Barriak
VI. bikaritzako alkartezainen batzarra
VI. bikaritzako alkartezainak batu ziran zapatuz Plentzian. Mungialdea, Mungia, Txorierri, Areeta-Romo, Uribe Kosta eta Berangoko 50 lagun inguruk parte hartu eban saioan. Felix Larrondo lurraldeko bikarioak eta Estrella Moreno eta Esther Crespo Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) kideek be parte hartu eben ekitaldian.
Miriolari Klaretarren 175. urteurrena
Aurten bete da Misiolari Klaretarren sorreraren 175. urteururrena. Hori dala-eta, oroitzapenezko hainbat ekitaldi ospatuko da aste honetan: Bihar -apirilak 23, martitzena-, 19:00etan, Misiolari Klaretarren sorera eta hazkundeari buruzko ikus-entzunezko aurkezpena egingo da Miribillako Santa Maria Josefa parrokian eta datorren zapatuz, apirilak 27, Eukaristia ospatuko da …
Liturgiaren arloei buruzko ikastaroa: sormena eta zehaztasuna
Liturgiari buruzko ikastaroa hiru saiotan garatuko da, apirilaren 25ean, maiatzaren 8an eta ekainaren 6an. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institututik (ETPI) azaldu dabe zer dala-eta sortu dan jarduera hau: "pertsona eta alkarte askok fedea eremu bakun, adierazgarri eta zentzuzkoan ospatzeko agertutako premina eta egarriari erantzuteko". Izena emoteko: hemen.
Umeen Munduko Eguna
Zelan parte hartuko dau Bilboko Eleizbarrutiak Frantzisko Aita Santuak sustatutako egun honetan?
Apirilak 28: Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko Eguna
Apirilaren 28an, domekaz, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko IV. Eguna ospatuko dogu, "Tenemos derecho al cuidado con derechos! Zaintzaren eskubidea. Ekinbidea!" goiburuaren haritik. Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzatik azaldu dabenez, Eleizbarrutiko Egun honek lagungarri izan behar dau "kontzientzia hartzeko, gogoeta egiteko eta ekintzara jo eta zaintzen …
Gizalegezko Lanaren Aldeko Eleizbarrutiko IV. Eguna
Apirilaren 28an, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko IV. Eguna ospatuko dogu, “¡TENEMOS DERECHO AL CUIDADO CON DERECHOS! ZAINTZAREN ESKUBIDEA, EKINBIDEA!” goiburua ardaztzat hartuta.
3.000 eskaut batuko dira Urkiolan
Euskalerriko Eskautak mobimentuko kideak Gorka Deuna euren zaindariaren eguna ospatzeko eta eskaut mobimentuaren 65. urteurrena gogoratzeko batuko dira. Aurton, esanahi erlijiosoagaitik zein inguratzen dauan naturagaitik adierazgarri dan Urkiolako santutegiaren inguruan alkartuko dira. "Gure iragana ospatuz eta gure etorkizuna eraikiz" goiburua ardaztzat hartuta ospatuko …
Omenaldia eta esker ona Mikel Larrauri abadeari, Ibarrurin
Mikel Larrauriren Ajuria, Gorozika, Ibarruri eta Gernikaldeko makina bat lagun batu zan zapatuz Ibarruriko parrokian, urte luzez bertan jardun izan dauan Mikeli esker ona adirazoteko. Hainbat abadek alkar-meza emoten ebala ospatu zan Meza Nagusian bertako koruak abestu eban.
Sestaoko hainbat familiak Larrabetzun igaro dau asteburua
Sestao Pastoral Barrutiko (PB) katekesiko eta beste hainbat arlotako familiak alkartu dira Larrabetzun eta alkarregaz igaro dabe asteburua. Jaime Pizarro pastoral moderatzailea eta Marisa Quintano Fede-zabalkunde eta Katekesirako arduraduna izan dira eurakaz.
Gaixoaren Pazkoa 2024
Datorren maiatzaren 5ean GAIXOAREN PAZKOA ospatuko dogu. Egun horretan, kristau alkarteak gaixo, senide eta osasun-eremuko profesionalengana hurreratzen dira, eurakaz eta euren alde otoitz egiten dabe eta gaixoen oliaduraren sakramentua emoten da.
VI. bikaritzako alkartezainen batzarra
VI. bikaritzako alkartezainak batu ziran zapatuz Plentzian. Mungialdea, Mungia, Txorierri, Areeta-Romo, Uribe Kosta eta Berangoko 50 lagun inguruk parte hartu eban saioan. Felix Larrondo lurraldeko bikarioak eta Estrella Moreno eta Esther Crespo Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) kideek be parte hartu eben ekitaldian.
Miriolari Klaretarren 175. urteurrena
Aurten bete da Misiolari Klaretarren sorreraren 175. urteururrena. Hori dala-eta, oroitzapenezko hainbat ekitaldi ospatuko da aste honetan: Bihar -apirilak 23, martitzena-, 19:00etan, Misiolari Klaretarren sorera eta hazkundeari buruzko ikus-entzunezko aurkezpena egingo da Miribillako Santa Maria Josefa parrokian eta datorren zapatuz, apirilak 27, Eukaristia ospatuko da Mariaren Bihotza parrokian, 19:30etan. Ordenatik dei egiten dabe gura daben guztiek eurakaz bat egin daien ospakizunetan.
Liturgiaren arloei buruzko ikastaroa: sormena eta zehaztasuna
Liturgiari buruzko ikastaroa hiru saiotan garatuko da, apirilaren 25ean, maiatzaren 8an eta ekainaren 6an. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institututik (ETPI) azaldu dabe zer dala-eta sortu dan jarduera hau: "pertsona eta alkarte askok fedea eremu bakun, adierazgarri eta zentzuzkoan ospatzeko agertutako premina eta egarriari erantzuteko". Izena emoteko: hemen.
Umeen Munduko Eguna
Zelan parte hartuko dau Bilboko Eleizbarrutiak Frantzisko Aita Santuak sustatutako egun honetan?
Apirilak 28: Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko Eguna
Apirilaren 28an, domekaz, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko IV. Eguna ospatuko dogu, "Tenemos derecho al cuidado con derechos! Zaintzaren eskubidea. Ekinbidea!" goiburuaren haritik. Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzatik azaldu dabenez, Eleizbarrutiko Egun honek lagungarri izan behar dau "kontzientzia hartzeko, gogoeta egiteko eta ekintzara jo eta zaintzen gizartearen alde egiteko, zaintza ahalbideratzen daben pertsonen eta, batez be, ahulenen eskubideak autortuz".
Gizalegezko Lanaren Aldeko Eleizbarrutiko IV. Eguna
Apirilaren 28an, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko IV. Eguna ospatuko dogu, “¡TENEMOS DERECHO AL CUIDADO CON DERECHOS! ZAINTZAREN ESKUBIDEA, EKINBIDEA!” goiburua ardaztzat hartuta.
3.000 eskaut batuko dira Urkiolan
Euskalerriko Eskautak mobimentuko kideak Gorka Deuna euren zaindariaren eguna ospatzeko eta eskaut mobimentuaren 65. urteurrena gogoratzeko batuko dira. Aurton, esanahi erlijiosoagaitik zein inguratzen dauan naturagaitik adierazgarri dan Urkiolako santutegiaren inguruan alkartuko dira. "Gure iragana ospatuz eta gure etorkizuna eraikiz" goiburua ardaztzat hartuta ospatuko dabe eguna.