Barriak
Asteburuan, sendotzak, erretiroa, topaketak eta eskauten batzar nagusia
On Joseba Segura gotzaina buru izan zan joan dan zapatuz Lekeitioko parrokian ospatu zan eleizkizunean, eta bertan bost gaztek eta heldu bik sendotza hartu eben. Bizkaiko eskautek ezohiko batzar nagusia ospatu eben atzo eta Mikel Aspano ordezkari izendatu eben. Barakaldon, bestalde, Deadar taldeak azoka solidarioa ospatu eban zapatuz "Cuadri del Hospi" dalakoaren alde. Eta …
Jose Angel Egiguren frantziskotarrak erretiroa gidatuko dau bihar
Bihar -maiatzak 18, eguena-, Eleizbarrutiko diakono eta abadeek 2022-23 kurtsoko azken erretiroa ospatuko dabe Begoñako gogarte etxean, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatuta. Jose Angel Egiguren frantziskotarrak gidatuko dau saioa eta Mendekoste Eguna hartuko dau ardatz. Goizeko 10:00etan batuko dira eta alkarregaz bazkalduko dabe (ezinbestekoa aurretik izena …
"Jesusen aginpidea, hots egiten dauanagaz bat bizitzeko gaitasunean datza"
Joan dan domekaz (Pazko-aldiko VI.a) ospatu dan Gaixoaren Pazkoaren haritik, atzo -astelehena-, Javier VItoria Eleizbarrutiko abadeak berbaldia eskaini eban Bilboko Alde Zaharreko Joan Santuak eleizan, "bere aurpegiak liluratuta, lagun egiten dogu bizia ugari izan daien" gaiaz jardunez. Domekako jardunaldiaren ildotik, gainera, gaur arratsaldeko 17:00etan, Eukaristia ospatuko …
Gaixoaren Pazkoan ahulenengan jarriko da arreta
Bihar, Pazko-aldiko VI. domeka, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatuko dau. Hori dala-eta, astelehenez, maiatzak 15, berbaldia ospatuko da Joan Santuak eleizan, 17:00etan, "bere aurpegiak liluratuta, lagun egiten dogu bizi ugari izan daien" gaiaren inguruan jardungo dauan Javier Vitoria Eleizbarrutiko abadea hizlari dala. Gainera, martitzenez, maiatzak 16, Eukaristia ospatuko da …
Ermuan, umeek abituaz egiten dabe Lehenengo Jaunartzea
Joan dan asteburuan hasi ziran Lehenengo Jaunartzeak ospatzen Eleizbarrutiko hainbat lekutan. Ermuan, orain dala berrogeta hamar urte inguru hasitako ohiturari eutsiz, umeek abituaz egiten dabe Lehenengo Jaunartzea, jantziok urtez urte birziklatu eta berrerabili egiten dabezalarik. Atzo, maiatzak 7, hasi eta hilaren 27raino, Ermua, Elorrio eta Berrizko parrokietako60 …
Jarduera ugari Migrazinoetarako Eleizbarrutiko sailean
Gaur hasiko dira Madrilen Migratzaileen aldeko sailetako ordezkari eta eragileen jardunaldiak. Gizarte Pastoraltza eta Giza Sustapenerako Gotzain Batzordeak antolatzen ditu maiatzaren 7ra arte -domeka- ospatuko diran topaketal. Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzako Bilboko arduranuna izango da jardunaldiotan eta, beragaz batera, David Garrido diakono eta alkarte …
Hiru abadegaik akolito-ministerioa hartuko dabe domekaz
"Lotu bideari. Ez gehiago itxaron" goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, apirilak 30, Pazko-aldiko IV. domeka, Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Sorterriko Bokazinoen Eguna. Bilboko Eleizbarrutian, domekan bertan, 18:00etatik 19:00etara, bokazinoen aldeko otoitzaldia ospatuko da Seminarioan (Zabalbide) eta, ondoren, 19:00etan, On Joseba Segura buru dala …
Laneko behin-behinekotasuna salatuko dabe gaur 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Gaur be, hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira ohiko leku eta orduan, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak agertzeko eta salatzeko. Arratsaldeko zazpiak eta erdietan izango dira, Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan, Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari …
2.000 legunetik gora Gorka Deunaren eguneko eskauten ospakizunean
Bi mila lagunetik gora batu zan Bilbon, atzo -domeka-, Gorka Deunaren eguneko Bizkaiko eskauten jaian. Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak "B plana" aktibatu eban, iragarritako eguraldia eskasa zan-eta. Horregaitik, jaia, aurreikusita egoan lez Avril mendian ez ezik, Begoñazpi ikastolan ospatu zan.
Gizalegezko Lanaren aldeko "zeinua"
“Lana Bizigai. Trabajo Decente-Trabajo Saludable” goiburuaren haritik ospatu zan atzo -apirilak 23, domeka-, Eleizbarrutian, Gizalegezko Lanaren aldeko III. Eguna. Lanaren eremuan bizia zaintzea ezinbesteko dala nabarmendu gura izan zan. Langile Pastoraltzatik laneko ezbeharren biktimen eta gizalegezko lanaren aldeko zeinua egitea proposatu eben, hain zuzen be, minutuko …
Asteburuan, sendotzak, erretiroa, topaketak eta eskauten batzar nagusia
On Joseba Segura gotzaina buru izan zan joan dan zapatuz Lekeitioko parrokian ospatu zan eleizkizunean, eta bertan bost gaztek eta heldu bik sendotza hartu eben. Bizkaiko eskautek ezohiko batzar nagusia ospatu eben atzo eta Mikel Aspano ordezkari izendatu eben. Barakaldon, bestalde, Deadar taldeak azoka solidarioa ospatu eban zapatuz "Cuadri del Hospi" dalakoaren alde. Eta bariku eta zapatuz, Laikotzarako Idazkaritzak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak koordinatuta, Begoñako Gogarte Etxean egin zan hainbat laikok otoitz-erretiroan parte hartu eban.
Jose Angel Egiguren frantziskotarrak erretiroa gidatuko dau bihar
Bihar -maiatzak 18, eguena-, Eleizbarrutiko diakono eta abadeek 2022-23 kurtsoko azken erretiroa ospatuko dabe Begoñako gogarte etxean, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatuta. Jose Angel Egiguren frantziskotarrak gidatuko dau saioa eta Mendekoste Eguna hartuko dau ardatz. Goizeko 10:00etan batuko dira eta alkarregaz bazkalduko dabe (ezinbestekoa aurretik izena emotea).
"Jesusen aginpidea, hots egiten dauanagaz bat bizitzeko gaitasunean datza"
Joan dan domekaz (Pazko-aldiko VI.a) ospatu dan Gaixoaren Pazkoaren haritik, atzo -astelehena-, Javier VItoria Eleizbarrutiko abadeak berbaldia eskaini eban Bilboko Alde Zaharreko Joan Santuak eleizan, "bere aurpegiak liluratuta, lagun egiten dogu bizia ugari izan daien" gaiaz jardunez. Domekako jardunaldiaren ildotik, gainera, gaur arratsaldeko 17:00etan, Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, otsailean martxan jarri zan Osasun Pastoraltzaren kanpainari amaiera emonez. Zuzenean emongo da web orrialde honetan. Eta bihar -eguaztena-, Javier Alutiz …
Gaixoaren Pazkoan ahulenengan jarriko da arreta
Bihar, Pazko-aldiko VI. domeka, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatuko dau. Hori dala-eta, astelehenez, maiatzak 15, berbaldia ospatuko da Joan Santuak eleizan, 17:00etan, "bere aurpegiak liluratuta, lagun egiten dogu bizi ugari izan daien" gaiaren inguruan jardungo dauan Javier Vitoria Eleizbarrutiko abadea hizlari dala. Gainera, martitzenez, maiatzak 16, Eukaristia ospatuko da Begoñako Basilikan, 17:00etan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, otsailean hasitako kanpainari amaiera emoteko. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez.
Ermuan, umeek abituaz egiten dabe Lehenengo Jaunartzea
Joan dan asteburuan hasi ziran Lehenengo Jaunartzeak ospatzen Eleizbarrutiko hainbat lekutan. Ermuan, orain dala berrogeta hamar urte inguru hasitako ohiturari eutsiz, umeek abituaz egiten dabe Lehenengo Jaunartzea, jantziok urtez urte birziklatu eta berrerabili egiten dabezalarik. Atzo, maiatzak 7, hasi eta hilaren 27raino, Ermua, Elorrio eta Berrizko parrokietako60 neska-mutikok Lehenengo Jaunartzea hartuko dabe.
Jarduera ugari Migrazinoetarako Eleizbarrutiko sailean
Gaur hasiko dira Madrilen Migratzaileen aldeko sailetako ordezkari eta eragileen jardunaldiak. Gizarte Pastoraltza eta Giza Sustapenerako Gotzain Batzordeak antolatzen ditu maiatzaren 7ra arte -domeka- ospatuko diran topaketal. Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzako Bilboko arduranuna izango da jardunaldiotan eta, beragaz batera, David Garrido diakono eta alkarte latinoamerikarreko kidea eta Gladys Arriola eta Wilber Rodrigo Leon alkarte bereko kideak. Beste alde batetik, arlo honetan bada beste hitzordu garrantzitsu bat be datorren maiatzaren 25ean, Afrikaren egunez Giza …
Hiru abadegaik akolito-ministerioa hartuko dabe domekaz
"Lotu bideari. Ez gehiago itxaron" goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, apirilak 30, Pazko-aldiko IV. domeka, Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Sorterriko Bokazinoen Eguna. Bilboko Eleizbarrutian, domekan bertan, 18:00etatik 19:00etara, bokazinoen aldeko otoitzaldia ospatuko da Seminarioan (Zabalbide) eta, ondoren, 19:00etan, On Joseba Segura buru dala ospatuko dan Eukaristian, Juan Reyero, Gaizka Egaña eta Marco Antonio Muñoz abadegaiek akolito-ministerioa hartuko dabe.
Laneko behin-behinekotasuna salatuko dabe gaur 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Gaur be, hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira ohiko leku eta orduan, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak agertzeko eta salatzeko. Arratsaldeko zazpiak eta erdietan izango dira, Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan, Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpan; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan).
2.000 legunetik gora Gorka Deunaren eguneko eskauten ospakizunean
Bi mila lagunetik gora batu zan Bilbon, atzo -domeka-, Gorka Deunaren eguneko Bizkaiko eskauten jaian. Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak "B plana" aktibatu eban, iragarritako eguraldia eskasa zan-eta. Horregaitik, jaia, aurreikusita egoan lez Avril mendian ez ezik, Begoñazpi ikastolan ospatu zan.
Gizalegezko Lanaren aldeko "zeinua"
“Lana Bizigai. Trabajo Decente-Trabajo Saludable” goiburuaren haritik ospatu zan atzo -apirilak 23, domeka-, Eleizbarrutian, Gizalegezko Lanaren aldeko III. Eguna. Lanaren eremuan bizia zaintzea ezinbesteko dala nabarmendu gura izan zan. Langile Pastoraltzatik laneko ezbeharren biktimen eta gizalegezko lanaren aldeko zeinua egitea proposatu eben, hain zuzen be, minutuko isilunea egitea.