Barriak
Etiquetado como: Getxo
Heziketa eskaut mobimentuko begiraleentzat
Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB) mobimenduko begiraleak batuko dira bihar, zapatua, aisialdiko hezitzaile boluntario lez hezten jarraitzeko. Saioa jesuitek Indautxun daben ikastetxean ospatuko da, 300 gazte ingururen partaidetzagaz.
Eremu bakotxeko ekintzak batera jarteko epea luzatu egin da
Egitasmorako batzorde teknikoak leiz eremu bakotxean hartutako konpromisoak batera jarteko epea martxoaren 17ra arte luzatzea erabagi dau. Batzordetik azaldu dabenez, "badakigu hainat lekutan zehaztu dabezala bultzatuko dabezan ekintzak; halanda be, ez dabez batera jarri". Beraz, jarduerak guztientzako aplikazinoan iraultzeko eskatzen dabe. Era berean, oraindik Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketa egin ez daben taldeei, egiteko dei egin deutse.
Eleizbarruti arteko Misino-artxiboaren inaugurazinoa
2023an, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek 75. urteurrena beteten dabe. Hori dala-eta, hainbat jarduera ospatuko da urtean zehar euskal Eleizbarrutien misino-historia aberatsa gogora ekarteko eta ospatzeko. Jarduerei hasiera emoteko, bihar -zapatua- sortu barri dan Misinoen Eleizbarruti arteko artxiboa inauguratuko da. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria eta On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina buru dirala, ekitaldia ospatuko da Gasteizko Seminarioan. Satur Gamarra Gasteizko Seminarioko zuzendari espiritualak eta Anabella …
Gizakiak autorpena jaso dau Osasun Ministeriotik
Osasun Ministerioak Madrilen dauan egoitzan jaso dau Gizakia Fundazinoak Merituaren Urrezko Domina Drogen inguruko Egitasmo Nazionalak emonda, hain zuzen be, "gaztetxoen artean jokaera arriskutsuak ekiditeko bideak jarteagaitik eta mendekotasunen aurrean osoko esku-hartzea bultzatzeagaitik". Estibaliz Barron Pardo Gizakia Fundazinoko zuzendariak jaso eban domina eta bere esanetan, erakundearen helburua "inor atzean ez iztea" da, eta "pertsona bakotxak ezinbesteko dauan arreta jasotea. Ez dakit Fundazinoaren jarduerak mundu hobea egiten lagundu dauan, baina dakidana da, domina honek …
Izadiaren defentsarako sareko emakumeen lekukotasuna Bilbon
Martxoak 8aren, Emakumeen Nazinoarteko Egunaren bezperan, emakume buruzagi entzutetsuak, izadiaren eta Giza Eskubideen defendatzaileak, Amazonas ingurutik -Kolonbia, Venezuela, Honduras eta Guatemala- datozanak, komunikabideen aurrean agertu dira, giza eskubideen urraketak eta ingurumenaren defentsan diharduen emakume izateagaitik jasaten dabezan arriskuak salatzeko. Gaur arratsaldez, 19:30etan, berbaldia eskainiko dabe Arrupe Etxeko (Aita Lojendio, 2. Bilbao) areto nagusian, ALBOANek, besteak beste Bilbokok Eleizbarrutiagaz batera, antolatuta.
Bake Topaketaren bigarren asteburua
Bake Topaketa bake eta adiskidetzearen aldeko aurtengo jarduera beste formatu batean ospatu da, besteak beste, egun eta leku desbardinetan. Ekitaldi nagusia joan dan zapatuz, otsailak 25, izan zan Bilborocken, batez be gazteei zuzendutako kontzertuagaz. Gainera, hainbat jarduera egin zan Portugalete, Zalla eta Bilbon, beren-beregi prestatu eta web orrialde honetan eskuratu daitekezan lagungarriakaz. Asteburuan, Bake Topaketaren IX. ekitaldiari dagokiozan azken saioak ospatuko dira Lekeitio eta Zornotzan.
Ekitaldiak Durango eta Zornotzan
Asteburuan, Eleizbarrutiko hainbat lekutan, ospatu dan Bake Topaketaz gainera, beste hainbat ekitaldi be izan da Garizuma-aldiaren hasiera honetan, Zapatuz, Durangon, Fran Albala Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako familia arloko arduradunak Pastoral Barrutiko (PB) Familia Pastoraltzako kideen batzarra gidatu eban. Atzo, Zornotzan, Eleizbarrutiko beste hainbat Pastoral Barrutitan egiten diharduenez, "Jesusegaz hobe" goiburua aurkeztu eben Eukaristietan. Gehiago jakiteko: hemen.
Martxoko aldizkari digitalak Gorbeiako kurutzeraino garoaz
Gaur argitaratu da Eleizbarrutiko aldizkariaren martxoko alea euskarri digitalean. Garizuma-aldiari ekinda, azalak Gorbeiara igoteko dei egiten deusku. Elurtutako gailurrean, eguzki-izpiez argitutako kurutzearen aurrean geratuko gara. Testuinguru ederra, otoitz egiteko, hausnartzeko eta bihotz-barritzera garoazan aldi honetan murgiltzeko. Erdiko orrialdeetan, aurton, martxoaren 8an, Eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeak agertzen dira. Euron bitartez, askotariko zerbitzuetan Bizkaiko Eleizaren alde konprometituta dagoan makina bat emakume autortu gura da.
Romañako San Pedro eleizako Maitasun Ederraren Ama Birjinaren erretaula barriztatu dabe
Turtzioseko Romañako San Pedro eleizak 500. urteurrena ospatu eban 2021ean eta, orain, erretaula barriztatu dau. Gaur egungo eleiza, aurreko eraikinaren osoko berreraikuntza da. Prozesu luzea izan zan, eleiztarrek tenplu esanguratsuaren aldeko apustu handia egin ebalako, hau da, sasoi haretan Enkarterrietan jasoten ziharduen handienetakoa eraikitzea pentsatu eben, Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuendariak azaldu dauanez.
Ehun gazte baino gehiagok gozatu eban "Gazte Bake Topaketako" musikaz Bilborocken
'Bake Topaketa' bake eta adiskidetzearen aldeko ekitaldia nabarmendu da asteburu honetan askotariko ekitaldien gainetik. Aurton, barritasun lez, beren-beregi gazteei zuzendutako deialdia izan da, hain zuzen be, zapatu goizez BIlborock aretoan ospatu zan kontzertua. Eleizbarrutiko hainbat arduradun hurreratu zan aretora, besteak beste, On Joseba Segura gotzaina, Kerman Lopez bikario nagusia, Manu Moreno Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaria eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako hainbat kide.