04-11-2024 Lunes, XXXI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Kartzela 5 Eleizbarrutiko parrokia eta erakundeak ‘heziketan’
09.02.2023

Eleizbarrutiko parrokia eta erakundeak ‘heziketan’

Hainbat heziketa-prozesu dago martxan Bilboko Eleizbarrutian, askotariko gaiak fededun ikuspuntutik ezagutzeko nahia daben guztientzat zabalik. Eleizbarrutiko Kuriaren ohiko eskaintza zabalaz gainera, bikaritza, erakunde edo parrokia bakotxak beste hainbat jarduera hezigarri antolatzen dau, ahalik eta pertsona gehienen jakin-mina erakarten dauan gaiaren inguruan. Atzo bertan, Caritaseko kontsiliario eta laguntzaileak batzartu ziran Julio Gomez doktoreagaz. Arratsaldez, Txemi Santamaria Lagungoko kideak gehiegikerien prebentzinorako ardatz nagusien inguruan jardun eban. Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko eleiztarrek Bilbiaren inguruko bigarren saioa ospatu eben atzo, Kartzela Pastoraltzaren ikuspuntutik. Gaur, otsailaren 11n, zapatuz, ospatuko dan gaixoaren egunaren inguruan, topaketa ospatu da 'zaintzen espiritualtasunaren' inguruan.

Bilboko Eleizbarrutian eskaintzen diran heziketa-saioak, askotarikoak dira eta hainbat arlotan jakin-mina daben pertsonei zuzenduta dagoz. Atzoko eta gaurko saioak kontuan hartuta, lantzen diran gaiak anitzak dirala ikusi daikegu.

Atzo, Caritaseko Eleizbarrutiko bikaritzetako kontsiliario edo laguntzaileek ahuleziazko egoeretako espiritualtasunaren inguruan jardun eben.

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1623570276872081410?s=20&t=Anx7dNbSkFgb7-8LhaOsFA

Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko Gazteen Mahaia

Pastoral Barrutiko parrokien inguruan batzen diran gazteek hainbat gai aukeratu eben hiru saiotan jasoko daben heziketarako.

Joan dan astean ospatu eben lehenengo saioa, otoitzaz jardun eban Borja Uriarte abadea laguntzaile zala. 

Autonomia-Indautxuko gazteria
Autonomia-Indautxuko gazteak Borja Uriartegaz

Atzo ospatu zan bigarren saioan, Jorge Muriel Kartzela Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak Bibliaren ikuspuntu berezia eskaini eutsen Pastoral Barrutiko kideei. 

Jorge Murielek gidatu eban saioan batu ziranak
Autonomia-Indautxuko eleiztarrak Jorge Murielegaz

Hirugarren eta azken saioa martxoaren 1ean ospatuko da, Ana Berrizbeitiak gidatuta.

Gehiegikerien prebentzinoa

Txemi Santamaria Lagungo fundazinoko kideak gidatu eban eleiz eremuetan gertatu daitekezan gehiegikerien prebentzinoaren inguruko saioa, atzo, Bilbon. Gaur, Zallan izango da. Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Bilboko Eleizbarutiko Batzordearen ekimenez egiten dihardue saio honeek eta batzoreagaz batera Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Insititutuak eta Lagungo Fundazinoak be esku-hartzen dihardue. Alkarren Barri aldizkarian Juli Moreno batzordeko kideari eta Txemi Santamaria familia terapiarako taldeko kideari egindako alkarrizketan esatem dabemez. “heziketa ezinbestekoa da prebentzinorako”. Gehiegikeriak jasaten dituanarentzat, “traumak ez dau preskribatzen”, legez hori gertatu bada be. Kristau ikuspuntutik, biktimakaz, euren senideakaz eta “gehiegikeriak egin dabezanakaz” lan egitea gurako leukiela dinoa.

Euren ustez, “biktima eta gehiegikerien eragileen arteko topaketa barriztatzaileak egin egin beharko litzatekez, bide hori hasiera-hasieran badago be. Oraindik ez da holako esperientziarik garatu dauan Eleizbarrutirik ezagutzen”.

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1623375260056752134?s=20&t=Anx7dNbSkFgb7-8LhaOsFA

 

 

Zaintzen espiritualtasuna

Gaur, Teologia Moralean doktore San Rafaelen Osasunaren Zientzietan irakasle eta Ramon y Cajal Unibertsitate Ospitaleko erizain dan Marta Lopezek ‘Zaintzen espiritualtasunaren’ inguruko berbaldia eskaini deutse gai horretan jakin-mina dabenei. Saioa interesgarria izan da eta ospitalean zuzenean bizi dauan esperientziaren inguruko lekukotasuna emon dau. Zaindu aditzaren esanahia nabarmendu dau. Bere esanetan, ‘zaindu’ ez da edozer gauza, “arreta, kezka, zerbitzua, gauzak ondo egiteko ahalegina eskatzen dau, ez zorroztasuna…”.

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1623624204254867468?s=20&t=Anx7dNbSkFgb7-8LhaOsFA

 

 

Jorge Muriel Autonomia Indautxuko gazteakaz