Barriak
Eleizbarrutiko parrokia eta erakundeak 'heziketan'
Hainbat heziketa-prozesu dago martxan Bilboko Eleizbarrutian, askotariko gaiak fededun ikuspuntutik ezagutzeko nahia daben guztientzat zabalik. Eleizbarrutiko Kuriaren ohiko eskaintza zabalaz gainera, bikaritza, erakunde edo parrokia bakotxak beste hainbat jarduera hezigarri antolatzen dau, ahalik eta pertsona gehienen jakin-mina erakarten dauan gaiaren inguruan. Atzo bertan, …
Hasi da lan-kanpamentua Basauriko kartzelan
Gaur hasi eta hilaren 30era arte -martitzenetik barikura-, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara, lan-kanpamentua, "Jainkoaren esperientzia bazterketaz jantzitako eremuan", ospatuko da Basauriko kartzelan, Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik antolatuta. Joan dan maiatzean ospatu zan era honetako azken lan-kanpamentua.
Gabon-ospakizunak Eleizbarrutian
Ondoren, Eleizbarrutiko askotariko azken jardueren barri emongo dogu.
Eukaristiak Gabon-gauez kartzelan eta Gizakian
Datorren zapatuz, abenduak 24, gotzaina izango da buru Basauriko kartzelan presoek ospatuko daben Eukaristian. Belengo Bakearen Argia, gainera, kartzelara iritsiko da. Beste alde batetik, bikario nagusia buru izango da Gordexolako zentro terapeutikoan ospatuko dan mezan. Aitatutako zentro horretan, mendetasun larriak dabezan pertsonei eskaintzen deutse arreta. Eleizkizun biak …
Bidesari, 28 urte presoen ondoan
Bilboko Kartzela Pastoraltzatik sortu zan Bidesari erakundeak bere 38. urteurrena ospatu eban atzo. Ekitaldian, presoak eta askotariko egitasmoetan lagun egiten deutsien boluntarioak batu ziran, besteak beste. "Bigarren aukerak, eta hirugarrenak eta laugarrenak... emon daitekezala uste dogu", entzun zan atzo baten baino gehiagoren ahotan. Eta Alain Arteagabeitiaren ahotan …
Eleizbarrutiko parrokia eta erakundeak 'heziketan'
Hainbat heziketa-prozesu dago martxan Bilboko Eleizbarrutian, askotariko gaiak fededun ikuspuntutik ezagutzeko nahia daben guztientzat zabalik. Eleizbarrutiko Kuriaren ohiko eskaintza zabalaz gainera, bikaritza, erakunde edo parrokia bakotxak beste hainbat jarduera hezigarri antolatzen dau, ahalik eta pertsona gehienen jakin-mina erakarten dauan gaiaren inguruan. Atzo bertan, Caritaseko kontsiliario eta laguntzaileak batzartu ziran Julio Gomez doktoreagaz. Arratsaldez, Txemi Santamaria Lagungoko kideak gehiegikerien prebentzinorako ardatz nagusien inguruan jardun eban. Autonomia-Indautxu …
Hasi da lan-kanpamentua Basauriko kartzelan
Gaur hasi eta hilaren 30era arte -martitzenetik barikura-, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara, lan-kanpamentua, "Jainkoaren esperientzia bazterketaz jantzitako eremuan", ospatuko da Basauriko kartzelan, Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik antolatuta. Joan dan maiatzean ospatu zan era honetako azken lan-kanpamentua.
Gabon-ospakizunak Eleizbarrutian
Ondoren, Eleizbarrutiko askotariko azken jardueren barri emongo dogu.
Eukaristiak Gabon-gauez kartzelan eta Gizakian
Datorren zapatuz, abenduak 24, gotzaina izango da buru Basauriko kartzelan presoek ospatuko daben Eukaristian. Belengo Bakearen Argia, gainera, kartzelara iritsiko da. Beste alde batetik, bikario nagusia buru izango da Gordexolako zentro terapeutikoan ospatuko dan mezan. Aitatutako zentro horretan, mendetasun larriak dabezan pertsonei eskaintzen deutse arreta. Eleizkizun biak arratsaldeko bostetan izango dira.
Bidesari, 28 urte presoen ondoan
Bilboko Kartzela Pastoraltzatik sortu zan Bidesari erakundeak bere 38. urteurrena ospatu eban atzo. Ekitaldian, presoak eta askotariko egitasmoetan lagun egiten deutsien boluntarioak batu ziran, besteak beste. "Bigarren aukerak, eta hirugarrenak eta laugarrenak... emon daitekezala uste dogu", entzun zan atzo baten baino gehiagoren ahotan. Eta Alain Arteagabeitiaren ahotan eragin eben egundoko txalo-zaparrada. Berrogeta hiru urteko mutil honek esklerosi anizkoitza dau eta besteei lagundu egin behar deutsela sentitu eban, "2019an linfoma diagnostikatu eustenean. Orduan erabagi neban neure …



