01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 17 )
 
Barriak

Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
05.01.2023

Gaur, "Errege-opil solidarioaren" banaketa, Bilbon

Aurtengo gozoki solidarioak 600 kilo pisatuko ditu eta ohiko errezetaz egingo da. Prestaketan, 350 kilo irin, 63 kilo azukre, 92 kilo gurin, 110 dozena arrautza, 30 litro laranja-lore ur, 33 kilo legamia, 50 kilo fruta azukreztatu apaintzeko eta 7 kilo gatz erabiliko dira.
El Roscón solidario llega de nuevo hoy a Bilbao. Esta iniciativa puesta en marcha por Caritas …
03.01.2023

Urtarrilean, ikastaroa agiriak tramitatzeari buruz

Eleizbarrutiko Kantzilertza eta Notaritzak sakramentu-kudeaketarako heziketa-ikastaroa antolatu dabe parrokietako bulegoetan arreta eskaintzen dabenentzat -abade eta laikoak-. Ahalik eta jente gehienak parte hartu daian, egun bitan emongo da ikastaroa, batean zein bestean gai berak landuz. Begoñako Gogarte Etxean ospatuko da ikastaroa, urtarrilaren 14 eta 21ean,

02.01.2023

Emakume ukrainar eta siriar errefuxiatuen lekukotasuna Zallan

Beste urte batez, Bakearen aldeko Munduko Otoitz Eguna dala-eta, eta Aita Santuak deituta, II. bikaritzako parrokiak batu egin dira, oraingoan Zallan, "Otoitz egin bakearen alde" ekitaldian. Hainbat urtetan ospatzen dihardue ekitaldi hau lurraldean, bakotxean leku baten. Aurton, Frantzisko aita santuak Bakearen aldeko Munduko 56. Egunerako idatzi dauan mezuak goiburu hau …

01.01.2023

Bakearen Munduko Eguneko ospakizuna Begoñan

Gaur, urtarrilak 1, Bakearen aldeko Munduko 56. Eguna ospatzen da eta, hori dala-eta, Frantzisko Aita Santuak mezua kaleratu dau "Inork ezin dau bere burua bakarrik salbatu. Barriro hasi COVID-19tik alkarregaz bakezko bideak egiteko" goiburuaren haritik. Gai bi ikutzen ditu: Covid-19aren pandemia eta Ukrainako gerra. Mezua osorik: hemen. On Joseba Segura gotzaina buru …

30.12.2022

"Errege-opil solidarioaren" 3.500 zati banatuko dira urtarrilaren 5ean, Bilbon

Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuzendariak eta Ana Sofi Telletxea erakunde horretako ikerketa eta garapenerako arloko arduradunak "Errege-opil solidarioaren" ekitaldia aurkeztu eben atzo. Errege-opila urtarrilaren 5ean, eguenez, banatuko da Bilboko Plaza Barrian. Aurtengo gozoki solidarioak 600 kilo pisatuko ditu eta ohiko errezetaz egingo da. Prestaketan, 350 kilo …

30.12.2022

Eleizak Familia Santuaren, "maitasunerako bokazinoaren sorlekuaren" eguna ospatzen dau gaur

Gaur, Familia Santuaren Eguna ospatzen dogu, aurton, "Familia, maitasunerako bokazinoaren sorleku" goiburua ardaztzat hartuta. Gure Eleizbarrutian, Familiarako saila Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzaren barruan dago. Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordeak argitaratu ditu egun honetarako lagungarriak, besteak beste, Gabonetan familian otoitz …

29.12.2022

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren aldi barria

Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko kurtso honetan egin izan dan irakurketaren ostean, urtarrilaren 10ean zabalduko da eremu bakotxean egingarri lez zehaztu diran ekintzak jasoteko epea. Bikaritza nagusitik dei egin dabe webean -aitatutako egunetik aurrera erabiliko da- prestatutako orrian irauli daitezan dalako arlo horretan garatzen diharduen eta aurrerantzean garatuko …

27.12.2022

Hasi da lan-kanpamentua Basauriko kartzelan

Gaur hasi eta hilaren 30era arte -martitzenetik barikura-, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara, lan-kanpamentua, "Jainkoaren esperientzia bazterketaz jantzitako eremuan", ospatuko da Basauriko kartzelan, Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik antolatuta. Joan dan maiatzean ospatu zan era honetako azken lan-kanpamentua.

26.12.2022

Gabon-ospakizunak Eleizbarrutian

Ondoren, Eleizbarrutiko askotariko azken jardueren barri emongo dogu.

23.12.2022

Atzo, 40 lagunek parte hartu eben kulturarteko erretiroan

"Seguimos caminando en familia grande/Taldekide eta bidelagun", goiburuaren haritik ospatu zan atzo -eguena-, kulturarteko erretiroa Arrupe etxean, Karidade eta Zuzentasunerako Migrazinoetarako sailak eta Loiola zentroak antolatuta.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 181 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
05.01.2023

Gaur, "Errege-opil solidarioaren" banaketa, Bilbon

Aurtengo gozoki solidarioak 600 kilo pisatuko ditu eta ohiko errezetaz egingo da. Prestaketan, 350 kilo irin, 63 kilo azukre, 92 kilo gurin, 110 dozena arrautza, 30 litro laranja-lore ur, 33 kilo legamia, 50 kilo fruta azukreztatu apaintzeko eta 7 kilo gatz erabiliko dira.
El Roscón solidario llega de nuevo hoy a Bilbao. Esta iniciativa puesta en marcha por Caritas Bizkaia, en 2005, quiere implicar a la sociedad en la lucha contra la exclusión y pobreza en la infancia y juventud. Hoy repartirá 3.500 raciones de roscón con chocolate al precio de 1 € (a partir de las 10:00 h.) en la …
03.01.2023

Urtarrilean, ikastaroa agiriak tramitatzeari buruz

Eleizbarrutiko Kantzilertza eta Notaritzak sakramentu-kudeaketarako heziketa-ikastaroa antolatu dabe parrokietako bulegoetan arreta eskaintzen dabenentzat -abade eta laikoak-. Ahalik eta jente gehienak parte hartu daian, egun bitan emongo da ikastaroa, batean zein bestean gai berak landuz. Begoñako Gogarte Etxean ospatuko da ikastaroa, urtarrilaren 14 eta 21ean, zapatuz, 10:00etatik 14:00etara.

02.01.2023

Emakume ukrainar eta siriar errefuxiatuen lekukotasuna Zallan

Beste urte batez, Bakearen aldeko Munduko Otoitz Eguna dala-eta, eta Aita Santuak deituta, II. bikaritzako parrokiak batu egin dira, oraingoan Zallan, "Otoitz egin bakearen alde" ekitaldian. Hainbat urtetan ospatzen dihardue ekitaldi hau lurraldean, bakotxean leku baten. Aurton, Frantzisko aita santuak Bakearen aldeko Munduko 56. Egunerako idatzi dauan mezuak goiburu hau izan dau: "Inork ezin dau bere kabuz salbatu. Barriro hasi Covid-19tik alkarregaz bakezko bideak egiteko".

01.01.2023

Bakearen Munduko Eguneko ospakizuna Begoñan

Gaur, urtarrilak 1, Bakearen aldeko Munduko 56. Eguna ospatzen da eta, hori dala-eta, Frantzisko Aita Santuak mezua kaleratu dau "Inork ezin dau bere burua bakarrik salbatu. Barriro hasi COVID-19tik alkarregaz bakezko bideak egiteko" goiburuaren haritik. Gai bi ikutzen ditu: Covid-19aren pandemia eta Ukrainako gerra. Mezua osorik: hemen. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Begoñako basilikan eguerdik 12:00etan ospatuko dan urte barriko Eukaristian. Meza hori zuzenean emongo da web orrialde honetan eta Radio Popular-Herri Irratia Eleizbarrutiko irratian. Bizkaia Irratiak, …

30.12.2022

"Errege-opil solidarioaren" 3.500 zati banatuko dira urtarrilaren 5ean, Bilbon

Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuzendariak eta Ana Sofi Telletxea erakunde horretako ikerketa eta garapenerako arloko arduradunak "Errege-opil solidarioaren" ekitaldia aurkeztu eben atzo. Errege-opila urtarrilaren 5ean, eguenez, banatuko da Bilboko Plaza Barrian. Aurtengo gozoki solidarioak 600 kilo pisatuko ditu eta ohiko errezetaz egingo da. Prestaketan, 350 kilo irin, 63 kilo azukre, 92 kilo gurin, 110 dozena arrautza, 30 litro laranja-lore ur, 33 kilo legamia, 50 kilo fruta azukreztatu apaintzeko eta 7 kilo gatz erabiliko dira.

30.12.2022

Eleizak Familia Santuaren, "maitasunerako bokazinoaren sorlekuaren" eguna ospatzen dau gaur

Gaur, Familia Santuaren Eguna ospatzen dogu, aurton, "Familia, maitasunerako bokazinoaren sorleku" goiburua ardaztzat hartuta. Gure Eleizbarrutian, Familiarako saila Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzaren barruan dago. Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordeak argitaratu ditu egun honetarako lagungarriak, besteak beste, Gabonetan familian otoitz egiteko liburuxka.

29.12.2022

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren aldi barria

Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko kurtso honetan egin izan dan irakurketaren ostean, urtarrilaren 10ean zabalduko da eremu bakotxean egingarri lez zehaztu diran ekintzak jasoteko epea. Bikaritza nagusitik dei egin dabe webean -aitatutako egunetik aurrera erabiliko da- prestatutako orrian irauli daitezan dalako arlo horretan garatzen diharduen eta aurrerantzean garatuko dabezan ekintzak. Otsailaren 22a, Hausterre eguna, izango da erantzunak jasoteko azken eguna.