29-03-2024 Viernes, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gabon-ospakizunak Eleizbarrutian
26.12.2022

Gabon-ospakizunak Eleizbarrutian

Ondoren, Eleizbarrutiko askotariko azken jardueren barri emongo dogu.

Gizakia alkarte terapeutikoaren ospakizuna Gordexolan

Zapatuz, ohitura danez, meza ospatu zan Isasi ermintan. Hantxe batu ziran, Gordexolan dagoan Gizakia alkarte terapeutikoa eta herriko auzotarrak. Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusia buru zala ospatutako Eukaristian, Jose Luis Achotegui abadeak be alkar-meza emon eban. Estibaliz Barron Gizakia Fundazinoko zuzendariak eleizkizunaren amaieran esan ebanez, “une hunkigarria da gaur egun bizimoduz aldatzeko ahalegina egiten diharduen pertsonentzat”. Gero, alkarregaz ospatu eben Gabon-gaueko afaria. 

Bezperan jakin zan, Osasun Ministerioak Gizakia Fundazinoari emon deutsola Drogei buruzko Egitasmo Nazionalaren Merituaren Ordenaren 2022eko Urrezko Domina.

Basauriko kartzela

On Joseba Segura Bilboko gotzaina izan zan buru Basauriko kartzelan ospatu zan Gabon-mezan. Eleizkizunean izan zan Jaime Tapia kartzela gaietarako Eusko Jaurlaritzako aholkularia eta zuzendaritza-taldea. Kartzela Pastoraltzako, Bidesariko, Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako kideak eta hainbat bolurntario be bertan izan zan.

Kartzela Pastoraltza

Kulturarteko meza San Anton eleizan

Alde Zaharra Pastoral Barrutian (PB) dagoan San Anton parrokian ospatu zan zapatu arratsaldez Gabon-gaueko kulturarteko Meza. Hainbat hizkuntzatan -frantsesez, gaztelaniaz, lingalaz eta euskeraz- abestu eben. “Esker oneko ospakizun honetan, Jesus umea bedeinkatu zan etxeetara eroateko”:

Jaunaren jaiotzaren eguneko meza katedralean, gotzaina buru

Atzo, eguerdiz osptu zan Santiago katedralean Jaunaren jaiotzaren eguneko Meza gotzina buru zala. On Joseba Segura gotzainak Bedeinkapen Apostolikoa emon eban, parkamen osoagaz. Urteko hiru unetan egin lekie, Jaunaren jaiotzaren egunez, Pazko Egunez eta askatasunez aukeratutako beste egun batean, Bilboko Eleizbarrutiaren kasuan, uztailaren 25ean, Santiago Egunez, zehazten dana. Gabonetako eleizkizuna osorik: hemen.

Marijesien azken erronda

Abenduaren 24an, zapatuz, Gernikako Marijesiek aurtengo azken erronda egin eben. Azken errondan, ohikoa dabe hiru erronda egitea eta goizeko 09:00etako Eukaristian abestea. “Etorkizuna musikatan” alkarteari emongo deutse ekitaldi honetan batutako dirua.