Barriak
Etiquetado como: Caritas
"Inor etxebizitza barik" Caritasen kanpaina
Cáritas Bizkaia erakundeak etxebizitza bakoen inguruko 2023ko kanpaina ospatuko dau. Dei egiten dau, "alkarte inklusibo izan gaitezan, alkarteak eginez eta, helburu eta ekintzetan bat eginda, zailtasunak eta adorerik eza gainditu daiguzan". Oraingoan, aparteko arreta jarri gura dabe bizilekurik ez daukien emakumeek jasaten daben ahulezian: "sarea banatzeak alkarteari eusteko …
Parte hartu gura dozu Ipar-Hegoa alkartasun ikastaroan?
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Cáritas Bizkaia erakundearen lankidetza-egitasmoagaz eta Eleizbarrutiko Misinoen Ordezkaritzagaz batera, Ipar-Hegoa alkartasun ikastaroa jarriko dau martxan aurton be. Hezteko gogoa, jakin-mina eta Ipar-Hegoa alkartasunerako erakunderen baten konpromisoa hartzeko gogoa daben 21 urtetik gorakoentzat da.
Caritas Bizkaia Marokogaz
Joan dan barikuz, irailak 8, Marokon lurrikara itzela gertatu zan; 7 graduko magnitudea izan eban Richter eskalan eta epizentroa Marrakechen eban. Hainbat herri geratu da suntsituta, 2.800etik gora dira hildakoak eta milaka zauritutakoak. Zapatu goizean bertan, Caritasen eta Eleiza katolikoaren lekuko taldeak zoritxarraren ondorioak baloratzen hasi ziran. Caritas Rabatek be …
Eroskiren "zentimo solidarioak" egitaraua Caritas Bizkaiaren alde
Eroskik irailean "zentimo solidarioak" kanpainaren bidez batu daian diruaren zati bat Caritas Bizkaia erakundeak nagusi ei eta zahartzaroari eskaintzen deutsen sailerako izango da. Gehiago jakiteko: hemen
Caritasen eta parrokien aldeko kanpaina izango da kurtsoko lehenengoa
Irailaren 30ean, 'Goazen! 2023-24' kurtso hasierako ekitaldia ospatuko da Markinan. (Irailaren 4tik -astelehena- aurrera egin daitekez izen-emoteak web orrialde honetan). Gotzain Kontseiluak, aurreko urte bietan lez, baterako diru-batzea egitea proposatzen dau. Diru hori erdi bana banatuko da, Caritasen jarduerarako eta parrokietako gainerako beharrizanei aurre egiteko. …
Kurtsoaren hasiera Markinan izango da
Irailean, pastoral kurtso barriari hasiera emongo jako. Hasierako ekitaldi ofiziala, "Goazen!", irailaren 30ean ospatuko da, Markinan, "Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva" goiburuaren haritik. Irailaren 4tik -astelehena- aurrera, web orrialde honetan izena emon daiteke. Urriaren 1ean, alkarte bakotxean emongo jako hasiera kurtsoari eta Bizkaiko Caritasen eta parrokien …
Bizkaiko Caritas, zabalik abuztuan
Uztailean zein abuztuan zehar be Bizkaiko Caritasek zabalik dauka bere Bilboko bulegoa. Ezer behar dabenentzat bertan egiten dabe harrerea goizeko 9etatik 14etara. Eleiza esparruko gainontzeko 23 erakundeek be zabalik mantentzen dabez euren baliabide garrantzitsuak abuztuan be.
Kontzertu solidario bi Caritasen alde
Bizkaiko Caritasen Diapāson egitasmoak kontzertu solidario bi antolatu ditu aste honetarako. Lehenengoa, gaur arratsaldez izango da Getxoko Santa Ana parrokian eta bigarrena, datorren eguenez, ekainak 22, Bilboko San Anton parrokian. Kulturaz baliatuz ahuleziazko egoeran dagozan norbanako eta bamiliak gizarteratzea eta, "antolatzen doguzan jarduera kultural eta …
Ehunka boluntario batuko da gaur Algortan
Hirutasun Guztiz Santua eleizan, 16:45tan egingo dan harrera eta ondo etorriagaz emongo jako hasiera ekitaldiari. Ondoren, Eukaristia ospatuko da eta azoka VI. bikaritzako herri eta errealidadeak ezagutu ahal izateko. Domekaz, gogoan izango da ospakizun guztietan 'Zaindu, eskutik heldu - Cultiva cuidados" kanpaina. Ekainean, Bizkaiko Caritasek boluntarioengan jarriko dau …
Bizkaiko Caritasek arreta eskaintzen deutse arazo kateatuak dabezanei
Bizkaiko Caritasek 2022ko oroitza-txostenean jasoten diran datuak aurkeztu ditu gaur. Joan dan urtean, eleiz erakunde honek 11.922 laguni -gehienak, emakumeak- eskaini eutsen arreta, 240 egitasmoren bitartez. Hiru miloe euroko inbertsino soziala egin zan laguntza ekonomikoetan. Caritasen laguntza jasoten daben gehienak adin txikikoen ardura daben emakumeak dira eta honeekaz …
Gaur, San Frantzisko auzoan, "Munduko arrozak" jardueraren 23. ekitaldia
“Munduko Arrozak/Arroces del Mundo” herri ekimenaren 23. ekitaldia ospatuko da gaur Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. EHUNKA Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako alkarte sareak, non Eleizari lotutako hainbat erakundek esku-hartzen dauan, antolatzen dau gastronomia-lehiaketa hau.
Eleizako gizarte erakundeak gizarteari egiten deutsen ekarpena berretsi dabe
Eleizako gizarte erakundeen sareko 16 ordezkari batu ziran atzo XVI. biltzarrean, Bilboko Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4), "El rol de las Entidades Sociales de Iglesia ante los desafíos sociopolíticos. Nortasuna eta konpromiso eraldatzailea" goiburuaren haritik. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak aurkeztu eta gidatutako saioan, Maria Silvestre eta Imanol Zubero soziologoen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren gogoetak entzun ziran.
Gizarte konpromisoa, alkarrizketa eta giza heziketa BAM Irakasleen Eskolan
Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) ikasturtearen amaieran dagoz, ez da eskolarik emoten eta azken azterketak oporraldiaren atariko dira. Kurtsoaren amaiera hau sasoi egokia da ikasleen esperientzietako batzuk jasotzeko eta ebaluatzeko. Esperientzia honeek eta gelako jardunak giza balioetan hezteko arloan dagoz, hau da BAMen konpromiso eraldatzaile eta nortasunari lotutako jardunbide estrategikoan, nortasun eta espiritualtasunaren arteko koherentziagaz bat, ikasleen osoko heziketa bultzatzeko.
Abade batek Filipinetatik: "Lurrikarak ingururik pobreena astindu dau"
Jose Agustin Maiz Lekeitioko parroko eta Lihuk Panaghiusa filipinar GKEaren sortzaileetakoa Cebun dago, hegoaldea astindu daua lurrikararen epizentrotik urrun. Bihar, 60 laguneko taldeagaz kanpamentua egingo dau, uhartean kezka eragiten daben ingurumenaren inguruko kontuak aztertzeko.
Bakearen aldeko otoitzaldia Bizkaian: erlejino arteko ekitaldia Indautxun
Bizkaian dagozan erlejino desbardinetako fededunak batu ziran atzo Indautxuko plazan erlejino arteko otoitzaldian, eskaera bera egiteko: Bakea. On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartu eban.
Bidesarik 595 laguni eskeini eutson arreta Bizkaian, 2025ean
Bidesari irabazi-asmo bako erakundea da eta 1994an sortu zan Bilboko eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzatik. Presoei, kartzelan bertan hasita, euren buruaren sustapenerako eta gizarteratzerako prozesuak eskeintzeko premina ikusi zan, gero alkarte sare normalizatuan aurrera egiteko aukera izan egien.
Bidesarik 595 presori eskeini eutsen arreta 2025ean
Bizkaiko Kartzela Pastoraltzatik sortutako erakundeak preso eta preso ohien laguntzarako sarea indartu eban. Horretarako, hiru egoitza-bitarteko ditu eta 72 profesional eta boluntarioen konpromisoa.
Urkiolan, erromeria eta erakusketa berezia
Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz biziko dabe santutegiko eta Abadetxeko arduradun lez Eleizbarrutiarentzat eta eskualde osoarentzat hain esanguratsua dan egun hau. Lagun asko hurreratuko da Donostia eta Gasteizko eleizbarrutietatik be. San Antonio eguneko eleizkizunetan parte hartzeaz gainera, bertaratutakoek Carlos Garcia Valdiviecok egindako Durangaldeko eleiza eta ermiten maketen erakusketa ikusteko aukera izango dabe, asteburuetan zabalik izango da-eta abuztura arte.
Bilboko gotzaina aita santuak gotzainagaz dauan batzarrean
Bilboko eleizbarrutiak bizitasun eta sakontasunez bizitzen dihardu Leon XIV.a aita Santuak Espainiara egiten diharduan bisita. Asteburuan, dozenaka gazte bizkaitarrek Aita Santua buru zala ospatutako ekitaldietan parte hartu ondoren, gaur goizean, Aita Santua gotzainakaz batzartu da, besteak beste On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru daka, Diputatuen Kongresuan hitz egin ondoren.
HOAC mobimentuak gizarte eraldaketaren aldeko konpromisoa berretsi dau
HOAC Bizkaia mobimentuak urteko batzar nagusia ospatu eban atzo -domeka-, Bilbon, Bizkaiko zortzi taldeak bertan zirala. Kurtsoaren azterketa egin eben, baterako gogoetaren bidez, gizarte zuzentasunaren aldeko konpromisoa berretsiz, lankidetza, parte-hartze eta konpromisozko giroan. "Beste batzukaz batera konpromisoa hartu eta gizartean eta lanaren eremuan hedatuta dagozan bidebakokeriazko errealitateak eraldatzea" nahitaezko dala nabarmenduz beste behin be.



