Barriak
Etiquetado como: Jesuitak
Eskautek Morga eta Muxika bitarteko landare arrotzak kendu egingo dabez
Datorren zapatuz, 220 eskaut inguruk boluntario-lanak egingo dabez Morga inguruan ingurumenari laguntzeko, ingurumenaren zaintza eta kudeaketarako Lurgaia Fundazinoagaz alkarlanean. Ordu biko lana egingo dabe landare arrotzak kentzeko, espezie barriak landatzeko eta habiak eraikitzeko. Hamaiketakoa egin eta gero, gogoeta egingo dabe garapen jasangarriaren eta bakarka zein talde lez danona dan etxearen alde egin leiken guztiaren inguruan. Ekitaldiari amaiera emoteko, otoitzaldia egin eta alkarregaz bazkalduko dabe.
Eleizbarrutiko parrokia eta erakundeak 'heziketan'
Hainbat heziketa-prozesu dago martxan Bilboko Eleizbarrutian, askotariko gaiak fededun ikuspuntutik ezagutzeko nahia daben guztientzat zabalik. Eleizbarrutiko Kuriaren ohiko eskaintza zabalaz gainera, bikaritza, erakunde edo parrokia bakotxak beste hainbat jarduera hezigarri antolatzen dau, ahalik eta pertsona gehienen jakin-mina erakarten dauan gaiaren inguruan. Atzo bertan, Caritaseko kontsiliario eta laguntzaileak batzartu ziran Julio Gomez doktoreagaz. Arratsaldez, Txemi Santamaria Lagungoko kideak gehiegikerien prebentzinorako ardatz nagusien inguruan jardun eban. Autonomia-Indautxu …
Caritaseko kontsiliarioek alderdi espiritualean laguntzeko erez hausnartu dabe
Bilboko Eleizbarrutiko Caritaseko hogeta hamar kontsiliario edo laguntzaile batu zan atzo urteroko batzarra ospatzeko. Egunero egiten daben lanaren ingurukoak batera jarteaz gainera, ahuleziazko egoeretan dagozan pertsonen beharrizan espiritualak antzemateari buruzko gogoetari ekin eutsen. Julio Gomez zainketa aringarrietarako San Juan de Dios ospitaleko medikuak gidatu eban saioa, gaia osasun arloko testuinguruetatik aztertuz. Manu Moreno Bizkaiko Caritaseko ordezkariaren esanetan, ekitaldia egokia izan zan "kontsiliarioek egiten daben lana sakontzeko eta hobetzeko, euren laguntzaren …
Bizkaiko Caritasek Siria eta Turkiako larrialdiari aurre egiteko deialdia egin dau
Bizkaiko Caritasek Turkia eta Siriari laguntzeko diru-bilketarako kanpaina martxan jarri dau. Edozein dohaintza egitean, ezinbestekoa da NAN eta dirua zertarako dan aitatzea. 33154 bizumaren bidez.
Camibaseko venezuelar gotzainaren bisita
Mons. Angel Francisco Caraballo Fermin Venezuelako Cabimaseko eleizbarrutiko gotzaina bisitan etorri jako gaur goizean On Joseba Segura Bilboko gotzainari. Datorren astean, otsailaren 13tik 17ra, Mons Caraballok ikastaro batean parte hartuko dau Rota Romanan eta, bide batez, aurreko egunetan espainiar eleizbarrutietan ikasketak egiten dagozan bere eleizbarrutiko abadegaiak bisitatuko ditu edo, Bilboko kasuan lez, hainbat gizarte egitasmo eta ekintza garatzeko hemendik laguntza eskertzeko aprobetxatuko dau.
"Nire ospitaleko jokoa", Gurutzetako ospitalean dagozan umeentzat
Datorren zapatuz, Lurdeseko Andra Mariaren egunez, Gaixoaren Munduko Eguna ospatuko da. Egun horretan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean 19:00etan eta web orrialde honek zuzenean ikusteko aukera emongo dau. Egun honen inguruan, "Alkarren Barri / Comunicación" Eleizbarrutiko aldizkariaren otsaileko alean, Gurutzetan jarduten dauan arreta erlijioso eta espiritualerako zerbitzuko taldeari alkarrizketa egin jako "Nire ospitaleko jokoa" dalakoaren inguruan. 2019an sortu eben talde horretan eta orain eguneratu egin dabe Barrikuntza eta Kalitaterako …
Ehun ume eta gaztetxok bakearen alde abestu dau
Norai alkarteak ekitaldi berezia ospatu eban joan dan zapatuz Deustuko unibertsitateko klaustroan 'Etorkizuna musikatan' gizarte-musika egitasmoari lotuta. Ehun eta hogei ume eta gaztetxok bat egin eben bakearen alde abesteko eta musika joteko. Miguel Angel Esnaola Ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, "aukera bikaina izan zan, gainera, Giza Senidetasunaren I. Eguna ospatzeko".
Pertsonen salerosketa, XXI. gizaldiko esklaboak
Bihar, otsailak 8, 2015ean Frantzisko aita santuak izendatu ebanez, pertsonen salerosketaren aurkako eguna ospatuko da, gatx horren inguruan hausnartu eta esku-harzeko. Bilboko Eleizbarrutiak jarduera bi antolatu ditu egoera hau agertzera emoteko eta, gure munduan, gaur egun be miloeka lagun esklabo bihurtzen dala salatzeko.
Jente ugari batu zan Agate Deuna ermitan
Milaka lagun batu zan atzo Kastrexanako Agate Deuna ermitan, ohiko jaia ospatzeko. Aurton, azken ekitaldietan pandemiaren eraginez egitaraua goitik behera aldatu ondoren, distira betean ospatu da Agate Deunaren eguna. Eguraldia lagun, makina bat jente igo zan ermitara eta eten bakoa izan zan egun osoan zehar jentearen joan-etorria.
San Nikolas parrokiako parrokoak parkamena eskatu dau jentaurrean
Bilboko San NIkolas parrokiako parrokoak parkamena eskatu deutse San Blas egunez kordoiak bedeinkatu barik geratu ziran pertsona guztiei. Luis Alberto Loyok parkamena eskatu deutse eleiztarrei aste buru honetan Alde Zaharra Pastoral Barrutian ospatu diran mezetan. Atzo, Gotzaitegiaren web orrialdetik eta Telebilbao katetik zuzenean emoten dan Eukaristian, atsekabea erakutsi eban gertatutako guztiagaitik eta aurton gertatutakoa gogoan hartuta, "datorren urtean bedeinkazinoak izango doguz, beste urte batzuetan lez, goizetik hasita, ordu erditik ordu erdira".