21-05-2024 Martes, VII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 14 )
 

Barriak

Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
22.03.2023

Erlejino arteko mahaia, Ramadana eta Pazkoa, Bilbon

Martxoaren 17an batu zan, Bilboko Udalak deituta, Erlejino arteko Mahaia. Bederatzi erlejinotako ordezkariak batzen dira alkarrizketarako eremu honetan, eta Joan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Itziar Urtasun Lankidetza, bizikidetza eta Jaietarako zinegotzia bertan zirala ospatu zan azken batzarra. Aniztasun eta Bizikidetza Fundazinoaren eskutik, Aniztasun Erlijiosoaren Udal …

19.03.2023

Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurreneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Gaur, martxoak 19, San Jose eguna, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek euren eguna ospatzen dabe. Aurton, era berezian, 75 urte beteten dira-eta lehenengo misiolariak abiatu ziranetik.

17.03.2023

Misinoen aldeko arte-azoka domekaz Begoñan

Datorren domekaz -martxoak 19, San Jose eguna- ospatuko dan Eleizbarrutietako Misinoen eguna dala-eta, Misinoetarako Begoñako taldeak azoka antolatu dau, honako eta antzeko jardueren bidez urte osoan laguntzen dabezan misino-egitasmoen alde. Kasu honetan, askotariko artista eta estiloetako margolanak jarriko dabez salgai. Azoka, basilikaren behealdean egongo da zabalik etzi …

17.03.2023

Gernikan, inguruko gazte katolikoen biltzarra

Bihar -martxoak 18, zapatua- Arratialdeko, Lea-Artibaiko, Busturialdeko eta Durangaldeko gaztetxo eta gazteen eta herrialdeko eskauten taldeetako gaztetxo eta gazteek urteera izango dabe. Biltzarra San Fidel Eleizbarrutiko ikastolan eta Mesedetako Ama ikastetxean egingo da eta, 'Jesusegaz hobe' goiburuaren haritik, 400 gazte inguru batuko dala uste dabe.

14.03.2023

Autorpena eta esker ona Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrenean

2023an, gure Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena ospatzen da eta, urtean zehar, hainbat jarduera eta ekitaldi izango da hori gogoratzeko eta ospatzeko. Esate baterako, bihar, martxoak 15, topaketa egingo da arratsaldeko seietan Barria eraikinean (Plaza Barria, 4). Feli Martinek deialdian azaltzen dauanez, "aukera ona da bidelagunakaz bat egiteko, Misinoetako kide izan …

13.03.2023

Omenaldia emakumeei Sestaon eta misino-bisita Ermuan

Martxoaren 8a ospatu dala-eta, Sestao Pastoral Barrutian (PB) ospatu daben ekitaldi eta otoitzaldian, autorpena eskaini deutse urte askotan emakumeek Eleizan daben egiteko garrantzitsuaren lekukotasuna emon daben bost emakumeri, hain zuzen be, Begoña Corconi, Patricia Alvarezi, Maria Antonia Perezi, Ines del Soli eta Mª Carmen Basterretxeari.  Beste alde batetik, beste …

09.03.2023

«Martxoak8mujeres» ekitaldiko irudiak

Atzo -martxoak 8, eguaztena- "Martxoak8mujeres" dalakoaren V. ekitaldia ospatu zan Bilbon, 8 emakumek eleiz eremuan egin daben lana eta erakutsi daben konpromisoa autortzeko xedez. Argazkiak: Alberto Sanz. Argazki guztiak: hemen  

07.03.2023

130 gazte VI. bikaritzako konbibentzian

Joan dan asteburuan, VI. bikaritzako gaztetxo eta gazteen hainbat taldek konbibentzia egin dau josefinoek Orduñan daukien ikastetxean.

06.03.2023

Asteburuan, ospakizunak, heziketa, erretiroa eta topaketa

Joan dan zapatuz, martxoak 4, Kartzela Pastoraltzako eta Bidesariko boluntarioek heziketa-saioan parte hartu dabe, Mavi Laiseca eta Mª Mar Ortiz Bizkaiko Caritaseko kideen gidaritzapean. Bizkaiko eskautak be batu ziran zapatuz Jesuitek Indautxun daben ikastetxean, aisialdiko jardueraren hezitzaile eta boluntario lez jasoten daben etenbako heziketari jarraipena emoteko. Beste …

06.03.2023

Euskal Eleizbarrutietako MIsinoek Eleizbarruti arteko misino-artxiboa inauguratu dabe

Hirurogeta hamabosgarren urteurreneko ospakizunen artean, joan dan zapatuz, martxoak 4, Eleizbarruti arteko Misino-artxiboa inauguratu zan Gasteizko Seminarioan. Ekitaldian, Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako misiolari ugari batu zan eta hantxe egon ziran, besteak beste, On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina. Gainera, …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 184 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
22.03.2023

Erlejino arteko mahaia, Ramadana eta Pazkoa, Bilbon

Martxoaren 17an batu zan, Bilboko Udalak deituta, Erlejino arteko Mahaia. Bederatzi erlejinotako ordezkariak batzen dira alkarrizketarako eremu honetan, eta Joan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Itziar Urtasun Lankidetza, bizikidetza eta Jaietarako zinegotzia bertan zirala ospatu zan azken batzarra. Aniztasun eta Bizikidetza Fundazinoaren eskutik, Aniztasun Erlijiosoaren Udal Kudeaketarako Gutunaren inguruko ekintza-plana aztertu eben. 

19.03.2023

Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurreneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Gaur, martxoak 19, San Jose eguna, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek euren eguna ospatzen dabe. Aurton, era berezian, 75 urte beteten dira-eta lehenengo misiolariak abiatu ziranetik.

17.03.2023

Misinoen aldeko arte-azoka domekaz Begoñan

Datorren domekaz -martxoak 19, San Jose eguna- ospatuko dan Eleizbarrutietako Misinoen eguna dala-eta, Misinoetarako Begoñako taldeak azoka antolatu dau, honako eta antzeko jardueren bidez urte osoan laguntzen dabezan misino-egitasmoen alde. Kasu honetan, askotariko artista eta estiloetako margolanak jarriko dabez salgai. Azoka, basilikaren behealdean egongo da zabalik etzi –domeka goizez-, 10:00etatik 14:00etara.

17.03.2023

Gernikan, inguruko gazte katolikoen biltzarra

Bihar -martxoak 18, zapatua- Arratialdeko, Lea-Artibaiko, Busturialdeko eta Durangaldeko gaztetxo eta gazteen eta herrialdeko eskauten taldeetako gaztetxo eta gazteek urteera izango dabe. Biltzarra San Fidel Eleizbarrutiko ikastolan eta Mesedetako Ama ikastetxean egingo da eta, 'Jesusegaz hobe' goiburuaren haritik, 400 gazte inguru batuko dala uste dabe.

14.03.2023

Autorpena eta esker ona Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrenean

2023an, gure Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena ospatzen da eta, urtean zehar, hainbat jarduera eta ekitaldi izango da hori gogoratzeko eta ospatzeko. Esate baterako, bihar, martxoak 15, topaketa egingo da arratsaldeko seietan Barria eraikinean (Plaza Barria, 4). Feli Martinek deialdian azaltzen dauanez, "aukera ona da bidelagunakaz bat egiteko, Misinoetako kide izan zarien, gaure egun zrien eta etorkizunean be izango zarien pertsona leialen konpromisoa eskertzeko eta autortzeko".

13.03.2023

Omenaldia emakumeei Sestaon eta misino-bisita Ermuan

Martxoaren 8a ospatu dala-eta, Sestao Pastoral Barrutian (PB) ospatu daben ekitaldi eta otoitzaldian, autorpena eskaini deutse urte askotan emakumeek Eleizan daben egiteko garrantzitsuaren lekukotasuna emon daben bost emakumeri, hain zuzen be, Begoña Corconi, Patricia Alvarezi, Maria Antonia Perezi, Ines del Soli eta Mª Carmen Basterretxeari.  Beste alde batetik, beste emakume bik, aurton Eleizbarrutietako Misinoen kanpainan parte hartzen diharduen Consuelo Pillajo eta Blanca Verak, euren lekukotasuna emon eben Ermuan, herri honetatik monja bi honeek Kenyan garatzen ari diran …

09.03.2023

«Martxoak8mujeres» ekitaldiko irudiak

Atzo -martxoak 8, eguaztena- "Martxoak8mujeres" dalakoaren V. ekitaldia ospatu zan Bilbon, 8 emakumek eleiz eremuan egin daben lana eta erakutsi daben konpromisoa autortzeko xedez. Argazkiak: Alberto Sanz. Argazki guztiak: hemen  

07.03.2023

130 gazte VI. bikaritzako konbibentzian

Joan dan asteburuan, VI. bikaritzako gaztetxo eta gazteen hainbat taldek konbibentzia egin dau josefinoek Orduñan daukien ikastetxean.

06.03.2023

Asteburuan, ospakizunak, heziketa, erretiroa eta topaketa

Joan dan zapatuz, martxoak 4, Kartzela Pastoraltzako eta Bidesariko boluntarioek heziketa-saioan parte hartu dabe, Mavi Laiseca eta Mª Mar Ortiz Bizkaiko Caritaseko kideen gidaritzapean. Bizkaiko eskautak be batu ziran zapatuz Jesuitek Indautxun daben ikastetxean, aisialdiko jardueraren hezitzaile eta boluntario lez jasoten daben etenbako heziketari jarraipena emoteko. Beste alde batetik, HOAC eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu dabe Gernikan. Aurtengo Bake Topaketaren azken saioak be ospatu dira asteburuan, Zornotza eta Lekeition, eta atzo …

06.03.2023

Euskal Eleizbarrutietako MIsinoek Eleizbarruti arteko misino-artxiboa inauguratu dabe

Hirurogeta hamabosgarren urteurreneko ospakizunen artean, joan dan zapatuz, martxoak 4, Eleizbarruti arteko Misino-artxiboa inauguratu zan Gasteizko Seminarioan. Ekitaldian, Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako misiolari ugari batu zan eta hantxe egon ziran, besteak beste, On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina. Gainera, zazpi hamarkada honeetan egin izan diran misino-kanpainen irudiak jasoten dabezan panelez osatutako erakusketa ibiltaria inauguratu zan eta urteurrenaren inguruko jarduerak egin daitezan lekuetan ikusgai izango da. 

Emaitzak orrialdeka