Barriak
Etiquetado como: Erroma
Labayru Fundazioak kulturartekotasuna daroa Durangoko Azokara
Labayru Fundazioak `Munduenea´ umeentzako ipuin-bilduma barria daroa gaur hasiko dan Durangoko Azokara. Sei eta hamar urteko umeentzako ipuin-bilduma da. 10 ipuin honeek Bizkaian bizi diran beste 10 kultura ezbardinetan dagoz jasota.
Zabaldu dabe Begoñako azoka
Datorren domekara arte -abenduak 11- egongo da zabalik Begoñako basilikako eleizpearen azpiko lokaletan jarri daben Misino-azoka. Beste urte batez Misinoetarako Begoñako parrokiak sustatzen dau azoka hau eta bertan batu daiten dirua Misinoetako hainbat egitasmotara zuzenduko da. Ordutegi honetan bisitatu daiteke: 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. Azken egunean, domekaz, goizez zabalduko dabe bakarrik.
Asteburuko jarduerak
Ezintasunen bat daben pertsonen aldeko nazinoarteko eguneko ospakizunez gainera, beste hainbat ospatu da Eleizbarrutian:
On Joseba Segura gotzaina: "Horma eta harresi bako Eleiza gura dogu"
Zapatuz, ezintasunen bat daben pertsonen aldeko nazinoarteko eguna ospatu zan. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izan zan, Santiago katedralean ospatu zan Eukaristian, eta beragaz alkar-meza emon eban Sergio Buiza Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako ezintasunen arloko arduradunak. Aitatutako ordezkaritzako hainbat kide be izan zan ospakizunean eta ezintasunen bat daben pertsonen aldeko pastoralgintzan jarduten daben taldeak: FRATER (Ezintasunen bat daben Pertsonen Kristau Ermandadea), CECO (Espainiako Itsu Katolikoak), Gorren eta gor-itsuen eta urritasun intelektuala …
Eleizbarrutiko barriak minutu baten
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Ezintasunen bat daben pertsonak gogoratzeko eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia katedraletik
On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur, ezintasunen bat daben pertsonak gogoratzeko egunez, arratsaldeko zazpietan ospatuko dan Eukaristian.
On Joseba Segura gotzaina izango da buru gaur arratsaldez Ezintasunen bat daben pertsonak gogoratzeko eguneko mezan
Gure Eleizbarrutian, ezintasunen bat daben pertsonak autortzeko eta eguneroko bizitzan eta Eleizaren bizitzan kontuan hatzeko ahalegina egiten da.
Hoy 3 de diciembre, se conmemora el Día Internacional de las Personas con Discapacidad. Él obispo diocesano, Mons. Joseba Segura, presidirá una Eucaristía, esta tarde, a las 19:00 en la catedral de Santiago, que será emitida en directo a través de esta web.
Omenaldia Bizkaia Irratiari, Euskararen Egunean
Hoy, víspera del Día Internacional del Euskara, el Ayuntamiento de Bilbao, encabezado por el alcalde y el concejal del área de Euskera y Educación han "agradecido y visibilizado el compromiso y el trabajo" de los medios audiovisuales locales que emiten su programación íntegramente en euskera. Han recibido el homenaje la emisora diocesana Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria irratia y Hamaika Telebista.Gaur, Euskararen Egunaren bezpera, Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea buru dala eta Koldo Narbaiza, Euskera eta Hezkuntza zinegotzia be bertan dala, gainontzeko zinegotziakaz batera, omenaldia …
Omenaldia Petri Oleagari jaiotzen erakusketen inaugurazinoan
Bere egoitza Bilboko Iturribide kalean dauan Pausoen museoan inauguratu zan atzo Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkartearen jaiotzen erakusketa, Eleizbarrutiko gotzaina bertan zala.
Gaur hasita, Gabonetako gozokian azoka Eleiz Museoan
Aurreko ekitaldietan lez, eta COVID 19ari aurre egiteko segurtasun-neurri guztiak betez, Eleiz Museoko klaustroa aisialdirako aukera seguru lez agertzen da bilbotarrentzat abenduan.
Gaurtik abenduaren 20ra arte, Eleiz Museoko (Gizakundea plaza, 9B - Atxuri, Bilbao) ganga-aretoan, Penintsulako hainbat lekutako komentuetan egindako banan-banako gozoki-sorta aurkeztuko da.