Barriak
Etiquetado como:
Zabalik da barriro Aingeruaren ermita, Getxon
Atzoko egunez -urriak 1, martitzena-, "Aingeruaren" eguna ospatu zan Getxoko ermita honetan. Zazpu urte inguru emon ditu itxita ermitak, egitura kaltetuta egoala-eta, jenteari debekatu egin jakolako sartzea. Atzo barriro zabaldu jakon tenplua jenteari eta Eukaristia ospatu zan. Itxita egon danean, Aingeruaren eguna Andra Maria parrokian ospatu izan da, baina atzo jatorrizko lekuan egin ahal izan eben.
Teresiar Erakundeak 100 urte daroaz Bilbon heziketa-arloan
Teresiar Erakudeak 100 urte daroaz Bizkaian. Lurralde honetan 2.000 lagun eta euren sendiak batzen dituan erakundetik azaldu dabenez, "XX. gizaldiaren hasieran heziketa-arloa sustatzeko eta emakumeen alde egiteko bideak zabaldu ebazan" Pedro Poveda abadeak sortu eban. Hainbat jarduera antolatu dabe mendeurren hau ospatzeko eta bihar, urriak 2, berbaldia izango da Bilboko Bidebarrieta liburutegian, "Teresiar Erakundea Bilbon. 1. aldia (1924-1936)" goiburuaren haritik eta bertan izango da On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina.
Lana izateko eskubidea ala oinarrizko errenta unibertsala?
"Nigaitik, zugaitik, gizalegezko lana" goiburua aukeratu dau 'Eleiza Gizalegezko Lanaren alde' ekimenak urriaren 7an ospatuko dan Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Egunerako. Aurton, hamar urte beteko dira hasieratik Bilboko Eleizbarrutiaren partaidetza dauan ekimen hau martxan jarri zanetik. Jardunaldi hau dala-eta, On Joseba Segura gotzainak "Lana izateko eskubidea ala oinarrizko errenta unibertsala?" artikulua idatzi dau. Gainera, egunari lotuta, bihar -urriak 2 eguaztena-, gogoeta egiteko eta solasean jarduteko saioa egingo da Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao), gizalegezko lana …
Bidezko merkataritza eta finantza etikoei buruzko jardunaldiak Bilbon
Datorren barikuz, urriak 4, Bidezko Merkataritzari eta Finantza Etikoei buruzko Nazinoarteko 1. Jardunaldiak ospatuko dira Arrasateko Unibertsitatearen Bilbao Berrikuntza Faktoria dalakoan (Uribitarte, 6). Kidendak, Oikocredit Euskadik eta Finantza Etikoen Euskadiko Alkarteak antolatu dabe ekitaldia, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz.
“Open" ekimenak barriro zabalduko dituBilboko eraikinen ateak
Gaur hasi eta datorren domekara arte -urriak 6-, Open House jaialdia ospatuko da (zortzigarren ekitaldi honetatik aurrera, "Open" deituko da). "Arkitekturen jaialdia" goiburuaren haritik ospatuko dan ekitaldian, uribilduko 70 eraikin eta leku esanguratsu bisitatzeko aukeraz gainera, beste hainbat jardueratan parte hartzeko abagunea eskainiko da. Besteak beste, Eleiz Museoa, Erruki-etxea eta jesuiten Indautxuko etxea bisitatu ahal izango dira.
Derion ospatu zan 'Goazen 24!' kurtso hasierako ekitaldiko irudiak
'Goazen!' ekitaldiaren bidez, Bilboko Eleizbarrutiak hasiera emon eutsn 2024-25 kurtsoari joan dan zapatuz, Derion. Horixe izan zan, gainera, kurtso osoa markatuko dauan Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatzeko egingo diran ekitaldien artean lehenengoa. Hona hemen eguneko argazkiak.
400 lagunek parte hartu eben kurtso hasierako kulturarteko mezan
Eleizbarrutiko barriak minutu baten
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Argia, kolorea eta maitasuna 75. urteurrenekok jardueren hasieran
Jardunaldi berezia izan da, alde batetik, 800 lagunetik gora batu dalako Derioko seminario zaharrean eta, bestetik, Bilboko zazpi bikaritzetatik bertara joandako lagunek alkarteen aniztasuna agertzera emon dabelako. Gotzainak bere berbaldian esan ebanez, "esker oneko eguna bizi izan dogu makina bat lagun izan dalako partaide" Eleizbarrutiaren historia luzean. Ezusteko asko izan da egunean zehar eta, gainera, Bizkaiko Eleizarentzat apartekoa dan urte osoan entzungo dan kantua abestu zan lehenengo aldiz.
Ehunka lagun batuko a gaur Derion kurtsoari hasiera emoteko
Gaur, 800 lagun baino gehiago batuko da Derion, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, berezia dan kurtsoari hasiera emoteko. Ekitaldiaren helburua hauxe da: alkartu, gogoratu, esker ona adierazo eta Bizkaiko Eleizaren etorkizunari begira jarri. Goizeko 10:00etan hasi eta 15:00ak inguruan amaituko da. Ondoren, asteburuko ospakizunetan emongo jako jarraipena Derioko ekitaldiari eta parrokietan dirua batuko da parrokienzat eta Caritas Bizkaia erakundearentzat.