Barriak
Etiquetado como: Caritas
Zabalik da Ipar-Hegoaldea ikastaroan izena emoteko epea
Ipar-Hegoaldea alkartasun-ikastaroaren ekitaldi barria ospatuko da Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltzak, Caritas Bizkaia eta Misinoetarako Eleizbarrutiko Ordezkaritza erakundeen laguntzagaz, antolatuta. Misino-kontuetan hezi eta Ipar-Hegoaldea alkartasunerako erakunderen baten konpromisoa hartu gura daben hogeta bat urtetik gorakoentzat da eta amaieran Hegoaldeko …
Caritas Internationalisek istilu guneetan kooperatzaileen alde egiteko eskatu dau
Laguntza Humanitarioaren Munduko Egunean, Caritas Internationalis erakundeak, Eliza katolikoaren beso humanitario gisa, buruzagi erlijiosoen eta fededunen ahotsak biltzen dauz, "Gazan, Sudanen, Hego Sudanen, Ukrainan, Myanmarren eta beste gatazka-eremu batzuetan izandako ankerkerien aurrean izututa".
Maitasunaren Eguna ospatuko da Portugaleten
Gandarias Etxea, familia-sarerik eta baliabiderik ez daben gazteentzako etxea
2018tik hasita, 18 herrialdetako 121 gaztek arreta jaso dabe Gandarias Etxean. Caritas BIzkaia erakundeak kudeatuta eta Carmen Gandarias fundazinoak lagunduta, Lan, Gizarte Kohesino eta Bardintasun sailak eusten deutso. Atzo egin zan zazpigarren urteurreneko ospakizuna eta burujabetzerako prozesuan dagozan gazteek euren esperientziak batera jarri ebezan erakunde-ordezkarien, …
Eskusoinuen kontzertua Caritasen "Egunon Etxea"ren alde
Amagoia Loroñok zuzentzen dauan Eskusoinuen Bilboko Orkestra Sinfonikoak 15 urte daroak Bilboko leku guztietara musika eroanez, hiribilduko Udalagaz batera antolatutako "Musika, zeure auzoan gozatzeko" jaialdiagaz. Hilabeteotan ospatu dan jaialdiari bihar -maiatzak 31, zapatua- emongo jako amaiera Begoñako basilikan iluntzeko zortzietan Catitas Bizkaiaren “Egunon …
Kooperak bere gizarte egitasmoa aurkeztuko dau Santutxun
Caritas Bizkaiak eta Santutxu Pastoral Barrutiko (PB) Gizarte Gelak berbaldia antolatu dabe: "Koopera: gizarte eta ingurumenari lotutako egitasmoa, gizarte jasangarriaren alde". Bihar, maiatzak 27, izango da, 19:00etan, Santutxuko Udal Zentroan (Mons. Remigio Gandasegi, 69. Itxiar Lopez erakinde-harremanetarako teknikoak eskainiko dau berbaldia.
Caritasek "Topaki 2025" boluntarioen eleizbarruti arteko topaketa ospatu eban zapatuz
Euskal eleizbarrutiek txandaka antolatzen dabe Caritas Euskadi erakundearen "Topaki" ekitaldia eta urton Caritas Bizkaia erakundea arduratu da Musikazaleen Bilboko Alkartean ospatu izan dan topaketaz.
Caritas Euskari erakundeak "Topaki 2025" ospatuko dau zapatuz, Bilbon
Caritas Euskadi erakundeak sustatzen dau "Topaki" boluntarioen topaketa,eta eleizbarrutiak txandaka arduratzen dira antolaketaz. Aurton, Bilboko eleizbarrutian izango da, goizeko 10:00etatik aurrera, Musikazaleen Alkartean (Marques del Puerto, 4). Bilbon, 2022an ospatu zan azken topaketa eta Patxi Fano irudigileak gidatu eban.
Caritasen errege-opil solidarioaren 3.000 zati banatuko dira
Urtarrilaren 5ean, Caritas Bizkaia erakundeak errege-opil solidarioaren XXI. ekitaldia ospatuko da.10:00 etatik 14:30etara, errege-opil zati bat eta basobete txokolate eskuratu ahal izango dira euro biren truke Bilboko Plaza Barrian. Jarduera honen bidez batu daiten dirua Caritas erakundeak haur-denpora eta familiei zuzenduta garatzen dituan egitasmoetarako idango da. Plaza …
Caritasen Gabonetako kanpaina: "Egon, iraun eta lagundu"
"Etorkizunari begira/Navidad, camino de esperanza” goiburuaren haritik ospatuko dau asteburuan Caritas Bizkaia erakundeak Gabonetako kanpaina. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak kanpainaren aurkezpenerako gutunean azaldu dauanez, Gabonak, "egoteko, irauteko eta laguntzeko aldi dira. Aldi honetan, Maria Birjinak Jesus Umea besarkatu egiten dau. Bere …
Durango izango da Bizkaiko Eleizaren erdigunea Goazen 2026an
Bilboko eleizbarrutiak 2026-2027 pastoral ekitaldiari hasierea emoteko eguna eta lekua zehaztu ditu. Goazen topaketea irailaren 26an, zapatuz, egingo da Durangon, eta Bizkaiko parrokien, mobimentuen eta pastoral eragileen topagune nagusia izango da.
Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde
Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.
Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar
Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.
«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben.
Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.
Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren
Maiatzaren 26an egin zan organoaren berrinauguraznioa. Bilboko gotzaina, Joseba Segura izan zan ospakizunaren buru. eta eleizako organo jolearen esku geratu zan kontzertua, José Ramón Rodríguez Vadillo. Honen harira parrokiak kontzertu bi antolatu dauz, bata ekainaren 25ean, 19:30etan.
Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"
Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan
Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.



