27-02-2024 Martes, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 16 )
 

Barriak

Etiquetado como: Bake Topaketa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 928 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
18.12.2023

Timothee Nkonde, "Association Amis de Mufunga" alkarteko presidentea, Sopelan eta Bilbon

Eleizbarrutian izango dan egunetan, Timothee Nkonde, Kongoko Errepublika Demokratikoko Association Amis de Mufunga alkarteko presidenteak hainbat batzar izango dau eta berbaldi bi be emongo ditu. Lehenengoa, gaur arratsaldez, Sopelako San Pedro Apostolua parrokian, 19:30etan eta bigarrena, bihar -abenduak 20, eguaztena-, ordu berean, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako lokaletan (Bengo Leku).

17.12.2023

Eleizbarrutiko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
16.12.2023

Gotzainak bat egingo dau bihar "Belengo Bakearen Argiari" harrera egiteko

Bihar -abenduak 17, domeka- Bilboko Eleizbarrutiko 15 eta 18 urte bitarteko gazteek Belengo Bakearen Argia jasoko dabe Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian 19:00etan egingo dan ospakizunean. On Joseba Segura gotzaina izango da buru Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak antolatuta Gazte Pastoraltzako hainbat talde batuko dituan ekitaldian.

15.12.2023

Omenaldia Txomin Bereciartuari eta bere autobiografiaren aurkezpena

Atzo, Novia Salcedo Fundazinoaren egoitzan, omenaldia egin eutsen fundazinoaren sortzaile eta joan dan martxora arte, hau da hil zan arte presidente izan dan Txomin Bereciartua Eleizbarrutiko abadeari.

15.12.2023

Gotzainak Eleizaren inguruko gaurkotasuna aztertuko dau astelehenez Bidebarrietan

Bilboko Udalak kudeatzen dauan eta Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian ospatuko dan Bidebarrieta Kulturgunea eremuan, "gaurkotasun-bilkurak" dalakoaren ekitaldi barria ospatuko da datorren astelehenez, abenduak 18, 19:00etan. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da protagonista eta Dani Alvarez eta Mikel Reparaz kazetariek gidatuko dabe saioa.

15.12.2023

Asteburuan, Caritasen Gabonetako kanpaina

Cáritas Bizkaia erakundean nabarmentzen dabenez, "gure izaeraren oinarria, besteakazko hartu-emona da", eta geure burua ezin dogu izaki bakartu eta bereizitzat hartu. Cáritas Bizkaia erakundeak aldarrikatu dauanez, "Gabonetako kanpaina hau alkarregaz ospatzea, gure fedearen lekukotasuna emotea da eta gure begiradaren eta ekintzaren erdian pertsonen aldeko, batez be behartsuenen, txikienen eta munduaren logika pragmatiko eta indibidualistak babes barik izten dituanen aldeko maitasuna jartea". Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen

14.12.2023

Etorkinen lekukotasunak Zornotzan

Atzo -eguaztena-, "Etorkinak gure artean. Zelan bizi dira? Acogemos a los migrantes?" goiburuaren haritik, mahai-ingurua ospatu zan Zornotzako Zelaieta aretoan. Esther Crespo Fede-zabalkunde eta Katekesirako IV. eta Vi. bikaritzetako arduradunaren esanetan, VI. EEEak nabarmentzen dauan begirada hori gauzatu gura izan dabe, alkarte abegitsu eta barneratzaile izateari begira urrats bat emonez.

14.12.2023

Agerkari barria euskeraz Ebanjelioetako pasarteen azalpenakaz

Euskerarako Eleizbarrutiko Zerbitzuak "Domeka eta jaiegunetarako Ebanjelioak hausnartu", bertsotan. B zikloa lana argitaratu barri dau. Agerkari barri honetan, liturgia urte osoko, hau da B zikloko domeka eta jaiegunetako Ebanjelioetako pasarteen gogoetak jasoten dira euskaraz. Lontzo Zugazaga Martikorena Euskerarako Zerbitzuko zuzendaria da egilea eta, azaldu dauanez, badau berezitasun bat, hain zuzen be "bertsotan idatzita" dagozala. Honako hau, "A" urteari eskainitako I. karpetaren luzapena da. 

13.12.2023

Erreleboak Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako batzordean

Gaur batzartu dira Bilbon Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Eleizbarrutiko Batzordeko kideak. Eguneko gai-zerrendako puntuetako bat, batzordean euren mandatua amaitu daben kide biren erreleboa izan da. Teo Uriarte ertzain ohi eta Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kide ohiak, Juli Moreno Somorrostro Ikastegiko irakasleak eta Maria Fernandez Hierro abokatuak batzordea itzi dabe eta Maria Manrique Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako haur eta gazteen taldeko kide eta Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko presidente ohia eta Carlos Bargos

13.12.2023

Kongoko EDaren aldeko azoka solidarioa Algortako Tourseko San Martin parrokian

Misinoetarako Algortako Tourseko San Martin parrokiako taldeak azoka solidarioa antolatu dau eta domekara arte -abenduak 17- zabalik izango da. Askotariko gauzak -osagarriak, etxeko gauzak, Gabonetako artikuluak, umeentzako liburuak, jostailuak...- eskuratu ahal izango dira eta Mufungako umeek marraztutako Gabonetako postalak erosi, eta batu daiten dirua Kongoko Errepublika Demokratikoko Kanseniako misinora bialduko da.