, non Osasun Pastoraltzarako eragileak batu ziran, besteak beste, taldekide barriei ondo etorria egiteko eta hasi barri daben ibilbidearen nondik norakoak azaltzeko. Txomin Alonso pastoralmoderatzaileak eta Laura Etxeberria Osasun Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak parte hartu eben batzarrean. Laura Etxeberriak, bere aldetik, Osasun …
Zabalik da matrikulatzeko epea EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean
Gaurtik -otsailak 13- hilaren 24ra arte, zabalik egongo da 2023-2024 ikasturterako Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatzeko epea. Eleizbarrutiko 17 ikastetxeak Euskal Herrian aitzindari dan EBI sarean batuta dagoz, heziketa-eredurik aurreratuenak lanten dabezalarik. Gehiago jakiteko: hemen