Barriak
Etiquetado como: Mendekoste
Arteagan kanpaina jarri da martxan San Lorentzoren irudi gotikoa berreskuratzeko
"Salbatu daigun San Lorentzo!" kanpaina jarri dabe martxan Arteagako parrokian. Horren bitartez, 600 urte inguru eta 90 zentimetroko altuera dituan San Lorentzoren eskultura gotikoa sendotu egin gura dabe, izan be, gaur egun pipiaren eraginez oso kaltetuta dago.
Liturgiarako liburu elebidun barria argitaratu da
Bilboko Gotzaitegiak Mezaren Egunerokoa-Ordinario de la Misa liburua argitaratu dau. Lontzo Zugazaga Euskerarako saileko arduradunak azaldu ditu liburu barri honen nondik norakoak: "Eukaristia elebidunak ospatuko dituan Eleizbarrutiko hainbat abadek agertu eban egiteko hori erreztuko leuken liburuaren premina". Beraz, aurrerantzean, kultuari eusten deutsan parrokia bakotxak ale bat izango dau abadeentzat nahiz liturgia pastoraltzarako eragileentzat.
Bibliari buruzko tailerra Berrizen, Estela Aldaveren eskutik
Azaroaren 9an, zapatuz, Bibliari buruzko tailerra egingo da Berrizko Barnezabal etxean, Estela Aldave Medrano Ahizta Hirugarrendar Kaputxinoak gidatuta. "Munduan Jainkoarengandik. Bazterreko bizitzarako proposamena Joanen ebanjelioan", gaiaren haritik garatuko dan taielrra 10:00etatik 18:00etara izango da (bazkaria barne: 30 €). Gehiago jakiteko eta izena emoteko: 681 215 481 / info@barnezabal.org
Pobretasuna eta honen arrazoiak agertuko dabez 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Antolatzaileen esanetan, "urrian, gure gizarteko multzo esanguratsuan eragin nabarmena dauan POBRETASUNA eta berau eragiten daben ARRAZOIAK agertu gura doguz. Euskadin, batez be Europatik kanpoko herrialdeetatik datozan etorkinengan dau pobretasunak eraginik latzena, izan be, gizatalde horretako %41,1 pobreak dira, Ikuspegiren azken txostenaren arabera. Datu honen larritasunaren erakusle, egora berean dagozan bertako herritarren kopurua %4,3koa dala".
Parte hartu gura dozu 2025eko Jubileuan Eleizbarrutitik Erromara egingo dan erromesaldian?
Erromesaldietarako Bilboko Eleizbarrutiko Sailak Erromara bidaia antolatzen dihardu, Frantzisko Aita Santuak “Itxaropenak ez dau huts egiten" buldaren bidez deitutako 2025eko Ohiko Jubileuan parte hartzeko. Bidaia, 2025eko martxoaren 24tik -astelehena- martxoaren 27ra arte -eguena- (4 egun – 3 gau) egingo da eta On Joseba Segura gotzainak be parte hartuko dau.
Areeta-Romoko 30 gazte Itun Zaharraren inguruko heziketan
Areeta-Romoko Pastoral Barrutiko (PB) 30 gazte inguruk Itun Zaharrari buruzko heziketan parte hartzen dihardu joan dan astean hasita. Pastoral Barrutian laguntzen daben -sendotzarako taldeetan laguntzaile lez edo hilean behin ospatzen dan gazteen meza prestatuz- 23 eta 28 urte bitarteko gazteek joan dan kurtsoaren amaieran eskatu eben Idazteunari buruzko heziketa
Asteburuan, gazte topaketa, agurra eta beste hainbat ekitaldi
Gazte topaketa zapatuz Bilbon, Junkal Otaduiren agurra, Durangoko sendotzak eta ordezkaritza Madrilen ospatu diran Laikoen Apostolutzaren jardunaldietan, besteak beste, asteburuan. Hona hemen:
Ekintza Katoliko Orokorraren Eleizbarrutiko XVII. Batzar Nagusia
Joan dan zapatuz, urriak 26, Bilboko Eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) XVII. Batzar Nagusia ospatu eban Urribarrin dagoan Fatimako Jesusen Bihotzeko Mirabeen ikastetxean. Goizean, lehenengo zatian, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina izan eben eurakaz eta itxaropenaren gaiaren inguruan jardun eben beragaz: "Itxaropenaren erromes".
I. bikaritzako 50 gazte inguru erretiroan, Portugaleten
Fede-zabalkunde eta Katekesirako I. bikaritzako Mahaiak, Euskalerriko Eskautak Bizkaia Ezkermeatzaldeko fede-mahaiagaz batera antolatuta, erretiroa ospatu zan atzo -domeka- Portugaleteko Karmeneko Ama ikastetxean. Berrogeta hamar gazte inguru batu zan Manu Basantak dinamizatutako ekitaldian. Arduradunek amaieran azaldu ebenez, "nor garan eta Barri Onaren argitan nor izan gura dogun galderaren inguruan gogoeta egiten lagundu euskun".
Eratu da Durangokko Tabira Pastoral Barrutiko kontseilua
Urriaren 26an, ekitaldi esanguratsua ospatu zan Tabira Pastoral Barrutian. Alkarteak ibilbide barriari ekingo deutso, beraz, Txomin Alonso abadeak azaldu dauanez: "Frantzisko Aita Santuak proposatutako sinodo-seneko Eleizaren ikuspuntutik, gogoeta egiteko eta alkarregaz etorkizuna planifikatzeko batu ginan".